Gerry Kelly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerry Kelly
Gerry Kelly, MLA.jpg
Member of the 6th Northern Ireland Assembly Itzuli

2017-03-03 -
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 2017 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 5th Northern Ireland Assembly Itzuli

2016-05-07 - 2017-01-26
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 2016 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 4th Northern Ireland Assembly Itzuli

2011-05-06 - 2016-03-24
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 2011 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Junior Minister Itzuli

2007-05-08 - 2011-05-16
Denis Haughey - Martina Anderson Itzuli
Member of the 3rd Northern Ireland Assembly Itzuli

2007-03-09 - 2011-03-24
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 2007 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 2nd Northern Ireland Assembly Itzuli

2003-11-26 - 2007-01-30
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 2003 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 1st Northern Ireland Assembly Itzuli

1998-06-25 - 2003-04-28
Barrutia: Belfast North Itzuli
Hautaketa: 1998 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Bizitza
Izen osoa Gerard Kelly, Gearóid Ó Ceallaigh
Jaiotza Belfast1953ko apirilaren  5a (66 urte)
Herrialdea Irlanda
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Kidetza Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sinn Féin
www.sinnfein.ie/north-belfast-gerry-kelly

Gerard "Gerry" Kelly (Belfast, 1953ko apirilaren 5a) irlandar errepublikar politikari bat da. Iraganean Behin-behineko IRAko kide izana, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartu zuen eta gaur egun Sinn Féin alderdiko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadaraino Behin-behineko IRAko kide izan zen, 1973an Londresen beste hainbat IRAkideekin batera lehergailu bidezko hainbat atentatu burutu ondoren atxilotua izan eta ingeles espetxeetan preso sartu zuten. Bertan, irlandar presoen estatu politikoaren aldeko gose greban parte hartu zuen. 1975ean Ipar Irlandako Maze espetxera lekualdatua izan zen. 1977, 1982 eta 1983an ihesaldi saiakerak burutu zituen.

1983ko Maze espetxeko ihesaldi handian parte hartu zuen, honetan Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europan espetxe batetik egindako preso kopuru handienak ihes egin zuen eta Erresuma Batuko historiako inoizko espetxe ihesaldi handiena izan zen, denera Kelly eta beste 37 irlandar presoek ihes egin zuten, sei pistola erabiliz eta ihes egiteko espetxeko gosari-banaketa kamioia bahituz. Hiru urtez Europan IRAkide aktibo bezala jardun zuen.

1986ko abenduaren 4ean Brendan "Bike" McFarlane IRAkidearekin batera Amsterdamgo pisu batean atxilotua izan zen. Atxiloketan pasaporte faltsuak, 14 errifle, 100.000 munizio ale eta nitrobentzenoa atzeman zizkieten. Herbeheretan epaituak izan eta Erresuma Batura estraditatua izan ondoren preso sartu zuten. 1989ko ekainaren 2an herbeherear agintariekin negoziatutako estratidatzio baldintzen arabera aske gelditu zen.

1990-1993 artean Sinn Féineko Martin McGuinness eta adiskideminarekin batera Britainiar Gobernuarekin Ipar Irlandako gatazkaren Bake Prozesurako negoziaketa sekretuetan parte hartu zuen. Gerora, Kelly bera Sinn Fein alderdiko kide bilakatu zen, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena ahalbideratuko zuen Ipar Irlandako bake prozesuan errol garrantzitsua jokatuz.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerry Kelly Aldatu lotura Wikidatan