Jan Piarre Larralde
Itxura
- Artikulu hau Panpale bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Jan Piarre Larralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luhuso, 1886ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Luhuso, 1945eko ekainaren 25a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jan Piarre Larralde Ameztoi, ezizenez Panpale[1] (Luhuso, 1886ko abenduaren 1 - Luhuso, 1945eko ekainaren 25) bertsolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luhuson jaio eta bertako Trexolatenia etxean bizi izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez harotza zen. 1919ko abuztuaren 20an Graxiana Larronde luhusoarrarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Mari, Jan Battitt, Joanes, Martin eta Luixa.
Pilotazalea zen[2]. Bertsotan maiz Matxin Irabolarekin ibili izan zen eta Mattin Trekuren maisuetakoa izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bat-batean eta bertso jarrietan aritu zen. Bertso jarririk ezagunenak Jean Ibarnegaraiz, festez, Eskualduna astekariaz edota 1937ko Irisarriko toberez ari dira.
Sari eta txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaleen Biltzarraren sariketetan: Mugerren 1911n (hogei urterekin) 3.a, Donibane Garazin 1912an 2.a.
- 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusian -antolatutako lehenean, alegia- Donostiako kanporaketan parte hartu zuen.
Omenaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luhuso jaioterrian omenaldia egin zioten 1949ko apirilaren 24an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantsesez Jean-Pierre eta Pampale.
- ↑ Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 73. or.