Juan Gardeazabal
Juan Gardeazabal | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Bilbo eta Begoña, 1923ko azaroaren 27a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia | ||||||||||||||||||
Heriotza | Bilbo, 1969ko abenduaren 21a (46 urte) | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | futbol arbitroa | ||||||||||||||||||
|
Juan Gardeazabal Garai edo Juanito Gardeazabal (Begoña, Bilbo, 1923ko azaroaren 27a - Bilbo,[1] 1969ko abenduaren 21a) euskal herritar futbol arbitroa izan zen[2]. Futbol Arbitroen Bizkaitar Batzarraren kidea, 1952/53 denboralditik 1968/69 denboraldira Espainiako futbol ligako lehen mailan aritu zen. 1954an nazioartean arbitratzeko aukera eman zioten, hiru Munduko Futbol Txapelketan parte hartuz (1958, 1962 eta 1966an).[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan futbolaria izan zen, baina arazo fisikoak tarteko, laster utzi zion jokatzeari eta, haren ordez, epaile lanetan hasi zen.[1] 1946-1947 denboraldian Bigarren Kategoria Erregionalean hasi zen bere arbitro-ibilbidea, Zeberio-Zamudio partida zuzenduz. Mailaz-maila igo ondoren, 1952-1953 denboraldian Lehen Mailan aritu zen, Coruña- Sevilla partidarekin. Hamazazpi denboralditan aritu zen kategoria horretan, eta berrehun eta hogeita hamahiru aldiz izan zen partidako epaile nagusia.
Garai hartan ohi zen bezala, beste lanbide bat zeukan Gardeazabalek, kontularia baitzen Bilboko enpresa batean. Ogibidea eta epaile lanak uztartu behar izan zituen, urte askotan gainera.[1]
Hala ere, laster nabarmendu zen Espainiako arbitroen artean eta nazioarteko partidak zuzentzeko deitu zuten. Horrela, 1958an bere lehenengo munduko txapelketan arbitratu zuen, Suedian. Ondo egin zuenez, harrez gero partida ugari zuzendu zituen nazioarteko txapelketetan. Munduko Txapelketetan beste birritan egon zen, hurrengo bietan alegia, Txilen (1962) eta Ingalaterran (1966).
1954an, nazioarteko arbitro izendatu zuten, Frantzia-Belgika partidan lineako epaile izan zen, eta hurrengo urtean Eskozia-Portugal partidako epaile nagusia izan zen, lehen aldiz nazioarteko epaile gisa.
Hiru Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen (Suedia 1958, Txile 1962, eta Ingalaterra 1966), eta guztira zazpi partida zuzendu zituen arbitro nagusi gisa eta sei lineako epaile gisa.
Urte askotan munduko txapelketetan partida gehien (zazpi) arbitratu izanaren marka eduki zuen. Mexikora ere joatekoa zen, FIFAk gonbidatu zuelako, baina lehenago hil zen.
Gardeazabal 46 urte bete berriak zituela hil zen, 1969ko abenduaren 21ean, hilabete batzuk lehenago detektatu zioten urdaileko minbizi batengatik. Erretiroa laster zuen, arauak 47 urterekin txilibitua esekitzera behartzen baitzuen. Gaixotasunaren bilakaera oso arina izan zenez, 1970ko Mexikoko Mundu Txapelketara joaterik ez zuen izan, nahiz eta ordurako FIFAk aukeratua zeukan horretarako. Nazioarteko ehun partida zituen curriculum bikain hura borobiltzeko azken meritua izan zatekeen laugarren mundu-txapelketa hori.
Nazioarteko partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko hiru txapelketetan parte hartu zuen:
1958ko Munduko Futbol Kopa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantzia 7:3 (2:2) Paraguai. 1958ko ekainaren 8a - Idrottsparken, Norrköpping. 16.518 ikusle.
- Final laurdenak: Frantzia 4:0 (1:0) Ipar Irlanda. 1958ko ekainaren 19a - Idrottsparken, Norrköpping. 11.800 ikusle.
- Finalean lineako epailea izan zen: Suedia 2:5 Brasil. 1958ko ekainaren 29a, Stockholm, Maurice Guigue frantziarrak arbitratu zuen partida, eta Pelé-k hiru gol sartu zituen.[4]
1962ko Munduko Futbol Kopa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argentina 1:0 (1:0) Bulgaria. 1962ko maiatzaren 30a - Est. Braden Cooper Co., Rancagua. 7.134 ikusle.
