Joseba Asiron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joseba Asiron
Joseba Asirón 2015.jpg
Iruñeko alkate

2015eko ekainak 13 -
Enrique Maya
Bizitza
Jaiotza Iruñea1962ko apirilaren 14a (56 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Iruñea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Joseba Asiron Saez (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1962ko apirilaren 14a) artearen historialaria, irakaslea eta politikaria da. 2015eko ekainaren 13az geroztik, Iruñeko alkatea da. Artearen Historian lizentziaduna da, Zaragozako Unibertsitatean, eta doktorea materia berean, Nafarroako Unibertsitatean, non Nafarroako Erdi Aroko leinu-dorreei buruzko tesia egin baitzuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Asironi 2015eko ekainean egindako elkarrizketa

Artearen Historiako irakasle izan da 1991tik 2015 arte Iruñeko San Fermin ikastolan, eta beste jarduera batzuetan ere aritu da aldi berean, hizlari, prentsa-kolaboratzaile eta historialari gisa. Zenbait lan argitaratu ditu bakarka edo beste egile batzuekin batera; horien artean nabarmentzekoak dira 50 fechas clave de la Conquista de Navarra, Euskal Herriko historia ilustratua, 1512 Nafarroa, Amets urratua eta Agur, Iruñea. Orobat, zenbait kolektibotako kidea da, esaterako Nafarroa Bizirik eta Nabarraldekoa.[1]

Joseba Asiron ezkondua da, eta seme eta alaba bana ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Joseba Asironen biografia», Iruñeko Udalaren webgunea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseba Asiron Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Enrique Maya (UPN)
Escudo de Pamplona (Líneas estilizadas).svg
Iruñeko Alkatea

2015 - Gaur egun
Ondorengoa
-