Gerardo Bujanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerardo Bujanda
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1980-03-25 - 1982-08-31
Xabier Arzalluz
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-07-07 - 1979-01-02
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Donostia1919  (99/100 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Zerbitzu militarra
Adar militarra Saseta Batailoia
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Gerardo Bujanda Sarasola (Donostia, 1919) gipuzkoar politikari jeltzale ohia da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antiguako Matia kalean jaioa,[2] Gerra Zibila piztu zenean Euzko Gaztediren kidea zen eta Eusko Gudarosteko Saseta Batailoian izena eman zuen. 17 urteak Oiartzungo frontean bete zituen.[3] 1937ko abuztuan, Santoñako hitzarmena zela eta, preso hartu zuten.[4] Lau urte eman zituen bortxazko lanak egiten eta beste bost iparraldeko Afrikan erbesteraturik.

1946an Euskal Herrira itzuli eta Victoriano Luzuriaga enpresan administrari moduan lan egin zuen. Orduko EAJ klandestinitatean zegoen eta Bujanda buruzagietako bat bilakatu zen, Juan Ajuriagerra, Josu Solaun edo José María Lasarterekin batera. Orduko Radio Euzkadin parte hartu zuen, "Jon de Igueldo" ezizenaz.[5]

Espainiako trantsizioan politikagintzan jarraitu zuen, eta 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]