- Hungaria 6:1 Bulgaria. 1962ko ekainaren 3a – Est. Braden Cooper Co., Rancagua.
- HIRUGARREN POSTUA: Txile 1:0 (0:0) Jugoslavia. 1962ko ekainaren 16a - Estadio Nazionala, Santiago. 67.000 ikusle.
1966ko Munduko Futbol Kopa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sobietar Batasuna 3:0 (2:0) Ipar Korea. 1966ko uztailaren 12a - Ayresome Park, Middlesbrough. 23.000 ikusle.
- Final ñaurdenak Sobietar Batasuna 2:1 (1:0) Hungaria. 1966ko uztailaren 23a - Roker Park, Sunderland. 36.000 ikusle.
Kontinentearteko Kopa 1967
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Celtic Football Club 1:0 Racing Club. Urriak 18 - Hampden Park, Glasgow. 170.000 ikusle.
Lehen maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako arbitro gisa hasi zen 1952ko urriaren 19an.
Lehen mailan partida gehien zuzendu dituzten epaileen artean hirugarrena da: 233. Horietako 146 partidatan talde lokalak irabazi zuen, 45etan berdinketa gertatu zen eta 42tan bisitariak irabazi zuen.[5]
Denboraldia | Partidak |
---|---|
52-53 | 11 |
53-54 | 13 |
54-55 | 12 |
55-56 | 11 |
56-57 | 13 |
57-58 | 15 |
58-59 | 17 |
59-60 | 12 |
60-61 | 12 |
61-62 | 12 |
62-63 | 10 |
63-64 | 11 |
64-65 | 17 |
65-66 | 13 |
66-67 | 17 |
67-68 | 23 |
68-69 | 14 |
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urte askotan Munduko Txapelketetan partida gehien (zazpi) arbitratu izanaren marka eduki zuen. Mexikora ere joatekoa zen, FIFAk gonbidatu zuelako, baina lehenago hil zen.[6]
- 1971: Bilboko Udalak 1971ko ekainaren 16an Juan Gardeazabal izena jarri zion Santutxu kalean hasi eta Fika kalean bukatzen den kale bati.[7] Gardeazabal Santutxun jaio zen, artean hura Begoñako udalerria zela. Hil, Fika kaleko bere etxean hil zen. Fika kalearen ondoan dago, hain zuzen, haren izena duen kalea.[1][8][9]
- 1971: Omenaldia egin zioten Bilboko San Mames zelaian.[10]
- Espainiako kirol-merituaren domina eman zioten.[10][11]
-
erdian eskuinaldean).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Juan Gardeazabal» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Juan Gardeazabal. .
- ↑ (Gaztelaniaz) K-Toño Frade semea. (2017-02-01). «Juanito Gardeazabal» Bilbao aldizkaria (Bilboko Udala): 42..
- ↑ «Juan Gardeazábal Garay | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «Gardeazabal Garay, Juan Gardeazabal Garay - Referee | BDFutbol» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juan Gardeazábal Garay - Partidos como árbitro» livefutbol.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Verónica. (2023-11-27). «Un árbitro con una calle en Santutxu» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «Bilbaopedia - Gardeazabal, Juan. Calle» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
- ↑ «Juan Gardeazabal. Kale-izendegia,» www.bilbao.eus (Bilbao.eus) (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
- ↑ a b Homenaje Juan Gardeazabal 1971 San Mamés. (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
- ↑ Corcuera, José Ignacio. «Juan Gardeazábal: Su Majestad El Arbitraje | Cuadernos de Fútbol» www.cuadernosdefutbol.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-01).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piedra, D.: Juan Gardeazabal, izar handi bihurtu zen futbol-epailea. Berton aldizkaria, 127 zenbakia, 2009ko abendua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El Mundo egunkariko artikulua
- Mister Pentland-en omenaldiko partida
- Javier Clementek egin zuen goraipamena
- Lesio bati buruzko albistea
- Argazkia: Athletic Club-Racing de Buenos Aires
- Juan Gardeazabal, un árbitro histórico
- San Mamesen Piru Gainza eta Miguel Muñoz-ekin.
- «Juan Gardeazábal: Su Majestad El Arbitraje | Cuadernos de Fútbol» www.cuadernosdefutbol.com