Kim Young-sam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kim Young-sam
Kim Young Sam 1996.png
7. Hego Koreako presidente

1993ko otsailak 25 - 1998ko otsailak 24
Roh Tae-woo - Kim Dae-jung
Member of National Assembly of South Korea

Bizitza
Jaiotza Geoje1927ko abenduaren 20a
Herrialdea  Hego Korea
Heriotza Seul2015eko azaroaren 22a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Seoul National University
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Enplegatzailea(k) Waseda Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Presbiterianismoa
Alderdi politikoa Liberty Korea Party
Kim Young-Sam signature.svg
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Kim Young-sam (Hangul김영삼; Hanja金泳三; RRGim Yeongsam; MRKim Yŏngsam; ki.mjʌŋ.sam edo kim jʌŋ.sam ahoskatua; Kojedo, Korea, 1927ko abenduaren 20a - Seul, Hego Korea, 2015eko azaroaren 22a) politikaria izan zen, Hego Koreako lehendakari izana.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seulgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Bi urte geroago Legebiltzarreko kide hautatu zuten. Erreforma politiko demokratikoen alde egin zuen Park Chung-hee jeneralak aginpidea indarrez hartu zuenetik (1961). 1979an Legebiltzarretik bota zuten Parken gobernua kritikatzeagatik, eta hura erail zutenean aginpidea hartu zuen erregimenaren pean ere etxean atxilotuta eduki zuten bi urtez.

1987an, ikasleen eta erdiko mailako klasearen etengabeko protestei aurre eginez, Chun Doo-hwanen gobernuak erreforma demokratikoak bultzatzea erabaki zuen. Kimek (Bateratze Demokratikoaren Alderdiko buruzagi nagusi) lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua 1987an, baina Roh Tae-wook lortu zuen garaipena, Justizia Demokratikoaren Alderdiaren izenean. 1990ean, Kim Young-samek eta Roh Tae-wook Alderdi Demokratiko Liberala sortu zuten, bien alderdiak batuta, eta beste batzuen laguntzaz. Kimek erreforma ekonomikoa eta politikoa pixkanaka egitea eskatu zuen, herriaren parte handi baten babesaz. Roh Tae-woo ez baitzen aurkeztu, berak irabazi zituen hurrengo hauteskunde orokorrak; oposizioko buru Kim Dae-jungen aurretik geldituta, 1993ko otsailean hartu zuen aginpidea.

Ustelkeriaren aurka borrokatu zen, eta ekonomiaren liberalizazioa bultzatu zuen, herrialdearen hazkuntza-tasa handiari eutsi ahal izateko. Ipar Koreako buruzagi Kim Il Sungen heriotzaren ondoren, bi herrialdeen arteko harremanek hobera egin zuten. Kim Young-samen ahaleginik handiena, baina, Hego Koreako agintaritza zibilen eskuetan uztea izan zen. 1997ko abenduan Ipar eta Hego Koreako ordezkariak New Yorken elkartu ziren, lehenengo aldiz 1953. urteaz geroztik. 1998ko otsailean, Kim Dae-jungek, oposizioko buruzagi historikoak, irabazi zituen hauteskundeak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Young-sam Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Roh Tae-woo
Hego Koreako lehendakaria
1993-1999
Ondorengoa
Kim Dae-jung