Geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraren mapa

Geografia Lurraren azterketa da eta beronen itxura, kontinenteak, ibaiak, herrialde, mendiak, hau da, aspektu fisikoen, eta gizakiarekin erlazionatuta dauden aspektuen (industria, ekonomia, demografia,...) harremanak ikertzen dituen zientzia da[1]. Harluxet hiztegiak "Lur planetaren gainazala deskribatzea eta azaltzea helburu duen zientzia, bereziki alderdi naturaletik begiratuta eta gizakiarekin duen erlazioa kontuan hartuz" dela dio[2]. Hori dela eta, gizarte zientzien barruan sartzen da. Fenomenoak non eta zergatik gertatzen diren toki jakin baten erantzuten saiatzen da.

Izena Ge (γη) edo Gagia (γαια), Lurra eta graphein (γραφειν) idatzi grezierazko hitzetatik dator. Izan ere grezieraz γεωγραφία (geographia) da[3]. Izan ere, geografia hitza erabili zuen lehendabiziko pertsona Eratostenes (K. a. 276-194) izan zen[4].

Historikoki lau adarretan banatuta zegoen: natura eta gizakien fenomenoen azterketa espaziala, Lurreko eskualdeen ikerketa, gizakia eta Lurraren arteko harremanaren ikerketa eta Lurraren zientzien ikerketa[5]. Hala ere, gaur egun adar bi besterik ez ditu: giza geografia eta geografia fisikoa[6].

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Geografiaren historia»

zientzien artean zaharrenetariko bat izanik, geografiak garapen korapilatsua izan du bere historian. Bere bilakaera aro nagusi bitan banatu daiteke: aurremodernoa, Antzinako Grezian hasi eta XIX. mendera arte iraun zuena, eta modernoa, unibertsitate-diziplina bilakatu zenean[7].

Bilakaera hori egiteko Immanuel Kant, Alexander von Humboldt, Carl Ritter edo Paul Vidal de la Blache eruditu eta geografoen lanek ez ezik sorberriak ziren Elkarte geografikoek ere lagundu zuten.

XX. mendean, teknologiaren aurrerapenak (geomatika,...) eta ikuspuntu berriek (ekonomia, soziologia edo demografia) goitik behera aldatu zuten geografia klasikoa.

Adarrak

Eskualde geografia

Eskualdeko geografia Lurreko tamaina askotako eskualdeak ikertzen dituen geografiaren atala da, eskualde edo lurralde jakin bat aztertzen duena, bertako osagaiak, ezaugarriak, etab.[8]. Bere erabilera edo izaera zenbait geografok kritikatua izan da[9].

Geografia orokorra

Lurrazalean diren osagai guztien arteko harremanak aztertzen dituena. Bi adar ditu geografia orokorrak: geografia fisikoa eta giza geografia. Lehenak izadiaren gertaerak aztertzen ditu; horren atalak dira geomorfologia, klimatologia, lurreko hidrografia eta itsasoaren azterketa. Giza geografiak giza taldeen banaketa eta horiek lurrazalarekin, espazioarekin, dituzten harremanak aztertzen ditu.

Geografia fisikoa

Sakontzeko, irakurri: «Geografia fisiko»

Geografia fisikoa fenomeno naturalak aztertzen dituzten atalak (geomorfologia, hidrologia, klimatologia, edafologia, etab.) biltzen dituen geografiaren atala da[2], hau da, Lurraren zientziez arduratzen dena. Hona hemen barruan dituen kategoriak:

Biogeografia Klimatologia & Paleoklimatologia Kostaldeko geografia Ingurumen-geografia
Geodesia Geomorfologia Glazialogia Hidrologia & Hidrografia
Ikuspegi-ekologia Ozeanografia Edafologia Paleogeografia

Giza geografia

Sakontzeko, irakurri: «Giza geografia»

Giza geografia giza populazioa (kokapena, bilakaera demografiko eta espaziala, eta abar) aztertzen dituen atala da (zentzu zabalean, geografia ekonomikoa, historikoa, politikoa, etab. ere hartzen ditu bere baitan)[2]. Hau da, barnean geografiaren alde politiko, kultural, sozial eta ekonomikoak ditu. Hona hemen barruan dituen kategoriak:

Geografia kulturala Garapen-geografia Geografia ekonomikoa Osasun-geografia
Geografia historikoa Geografia politikoa & Geopolitika Demografia Geografia erlijiosoa
Giza geografia Garraio-geografia Geografia turistikoa Hiri-geografia

Beste geografiak

Edafologia

Lurzoruak aztertzen ditu.

Geografia historikoa

Lurrazalak antzina zuen itxura eta horren bilakaera aztertzen duena. Besteak beste, geografia kartografiarekin uztartua dago, kartografia baita geografiaren adierazpidea.

Ingurume-geografia

Ingurume-geografia gizaki eta naturaren arteko harremanen alde espazialak aztertzen duen zientzia da. Giza geografia eta geografia fisikoaren artean dago.

Geomatika

Geomatika espazioarekin lotutako edo datu geografikoak bildu, prozesatu eta sailkatzen dituen zientzia da. Horretarako kartografia, geografia-informazioko sistema, teledetekzioa edo GPS erabiltzen ditu[10].

Teknika geografikoak

Sinopsi-zientzia honetan harreman espazialak funtsezkoak direnez, mapak tresna nagusi bilakatu ziren. Hala ere kartografia klasikoa egun modernizatu eta geografia-informazioko sistema erabiltzen du.

Bere ikerketetan, geografoek lau ikuspuntu ezberdinak erabiltzen dituzte:

  • Sistematikoa.
  • Eskualdekoa.
  • Deskriptiboa.
  • Analitikoa.

Nabarmendutako geografoak

Geografoa (1668-69)
Johannes Vermeer

Elkarte eta erakunde geografikoak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. The American Heritage Dictionary/ of the English Language
  2. a b c Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  3. Online Etymology Dictionary
  4. Jean-Louis eta Monique Tassoul "A Concise History of Solar and Stellar Physics" Londres: Princeton University Press, 1920
  5. Pattison, W.D. (1990) "The Four Traditions of Geography" Journal of Geography, 89. liburukia 5. zbk. 202–6. orr.
  6. Elements of Geography
  7. Harley, J.B. eta David Woodward. "The History of Cartography" Chicago: University of Chicago Press, 1987
  8. MacLeod, G. and Jones, M. (2001): "Renewing The Geography of Regions", Environment and Planning D, 16(9), 669-695. orr.
  9. Kimble, G.H.T. (1951): "The Inadequacy of the Regional Concept", London Essays in Geography, L.D. Stamp and S.W. Wooldridge, 1951-174. orr.
  10. GeoRezo.net
  11. Société de Géographieren webgunea
  12. Royal Geographical Societyren webgunea
  13. Русское Географическое Общество (основано в 1845 г.)
  14. The American Geographical Societyren webgunea
  15. National Geographicen webgunea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geografia Aldatu lotura Wikidatan