Kurkumina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Kurkumina
Formula eskeletala
Enol forma
Formula eskeletala
Keto forma
Makil-bolatxo eredua
Makil-bolatxo eredua
Enol forma
Identifikadoreak
CAS zenbakia 458-37-7 YesY
PubChem 969516
ChemSpider 839564 YesY
UNII IT942ZTH98 YesY
ChEBI CHEBI:3962 YesY
ChEMBL CHEMBL116438 N
Propietateak
Formula molekularra C21H20O6
Masa molarra 368.38 g mol−1
Itxura Hauts hori-laranja distiratsua
Fusio puntua

183 °C, 456 K, 361 °F

Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Kurkumina diarilheptanoide bat da. Hego Asiako kurkuma espeziaren kurkuminoide nagusia da. Zingiberaceae landare familiako Curcuma longa espezietik ateratzen da.[1] Kurkumina konposatu polifenolikoa da, bi O-metoxi fenoliko talde ditu.[1] Kurkumaren beste bi kurkuminoideak desmetoxikurkumina eta bis-desmetoxikurkumina dira.[1]

Kolore hori-laranja du, pH-aren araberakoa dena. pH-arekiko ezegonkorra da.[2] pH alkalinoak kolore laranja bat emango dio, azidoak aldiz, horia.[2] Argia eta erredox potentzialarekiko ere egonkortasun baxua du, tenperaturarekiko aldiz, egonkorra da.[2]

Kurkumina boroaren kuantifikazioa egiteko erabil daiteke. Azido borikoarekin erreakzionatzen du, kolore gorriko konponsatua sortuz, rosozianina.

Janariak koloreztatzeko erabiltzen da. Koloratzaile gaitasunagatik, forma komertzial interesgarrienak oleorresina, (%40-55eko purutasuna) eta kurkumina purua (%90-95eko purutasuna) dira.[2] Koloratzaile izateaz gain, aromatizatzaile eta antioxidatzailea ere bada[3]. Janarien aditibo gisa agertzen denean E100[2] zenbakia du.


Erabilera Nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurkumina erlatiboki gutxi xurgatzen da hestean, eta xurgatutakoa behazunaren bidez azkar kanporatzen da. Horregatik piperbeltz beltzarekin elkartzen da, honek kurkuminaren xurgapena 2000 aldiz handitzen baitu. [4] [5]

Izan ere, kurkumina azkar metabolizatzen da, gibelean konjugatzen da eta gorozkien bidez iraizketa egiten da. [3]

Metabolito sekundario honen arazoa bere bioerabilgarritasun baxua da. Beraz, kurkumina beste konposatuekin elkartzea beharrezkoa da. Besteak beste, fosfolipidoak. Hauek kurkuminaren xurgapena hobetzen dute eta ondorioz, bioerabilgarritasuna eta jarduera ere. [3]

Funtzioak [6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honen errizoma laranjak aurkezten dituen konposatu fitokimikoek, kurkuminoideak deituak, funtzio sendagarri garrantzitsuak ematen dizkio landareari.

Antioxidatzaile naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurkuminak, erradikal askeak neutralizatzen ditu, oxidazioa saihestuz, eta norberaren entzima antioxidatzaileak bizkortzen ditu.

Hanturaren aurkako funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanturaren aurkako gaitasuna da, NF- kB molekulak blokeatzen baititu, hanturarekin loturiko geneak desaktibatuz. Artritisa pairatzen zuten 45 pazienterekin egindako ikerketa batean, kurkuminak, hantura mailak murriztu zituen. [6] (88. orrialdean)

Minbiziaren aurkako funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumoreen hazkuntza eta metastasia murrizteko gaitasuna du.

Funtzio antimikrobianoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio patogeno, birus zein onddoen hazkundea inhibitzen du

Kurkumina

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurkuma koloratzailea gutxi xurgatzen da hesteetan eta xurgatzen den hori azkar kanporatzen da behazun bidetik.[4] Toxizitate oso gutxi du. Eguneko dosi onargarri maximoa OMErentzat 0,1 mg/kg-ko koloratzaile eta 0,3 mg/kg oleorresina da.[4]



Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurkumina kurkumaren edo azafrai indioaren errizomatik aurkitzen da, bertatik lortzen baita. [2]

Hainbat plater edo elikagaien prestakuntzan erabiltzen da, koloratzaile edota aromatizatzaile gisa. Hala nola; mostaza, haragi produktu, esneki deribatu, likore, opil, saltsa, entsaladaren ongailu, marmelada, izozki, zopa eta salda prestakin, arrain-kontserba, eskabetxeetan[2] [4]

Arrain-kontserbetan kopuru legal maximoa 200mg/kg da; kontserba begetaletan eta jogurtan, 100mg/kg eta gazta freskoan, 27 mg/kg. [4]

Horrez gain, kurkumina hainbat elikagai espeziatuetan erabiltzen da. Besteak beste, curry-a dutenak, okindegi produktuak, gaztak, ongailuak eta haragi produktuak. [3]

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurkumina landare sendagarri bezala erabiltzeak kontraindikazioak ere eragin ditzake. Koloratzaile honek, antikoagulanteen efektua indartu ditzake, dosi altuetan hartuta. Haurdunaldian eta edoskitzaroan hartzea ez da gomendagarria, oraindik efektuak ez baitira ezagutzen. Gainera, dosi oso altuak hartuta, urdaileko mukosaren narritadura sortaraz dezake. Heste ultzera duten gaixoetan ere, kontsumoa saihestu beharko da.  Horregatik era kontrolatu batean kontsumitu beharko da. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Xu, Xiao-Yu; Meng, Xiao; Li, Sha; Gan, Ren-You; Li, Ya; Li, Hua-Bin (2018-10-19) «Bioactivity, Health Benefits, and Related Molecular Mechanisms of Curcumin: Current Progress, Challenges, and Perspectives» Nutrients (10) doi:10.3390/nu10101553 ISSN 2072-6643 PMID 30347782 PMC PMCPMC6213156 . Noiz kontsultatua: 2019-05-13.
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Cubero, Monferrer, Villalta, Nuria, Albert, Jordi (2002) Aditivos Alimentarios Mundi-Prensa.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Hughes, Christopher (1994) Guía de aditivos Acribia S.A.
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Calvo, Miguel (1991) Aditivos Alimentarios. Propiedades, aplicaciones y efectos sobre la salud. Mira S.A.
  5. (Gaztelaniaz) Figueruelo Arnáiz, Víctor (PDF), La Curcumina y sus funciones.
  6. a b c (Gaztelaniaz) Saiz de Cos, Paula (PDF), Cúrcuma I (Curcuma longa L.).