Iñigo Lamarca
Iñigo Lamarca | |||
---|---|---|---|
2004ko ekainaren 18a - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1959ko uztailaren 13a (65 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta arartekoa | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Gipuzkoako Batzar Nagusiak | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra |
Iñigo Lamarca Iturbe (Donostia, Gipuzkoa, 1959ko uztailaren 13a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa izan da 2004 eta 2014 artean.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizentziatura lortu baino lehen, Iñigo Lamarca euskara irakaslea izan zen AEKn, Deustuko Unibertsitateko Euskal Kultur Mintegiko (EKM) kidea karreraren lehen bi urteetan (1976-77 eta 1977-78), unibertsitate horretako Zuzenbide Fakultatean ikasi zituenak, baita Euskal Unibertsitate Barrutiaren Aldeko Batzordeko kide ere. ESEI (Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra) alderdi politikoko kide izan zen 1981 arte, eta bertako Batzorde Betearazleko kide izan zen. Zeruko Argia aldizkariko kolaboratzailea izan zen 1976tik 1978ra. Zuzenbide Fakultatean irakasle hasi aurretik, Donostiako Rikardo Arregi euskaltegiko eta Gipuzkoako Elizbarrutiko Irakasle Eskolako irakasle izan zen.[2]
Abokatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu da eta Konstituzio Zuzenbideko irakasle izan da Euskal Herriko Unibertsitatean 1984 eta 1994 artean. Derecho autonómico vasco (1991) liburuaren egilekidea da. 1994an, legelari kargua hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.[1]
Euskal Autonomia Erkidegoko eta euskal lurralde historikoetako zuzenbidearen arloan hainbat ikerlan egiteaz gainera, joera homosexualeko eta identitate transexualeko pertsonen eskubideak defendatzeagatik nabarmendu da batez ere. Hori dela eta, 1997an Gehitu, Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Elkarteko lehendakari izan zen ararteko izendatu zuten arte 2004an.[1] Horren haritik, Gay nauzu (1999) liburua idatzi du. Ohiko kolaboratzailea izan da Gehituren garaian hainbat komunikabidetan: Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Euskaldunon Egunkaria, Euskalerria Irratia eta Irutxulo; eta iritzi artikuluak idatzi ditu idatzizko hainbat hedabidetan.[2]
Eusko Legebiltzarrak ararteko izendatu zuen 2004ko ekainaren 18an, eta berriz hautatu zuten kargu horretarako 2009an. 2015ean Legebiltzarrak Manuel Lezertua aukeratu zuen ararteko berri gisa eta beraz, Iñigo Lamarcak kargua utzi zuen.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Derecho autonómico vasco (1991) Iñigo Lamarca eta Eduardo Virgala Foruria.
- Gay nauzu (1999, Alberdania). Gaztelania eta katalanera itzulia izan da: Diario de un adolescente gay (2009, Alberdania) / Diari d` un adolescent, (2009, Alberdania)
- Gipuzkoako Diputazioa eta euskeraren aldeko sustapen ekintzak (Euskararen lege-araubideari buruzko jardunaldietan, 1990)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d «2004-2015 - Iñigo Lamarca Iturbe» www.ararteko.net (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ a b «Nueva Economía Fórum» www.nuevaeconomiaforum.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1959ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Donostiako politikariak
- Gipuzkoako abokatuak
- Euskal Herriko legelariak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Gizon homosexualak
- Euskal Herriko gizarte ekintzaileak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak
- Euskal Herriko LGBT pertsonak
- Euskal Herriko LGBT eskubideen aktibistak
- Euskal Herriko autobiografoak
- Euskal Herriko telebista solaskideak