Kim Dae-jung

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kim Dae-jung
Kim Dae-jung (Cropped).png
8. Hego Koreako presidente

1998ko otsailak 25 - 2003ko otsailak 25
Kim Young-sam - Roh Moo-hyun
Member of National Assembly of South Korea

Bizitza
Jaiotza Haui-do1925eko abenduaren 3a
Herrialdea  Hego Korea
Heriotza Severance Hospital2009ko abuztuaren 18a (83 urte)
Hobiratze lekua Seoul National Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza pneumonia
Bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Cha Yong-ae  (1945eko apirilak 9 -  1959ko ekainak 25)
Lee Hui-ho  (1962ko maiatzak 10 -  2009ko abuztuak 18)
Hezkuntza
Hizkuntzak koreera
japoniera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Democratic Party
Signature of Kim Dae-jung.svg
Hau korear izena da, abizena Kim du.

Kim Dae-jung (Hangul김대중; Hanja金大中; RRGim Daejung; MRKim Taejung; kim.dɛ̝.dʑuŋ edo kim tɛ̝.dʑuŋ ahoskatua; Haji-do, Korea, 1925eko abenduaren 3a - Seul, Hego Korea, 2009ko abuztuaren 18a) Hego Koreako politikaria izan zen. Autoritarismoaren aurkako bere jarrerak "Asiako Nelson Mandela" ezizena eman zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klase ertaineko nekazari-familia batean hazi zen. Lehen eta bigarren mailako ikasketak amaituta, konpainia japoniar batean hasi zen lanean, bulegari gisa. 1945ean bertan behera utzi zuen lanbide hori, eta negozioen munduan murgildu zen.

Koreako Gerran (1948-1953), korear komunisten jazarpena pairatu zuen, eta erregimenaren etsai izateaz akusatu zuten. Atxilo hartu zuten, eta herio-zigorra ezarri zioten, baina espetxetik ihes egitea lortu zuen. Gerra amaitu bezain laster politikan hasi zen, Syngman Rheek ezarritako erregimen autokratikoari gogor egiteko. Diktaduraren azpian bost aldiz aurkeztu zuen bere burua hauteskundeetan, baina ez zuen Legebiltzarrean aulkirik lortu. 1961ean bai; diktadorea eroririk, legebiltzarkide hautatu zuten, eta lanean hasi zen erregimen demokratikoaren alde, eragozpen handiak izan bazituen ere. Gobernu berrian ere -Park Ching Heeren gidaritzapean- oposizioan egon zen, gobernuak matxinada politikoak zapaltzeko erabili zituen neurrien aurka zegoelako.

1971ko lehendakaritzarako hauteskundeetan, Kimek, Koreako Alderdi Demokratikoaren izenean, botoen % 40 eskuratu zituen, baina Park Ching Heek baino gutxiago, hala ere. 1973an, Tokion zegoela, Koreako Zerbitzu Sekretuak bahitu eta herrialdera itzularazi zuen. 1976an berriro atxilotu zuten, herritarrak erregimenaren aurka matxinatzeko sustatzeagatik. 1979an askatu zuten. Urte horretan bertan, urrian, Park Ching Hee hil egin zuten. 1980ko maiatzean, sedizio- eta konspirazio-akusaziopean atxilotu zuten Kim, eta hiltzera kondenatu. Hala ere, nazioarteko presioari esker, 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, heriotzarenaren ordez.

1982ko abenduan aske utzi zuten, eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Hiru urte geroago itzuli zen, beraren kontrako giroa baretu zenean. Berriro ere politikan lan egiten hasi zen. 1987an hauteskunde orokorretara aurkeztu zuen bere burua, gobernuaren aurka zeuden gainerako indar politikoekin elkartuta, baina koalizioa hautsi egin zen, Kim Jung Sam hautagai etsaiaren mesedetan. Hala, Kimek gobernuaren politikaren aurkako oposizioaren gidaritza hartu behar izan zuen berriro. 1992an eta 1995an berriz aukeztu zuen bere burua hauteskundeetara, baina ez zuen irabazi.

Azkenean, 1997an, bere etsai Lee Hoi-Chang garaitu zuen, Kim Jong-Pilekin batera. Lehendakari zela, lan handia egin zuen Ipar Korearekiko harremana lantzen.

2000. urtean, Bakearen Nobel saria eman zioten. 2003an politika aktiboa alde batera uztea erabaki zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Dae-jung Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Kim Young-sam
Hego Koreako presidentea
1998–2003
Ondorengoa
Roh Moo-hyun