Otogoien

Koordenatuak: 42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hueto Arriba» orritik birbideratua)
Otogoien
 Euskal Herria
Otogoiengo eliza (eskuinean) eta bolatokia (ezkerrean).
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Garaiera551 m
Demografia

Otogoien (ofizialki Hueto Arriba / Oto Goien) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 551 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otobarren herriaren gainean. Herria Ganalto (900 m) mendira igotzeko ohiko abiapuntua da.

Otobarrenen ez bezala, Otogoienen inor ez da nekazaritzatik bizi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren.

Otogoienen jaio zen Frantzisko Ruiz de Agirre, Doradoko gobernadore eta kapitain nagusi izan zena. Herriko beste pertsona nabarmena Joan Agustin Hurtado de Mendoza da, Gaunako lehen markesa izan zena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otogoiengo biztanleria

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goroen leizea, 2 km-ko sakonerako ibilbidea dutenak (250 m inolako espeleologiako materialaren beharrik gabe). Barnean Laña erreka jaio da, Zadorra ibaiaren adar bat. Laña errekak arroila bat sortu du zenbait tokitan: Goroen arroila.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa