Kurkuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kurkuma
Curcuma longa (Haldi) W IMG 2440.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaZingiberaceae
GeneroaCurcuma
Espeziea Curcuma longa
Datu orokorrak
Iturria powdered turmeric Itzuli eta turmeric rhizome Itzuli

Kurkuma (Curcuma longa) Zingiberaceae familiako landare-iraunkor belarkara errizomatsua da. Tamil Nadun du jatorria, Indiako hego-ekialdean, eta 20 °Ctik 30 °C arteko tenperatu behar du eta euri bolumen handia hazi ahal izateko. Landareak urtero ateratzen dira euren errizomak hartzeko eta aurreko urteetako errizomekin birsortzen dira.

Ez direnean freskoak hartzen errizomak 30-45 minutu artean egosten dira eta, ondoren, labeetan lehortzen dira. Prozesu honen ostean Tamilen sukaldaritzan eta curry askotan erabiltzen den espezia laranja-horixka eskuratzen da. Bere osagai aktiboa kurkumina da, gaixotasun batzuen sendagai gisa ere ikertzen ari dena.

Kurkumaren nekazaritza garrantzitsua da Indian.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena hizkuntza semitarretatik dator, eta harremana du hebreerako כרכום (karkōm), aramerako ܟܟܘܪܟܟܡܡܐ (kurkama) eta arabierako كركم (kurkum) hitzekin. Azken honek arabieraz azafrai eta kurkuma esan nahi du.[1] Sanskrito klasikoan ere कुङ्कुमं (kunkumam) hitza erabiltzen zen azafrai esateko, eta hala agertzen da Sushruta Samhita liburuan. Ziurenik honek ere semitar jatorria du.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]