Henry Fielding

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henry Fielding
Fielding.jpg
Bizitza
Jaiotza Glastonbury1707ko apirilaren 22a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Lisboa1754ko urriaren 8a (47 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa Eton College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, kazetaria, Legelaria, epailea, eleberrigilea, antzerkigilea eta legelari-poeta
Genero artistikoa Satira

Henry Fielding (Sharpham, Somerset, 1707ko apirilaren 22a - Lisboa, 1754ko urriaren 8a) Ingalaterrako eleberrigile, kazetari, dramagile eta poeta izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eton Collegen egin zituen lehen ikasketak eta lege-ikasketak Leidenen, Londresen bizitzen jarri aurretik. Han hamabi bat komedia idatzi zuen, beste batzuen artean, Tom Thumb (1729).

Haymarketeko Little Theatreko zuzendari zen sir Robert Walpoleren kontrako satirak aurkeztu zituen; horren ondorioz, 1737ko Licensing Act (zentsura) ezarri zioten. Ordainetan, eleberri satiriko bat idatzi zuen Walpoleren kontra, The History of Mr. Jonathan Wild the Great. Mingostasun bera erakutsi zuen A Journey from this World to the Next obran («Mundu honetatik besterako bidaia»). Kazetaritzan, gobernuaren politikari eutsi zion.

Samuel Richardsonen sentiberatasuna Joseph Andrews (1742) obran barregarri utzi zuen. Baina, berak ere, Tom Jones (1749) eleberriaren hamabi liburuetan sentimenduen mundu xamurra azaldu zuen. Walter Scottek eleberri ingelesaren aita dela aitortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Fielding Aldatu lotura Wikidatan