Jean-Baptiste Lully
Jean-Baptiste Lully | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florentzia, 1632ko azaroaren 28a |
Herrialdea | Toskanako Dukerri Handia Frantziako Erresuma (1661 - |
Bizilekua | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1687ko martxoaren 22a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Notre-Dame-des-Victoires (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Gangrena gaseosoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Madeleine Lambert (en) (1662ko uztailaren 24a - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa italiera |
Irakaslea(k) | Nicolas Métru Nicolas Gigault François Roberday |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, koreografoa, biolin-jotzailea, musika-irakaslea, ballet dantzaria, dantzaria, pedagogoa eta irakaslea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika klasikoa musika barrokoa |
Genero artistikoa | opera musika klasikoa ballet (en) |
Musika instrumentua | biolina |
| |
Jean-Baptiste Lully —italieraz: Giovanni Battista Lulli— (Florentzia, Toskanako Dukerri Handia, 1632ko azaroaren 28a – Paris, Frantziako Erresuma, 1687ko martxoaren 22a) musikagilea izan zen. Italian sortua, 1661. urtean frantses herritartu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1632an Florentzian jaioa, 1643an, 10 urte zituela, Frantziara joan zen. 1646. urtetik aurrera François Roberday eta Nicolas Gigault maisuen ikasle izan zen Parisen. 1653. urtean Luis XIV.aren zerbitzari sartu zen. 1661. urtetik aurrera gorteko ganberako musika zuzendaria izan zen eta 1662tik aurrera errege familiaren musika maisua. Urte batzuk lehenago Vingt-quatre violins du roi izeneko taldea sortu zuen eta taldearen zuzendaria izan zen. 1664. urtean Molièrerekin batera idatzi zuen Le bourgeois gentilhomme izeneko opera-ballet ezaguna. Lullyk sartu zituen lehenengo aldiz emakumezko dantzari profesionalak balletean. Frantses operan ere aldaketak sartu zituen; frantses moldeko obertura esate baterako, bi aldi geldo eta beste bat bizkorragoa duena.
Idatzi zituen operen artean aipagarriak dira: Cadmus et Hermione (1673), Alceste (1674), Thesée (1675), Armide et Renaud (1686). Balletak idatzi zituen, musika intzidentala antzerkirako, ahotserako erlijiozko musika lanak, musika tresnetarako lanak eta abestiak. Armide opera, bere maisulana, idatzi eta hurrengo urtean erregea gaixotasun batetik sendatzeko jo zen Te Deum-aren konpasa markatzen ari zenean, makilkada bat eman zion oin bati eta gangrenak jota hil zen.
Musika lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorteko baletak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburua | Data | |
---|---|---|
Mascarade de la Foire de Saint-Germain | 1652 | |
Ballet de la Nuit[1] | 1653 | |
Ballet des Proverbes | 1654 | |
1 | Ballet du Temps | 1654 |
2 | Ballet des Plaisirs | 1655 |
4 | Le Grand Ballet des Bienvenus | 1655 |
6 | Ballet de Psyché ou de la Puissance de l'amour | 1656 |
7 | La Galanterie du temps, maskarada | 1656 |
8 | L'Amour malade, erregeren baleta | 1657 |
9 | Ballet d'Alcidiane | 1658 |
11 | Ballet de la Raillerie | 1659 |
13 | Ballet de Toulouse, maskarada-baleta | 1660 |
5 | Ballet de la Revente des habits du ballet | 1660 |
14 | Ballet de l'Impatience | 1661 |
15 | Ballet des Saisons | 1661 |
18 | Ballet des Arts | 1663 |
19 | Les Noces de Village | 1663 |
21 | Les Amours Déguisés | 1664 |
Ballet du Palais d'Alcine | 1664 | |
24 | Mascarade du capitaine | 1665 |
27 | Ballet de la Naissance de Vénus | 1665 |
La Réception faite par un Gentilhomme de campagne à une compagnie choisie à sa mode, qui vient le visiter, maskarada | 1665 | |
28 | Ballet des Gardes ou les Délices de la Campagne | 1665 |
30 | Le Triomphe de Bacchus dans les Indes ou Ballet de Créquy | 1666 |
32 | Ballet des Muses | 1666 |
36 | Le Carnaval, errege maskarada | 1668 |
40 | Ballet de Flore | 1669 |
43 | Ballet des Nations | 1670 |
46 | Le Ballet des Ballets | 1671 |
52 | Le Carnaval, maskarada | 1675 |
59 | Le Triomphe de l'Amour et de Bacchus | 1681 |
La Noce de village, maskarada | 1683 | |
69 | Le Temple de la Paix | 1685 |
Komedia-baletak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburua | Data | |
---|---|---|
16 | Les Fâcheux | 1661 |
20 | Le Mariage Forcé | 1664 |
22 | Les Plaisirs de l'île enchantée | 1664 |
29 | L'Amour médecin | 1665 |
33 | La Pastorale comique | 1667 |
34 | Le Sicilien ou l'Amour peintre | 1667 |
38 | George Dandin | 1668 |
41 | Monsieur de Pourceaugnac | 1669 |
42 | Les Amants magnifiques | 1670 |
43 | Le Bourgeois gentilhomme | 1670 |
Operak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburua | Libreto egilea | Lehen emanaldia (data) | Lehen emanaldia (lekua) | |
---|---|---|---|---|
49 | Cadmus et Hermione | Philippe Quinault | 1673ko apirilak 27 | Paris, Bel-Aireko jeu de paume |
50 | Alceste, ou le Triomphe d'Alcide | Philippe Quinault | 1674ko urtarrilak 19 | Paris, Bel-Aireko jeu de paume |
51 | Thésée | Philippe Quinault | 1675eko urtarrilak 11 | Saint-Germain-en-Laye |
53 | Atys | Philippe Quinault | 1676ko urtarrilak 10 | Saint-Germain-en-Laye |
54 | Isis | Philippe Quinault | 1677ko urtarrilak 5 | Saint-Germain-en-Laye |
56 | Psyché | Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle | 1678ko apirilak 19 | Saint-Germain-en-Laye |
57 | Bellérophon | Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle, Nicolas Boileauren laguntzarekin | 1679ko urtarrilak 31 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
58 | Proserpine | Philippe Quinault | 1680ko otsailak 3 | Saint-Germain-en-Laye |
60 | Persée | Philippe Quinault | 1682ko apirilak 17 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
61 | Phaéton | Philippe Quinault | 1683ko urtarrilak 6 | Versaillesko jauregia |
63 | Amadis | Philippe Quinault | 1684ko urtarrilak 18 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
65 | Roland | Philippe Quinault | 1685eko urtarrilak 18 | Paris, Académie Royale de musique |
71 | Armide | Philippe Quinault | 1686ko otsailak 15 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
74 | Achille et Polyxène[2] | Jean Galbert de Campistron | 1687ko azaroak 7 | Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-08-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Lullyk bost rol dantzatu zituen balet honetan. Beharbada antolakuntzan lagundu izanen zuen, baina musikarik ondu ez
- ↑ Lully obertura eta lehen ekitaldia ondu zituen, baina gainerakoa amaitu gabe hil zen. Haren lankide nagusi Pascal Colassek bukatu zuen
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musika barroko
- Louis Lully, semea
- Jean-Louis Lully, semea