Joan Batista Gamiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Batista Gamiz

Bizitza
JaiotzaSabando1696ko apirilaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaBolonia1773ko apirilaren 28a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 545
Gamizen omenezko 1973ko oroitarria Sabandon.

Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo (Sabando, Araba, 1696ko apirilaren 8aBolonia, Italia, 1773ko apirilaren 28a) euskal idazlea izan zen. Arabako Mendialdean jaioa, eskualde horretako euskararen lekuko izateak garrantzitsu bihurtzen du euskal literaturan.

Izenaren aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabandoarra bizi izan zen garaia dela kausa, dokumentazioan bere izen-deituren aldaera anitz topa ditzakegu. Adibideak:

  • Joan Baptista Gamiz Ruiz de Otheo[1] edo Ruiz de Oteo.
  • Juan Bautista Gamiz[2].
  • Joan Bautista Gamiz[3].
  • Juan Baptista Gamiz[4]
  • Espainieraz, gainera, abizenaren de Gamiz aldaera dago.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabandon jaio zen. Pobrea izan zen gazte denboran eta zenbait hiritan bizi izan zen: Coruña, Valladolid eta beste.[1] Jesusen Konpainiako legoa, Iruñean Sebastian Mendibururekin lan egin zuen besteak beste; hiriburuan urte luzeak eman zituen kongregazioak bertan zuen La Anunciada ikastetxean, non ardura ekonomikoak zituen.

Karlos III.a Espainiakoak 1767an jesulagun guztien kanporaketa agindu zuenean, Italiara joan behar izan zuen; lehenago hasi zitzaizkion arazoak, eta kartzelatik alde egin zuen. Italian geratu zen hil arte.

Mendiburu bezala, Bolonia inguruan hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabako azpieuskalkien gutxi gorabeherako eremuak, XVI.-XVII. mendeetan. Gamizek Arabako sortaldeko euskara (mapan 3 zenbakiarekin adierazia) erabili zuen.[5]

Idazle elebiduna izan zen. Bere idazlanen jatorrizko bertsioak Loiolako artxibategian gordetzen dira.

Bere eskuizkribu ugariak (12.000 bat bertso) Ofrecimientos varios de poesía izenburuarekin bildu zituen.[6] Gehienak olerki laburrak dira, eta gai aldetik askotarikoak. Espainieraz hainbat olerki idatzi zuen. Euskaraz, sei gorde dira (guztira 238 bertso), 1760tik aurrera idatziak:

Erdarazkoak batez ere 1736 eta 1748ren artean idatzi zituen; haietako batzuk A una presumida, Descripción de Puente la Reyna, Al rey Enrique VIII de Inglaterra, A cierta doncella fea dira. Gutun asko idatzi zituela jakina da, baina ezin izan dira topatu.

Olerki-zatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dabiltzentxoak (Dabilcenchoac, jatorriko bertsioan) olerkiaren hasiera:

« Erderaz eztuzu nay
ene viotza
euzqueraz copla eguiten
eztut nic lotza
ycuzco deugu
albadaygu eguin zerbait
nola beardegu
»

Bere oroimenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean Gasteizen helduentzako euskararen irakaskuntzan jardun zuen irakasle-talde baten izena Joan Bautista Gamiz izan zen.[7]

Sabando jaioterrian Euskaltzaindiak oroitarria ipini zuen 1973ko apirilaren 29an Gamizen heriotzaren 200 urteurrena gogoratzeko. Bi egun lehenago omenaldi akademikoa egin zioten Gasteizen[8].

Arraia-Maeztun zenbait urtetan egon zen ikastola proiektuak Juan Bautista Gamiz izena izan zuen.[9] Gasteizen bere izena daraman kale bat dago Adurtza auzoan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Estibalitz Breñas eta Jabi Otsoa de Alda: Arabako euskal hotsak, Geu Gasteiz, Gasteiz, 2002. Ikus 132-133. or.
  2. Erreferentzia ugari, tartean berari dedikatutako Gasteizko kalea edo bere izena erabili zuen irakasle taldea.
  3. Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa artikulua, Jose Luis Erdozia Mauleon.
  4. Henrike Knörr: Gamiz-en hizkeraz zertxobait, Euskaltzaindia, 1974.
  5. Koldo Zuazo (1997): «Euskara araban», Uztaro, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
  6. Álava en sus manos bilduma: Literatura y Literatos kapitulua, Julio-César Montoyo, Vital Kutxa, Gasteiz, 1983.
  7. «Vitoria-Gasteiz (las lenguas)», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  8. Estelas discoideas de homenaje en Alava, Vicente Arrizabalaga Loizaga, Antso Jakituna Fundazioa; ikus 13-15 or.
  9. «Arraia-Maeztu», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Batista Gamiz Aldatu lotura Wikidatan