Joxean Artze

Wikipedia(e)tik
Joxe Anton Artze» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joxean Artze
Joxean Artze idazlea 2011n.jpg
Bizitza
Jaiotza Usurbil1939ko apirilaren 6a (78 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta poeta

Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.

1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen.

Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan ditu. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen.

1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.

Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Geure bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
  • Laino guztien azpitik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa.ISBN:978-84-942814-1-9)
  • Eta sasi guztien gainetik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa. ISBN:978-84-942814-0-2)
  • Bide bazterrean hi eta ni kantari] (1979, Egilea editore)
  • Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
  • Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
  • Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
  • XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
  • Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar).
  • Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar).

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baga, biga, higa
  • Hitzez eta hotsez
  • Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona, (1983).
  • Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, (1994).
  • Goñiko zalduna (1994, Jean Schwarz, Beñat Achiary eta Jesus Artzerekin)
  • Harria (Mixel Etxekopar, Beñat Achiary, Iñaki Perurena eta Inazio Perurenarekin)
  • Oihana auhenka (1999, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Jose Bikondoa, Alfonso Gorosterazu eta Jesus bere anaiarekin)

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artze anaien txalaparta diskoa (1975, Casa Ricordi, Milan)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]