Klaus Niebel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Klaus Niebel
Datu pertsonalak
Izen osoa Klaus Franz Albert Niebel Zapp
Jaio 1937
Berlin ( Alemania)
Hil 2012ko abuztuaren 31a

Klaus Franz Albert Niebel Zapp (Berlin, 1937 - ?, 2012ko abuztuaren 31a) alemaniar industrialari eta euskaltzalea izan zen.[1]

Altzairutegi bateko esportazio sailean hasi zen lanean eta gaztelania ikasteko asmotan Gernikara joan zen mintzapraktika egiteko asmoz. Berak aitortzen zuenez ez zekien orduan gauza handirik Euskal Herriari buruz, baina bizi guztirako lagun izango zuen Jose Antonio Arana herri giroan ezagutu eta honen bidez hasi zen euskal kulturara hurbiltzen.[2] Euskal Herriko historiaz interesaturik, liburutegi zabala lortu zuen Koloniako bere etxean.

2000ko Durangoko Azokan Argizaiola Saria jaso zuen.[3]

Idazlan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bachem, G.A.: Kelto Romanisch im Gau Köln-Aachen (1969)
  • Homenaje a don Antonio Tovar (1979)
  • Zur geschichte des Euskaltzaindia, der Akademie des Baskischen Sprache ("Euskaltzaindiaren historia laburra" bilduma, 1984)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]