Park Chung-hee
- Hau korear izena da, abizena Park du.
Park Chung-hee (Hangul: 박정희; Hanja: 朴正熙; RR: Bak Jeonghui; MR: Pak Chŏnghŭi, pak̚.t͈ɕʌŋ.ɦi edo pak̚ tɕʌŋ.ɦi ahoskatua; Sonsan-gun, Kyongsang pukto, 1917ko azaroaren 14a - Seul, 1979ko urriaren 26a) Hego Koreako militar, politikari eta diktadorea izan zen. Herrialdeko presidentea izan zen 1963-1979 bitartean.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniako gudarostean egon zen 1940-1945 urteetan eta Koreakoan 1945-1963 urteetan. 1961. urteko estatu kolpearen eragileetariko bat izan zen. Koreako Errepublikako (Hego Korea) lehendakari izan zen 1963. urtetik hil zen arte. 1979an hil zuten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Park Chung-hee ![]() |
Aurrekoa Yoon Po-son |
Hego Koreako presidentea 1962–1979 |
Ondorengoa Choi Kyu-ha |
|