Hernani Rugby Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hernani Rugby Elkartea
Hiria Hernani,  Gipuzkoa
Sorrera 1965
Kirol zelaia Landare Toki
Presidentea Juan Rodríguez Laburu
Liga Ohorezko maila
2014-15 10.a
Webgunea www.hernanirugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Hernani Rugby Elkartea Gipuzkoako Hernani udalerriko errugbi taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965 urtean sortu zen eta 1977-78an egin zuen debuta Espainiako Ohorezko mailan. Orduan ezagutu zituen garai onenak lau urtetan ligako txapeldunordea izan baitzen. 1987 artean mantendu zen maila gorenean eta ondoren azpiko kategoriatan aritzea tokatu zitzaion.

Harrobiarekin lan handia egiten zuen ordea eta 2000-01 eta 2001-02 denboraldietan gazte mailako taldeak Estatuko txapelketak eskuratu zituen. 2000 eta 2006 arteko final guztiak jokatu zituen gainera. Harrobiko lan honi esker 2005 urtean Ohorezko B mailara igo zen eta 2012an Ohorezko mailara itzuli zen. Ordutik bertan ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seniorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ohorezko maila:
    • Txapelduna (0)
      • Txapeldunordea (4): 1979, 1980, 1981, 1982

Harrobiko taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gazteak:
    • Espainiako Txapelketa:
      • Txapeldun (2): 2001, 2002
      • Finalista (5): 2000, 2003, 2004, 2005, 2006
    • Euskadiko Txapelketa (5)
  • Kadeteak:
    • Espainiako Txapelketa:
      • Txapeldun (0)
      • Finalista (6): 1987, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005
    • Euskadiko Txapelketa (5)
  • Haurrak:
    • Euskadiko Txapelketa (7)

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Maila Postua
2003-04 Lehenengo Nazionala 2.a (igo)
2004-05 Ohorezko B maila A taldean, 4.a
2005-06 Ohorezko B maila A taldean, 4.a
2006-07 Ohorezko B maila A taldean, 2.a
2007-08 Ohorezko B maila A taldean, 4.a
2008-09 Ohorezko B maila A taldean, 2.a
2009-10 Ohorezko B maila A taldean, 1.a
2010-11 Ohorezko B maila A taldean, 4.a
2011-12 Ohorezko B maila A taldean, 1.a
2012-13 Ohorezko maila 11.a
2013-14 Ohorezko maila 10.a
2014-15 Ohorezko maila 10.a

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen B taldea ere badu, Euskal Ligan ari dena.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Euskal Liga (C multzoa) 3.a
2011-12 Euskal Liga (C multzoa) 1.a
2012-13 Euskal Liga (B multzoa) 4.a
2013-14 Euskal Liga (A multzoa) 6.a
2014-15 Euskal Liga (A multzoa) 8.a