Garde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garde

 Nafarroa Garaia

Garde armarria

Izen ofiziala Garde
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Erronkariko ibarra
Alkatea Marcos Ureña Marco (indep.)
Herritarra gardar
Koordenatuak 42°47′20″N 0°55′26″W / 42.78889°N 0.92389°W / 42.78889; -0.92389Koordenatuak: 42°47′20″N 0°55′26″W / 42.78889°N 0.92389°W / 42.78889; -0.92389

Navarra - Mapa municipal Garde.svg

Eremua 43,4 km2
Garaiera 737 m
Distantzia 88 km Iruñera
Posta kodea 31414
Biztanleria 169 bizt. (2012)
Dentsitatea 3,89 bizt./km²

Garde[1] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 169 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88,2 kilometrora dago.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea, zaborra biltzeaz arduratzen da Bindankozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-176 errepideak udalerria zeharkatu egiten du.

Gardek Urzainki eta Erronkarirekin egiten du muga iparraldean, Huescarekin ekialdean, Burgi eta Huescarekin hegoaldean, eta Erronkarirekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren gehienean mendialdeko klima mediterraneoa nagusi da. Beherago dauden guneetan atlantiar klima ageri da. Hori da San Migel mendizerraren ipar-mendebaldeko lurraldearen kasua. Urteko batez besteko tenperaturak aldakorrak dira kokapena eta altueraren arabera, eta 6 eta 10 gradu bitartekoak dira, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.600mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 inguru dira.

Nahiz eta orandik ere haritz eta pago bakanen batzuk geratzen diren, gaur egun jatorrizko landaredia erabat galdu da mendeetan zehar birlandaturiko pinuak direla eta.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardek bi auzo ditu, Iriburia eta Iriondoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriari buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Donejakue eliza, Erronkariko San Martin monasterioaren menpekoa zena, Leireko abatetxeari eman zion dohaintza moduan Antso Ramirez erregeak. Donejakue elizan hispaniar-bisigodoen erritua egiten zutela eta, Iruñeko gotzainak 1.000 soldatako zigorra jarri nahi izan zuen, baina azkenik, Nafarroako erresuma guztian egiten zen erritu erromatarra hartu zen elizan ere.

Urteroko petxa Erronkariko gainontzeko herriekin batera ordaintzen zuten, baina 1412an kaparetasun osoa lortu zuten. 1802an aletegia, harategi publikoa, errementeria eta aduana zituen herriak. Herritarrek proposaturiko eta erregeordeak berretsitako alkate batek zuzentzen zuen, herritarren artean aukeraturiko erregidoreekin batera. 1850ean eskola zeukan, eta bertako maisuak 2.000 erreal jasotzen zituen soldata moduan urtero. Horrez gain, irina ekoizten zuen errota, eta Aragoi eta Nafarroa bitarteko bidea igarotzen zen herritik.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
496 487 485 506 508 505 504 330 290 236 217 189 182

2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,33 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santiago eliza.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardeko alkatea AIG herri ekimeneko Marcos Ureña Marco da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen. Zuri emandako botoak bost izan ziren (emandako boto guztien %5,26). Eta baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako botoen %3,16). Abstentzioa %44,94koa izan zen.

Gardeko Udala-2007
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Miguel Aznaret Anaut (AIG) 74 Bai
Marcos Ureña Marco (AIG) 70 Bai
Jose Javier Sanz Gorrindo (AIG) 70 Bai
Jose Javier Etxandi Sartze (AIG) 67 Bai
Ricardo Galan Trebiñu (AIG) 66 Bai

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta Ureñak segitu zuen jarduneko alkate[2].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gardeko udaletxeko idazkaria Bidankoze eta Burgiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 11

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Marcos Ureña Marco Indep.
2011- Marcos Ureña Marco Jardunean

Gardar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garde Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa