Joseba Jaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joseba Jaka
Bizitza
Jaiotza Zegama1948
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Cádiz1996 (47/48 urte)
Jarduerak
Jarduerak kultura-ekintzailea eta enpresaburua

Joseba Jaka Auzmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1948 - Cádiz, Espainia, 1996) euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua izan zen.

Gaztetandik liburuak saltzen ibili zen etxez etxe. 1973an lagun batzuekin elkartu eta Zabal liburu denda ireki zuten Baionan, Elkar argitaletxearekin bateratuz. Handik hiru urtera, Hego Euskal Herrira itzuli zenean, oraindik eta bultzada handiagoa eman zion euskal kulturari. Anaia eta kide batzuekin elkartuta, Bilintx liburu dendaren ateak ireki zituzten Donostiako Parte Zaharrean, eta Zabaltzen enpresa abian jarri zuten, liburu eta diskoak banatzeaz arduratzen dena.

Joseba Jaka, Elkar argitaletxearen eragile eta kontseiluko kide izateaz gain, komertzializaziorako Euskal Kulturgintza enpresaren gerente aritu zen hil arte. Haren filosofiari jarraikiz, euskal kulturgintzak lortutako irabazi guztiak berriz kulturagintza jardunean inbertitu ziren, eta horrela urtez urte enpresak hedapen luzea lortu zuen, banaketagune eta liburu denden sare indartsua lortzera iritsi arte, eta euskal kulturagintzako enpresa indartsuena izateraino.

Euskalgintzako talde eta erakunde ugari babesteaz haratago, haren partaidetza garrantzitsua izan zen euskal kulturagintzako hainbat enpresa sortzean eta sendotzean, hala nola: Euskaldunon Egunkaria (1990), EUSENOR entziklopedia etxea (1991) eta Klaudio Harluxet Fundazioa (1994). Administrazio kontseiluko partaide izan zen lehenengo bietan, eta patronatuko kidea azkenekoan.

Itsasoan izandako istripu baten ondorioz astebetez koman izan eta gero hil zen, Cádizen.

Joseba Jaka Literatura Bekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Jakari ohore, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak eskal kultura garatzeko zein idazleen lana bultzatzeko xedearekin, 1996. urtean I. dirulaguntza-deialdia egin zuen. Beken bidez hamar miloi pezeta bideratu ziren, eta etorkizunean bi urtez behin antolatzeko asmoa zuten. Beraz, bi urtetik behin, Joseba Jakaren Bekak banatzen dira idazleen artean.