Karlos Cid
| Karlos Cid | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1963ko abuztuaren 20a (62 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (1981eko urriaren 1a - 1986ko ekainaren 30a) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa (1988ko urriaren 26a - 1994ko apirilaren 12a) |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, olerkaria eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (1997ko apirilaren 16a - 2003ko azaroaren 30a) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (2003ko abenduaren 1a - 2007ko azaroaren 5a) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea (2007ko azaroaren 5a - 2015eko ekainaren 8a) |
Karlos Cid Abasolo (Madril, 1963ko abuztuaren 20a) euskal idazlea, itzultzailea eta irakaslea da.[1] Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Hizkuntzalaritzan doktorea, egun Euskal Filologiako irakasle dabil Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortzaile lanetan, bi poema liburu argitaratu ditu (Keinu konplizeak, Susa, 2018; eta Laztanak eta aizkorak Booktegi, 2020), eta prosazko bat (661 klik, Booktegi, 2022). Hiru liburuok trilogia moduko bat osatzen dute.
Itzultzaile lanetan, Milan Kundera, Jaroslav Hašek, Josef Škvorecký edo Miroslav Holub txekiar idazleen hainbat liburu euskaratu ditu.[2] Haren itzulpenen artean, Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina nabari da: 2010eko Euskadi Sarietan finalista.
Euskalari lanetan, hainbat artikulu eta liburu-kapitulu argitaratu ditu sintaxiaz, itzulpengintzaz, onomastikaz eta literaturaz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Keinu konplizeak' liburuari buruzko kritikak» Kritiken hemeroteka (kontsulta data: 2018-08-31).
- 1 2 (Ingelesez) «Karlos Cid Abasolo» nordanor.eus (kontsulta data: 2018-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carlos Cid Abasolo» Dialnet (kontsulta data: 2022-01-08).