Lankide:Joxan Garaialde/Joan Paulo II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioarteko erlazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Paulo II.aren pontifikatuaren hasieran, Egoitza Santuak harreman diplomatikoak 84 estaturekin zituen. Aita Santua hil zenean, 173 estaturekin zituen. Era berean, nazioarteko eta eskualdeko hainbat erakundetan, osoko kide edo behatzaile gisa parte hartu zuen.

Joan Paulo II.aren nazioarteko 104 bisitak, batez ere, estatu buru eta Eliza Katolikoaren buru gisa egin zituen. Hortik, herrialde hartzaileko estatuburuaren keinua (kultura kristaukoa bazen) esku emanez agurtuz lehenik (bi estatuburu biltzearen kasuan) eta, azkenean, errespetuz eta begirune klasikoaren erreberentziaz eskuak musukatuz. Joan Paulo II.ak Santo Domingora egin zuen lehen bidaia, Dominikar Errepublikara; handik Mexikora joan zen, «Mexiko beti fidela» deitzen zuena, hilezkor bihurtu den esaldia. Gehien bisitatu zituen Latinoamerikako herrialdeak hauek izan ziren: Mexiko bost alditan, Brasil lautan, Dominikar Errepublika, Guatemala hirutan (inguruko beste herrialde batzuk bisitatzeko egoitza gisa ere balio izan zioten) eta Nikaragua bitan, baita Peru, El Salvador eta Venezuela ere.

Joan Paulo II.ak diplomazialari trebea zela ere frogatu zuen. Pontifikatua bere gain hartu berria, aurre egin behar izan zion, 1978ko abenduan Erresuma Batuko Isabel II.a erreginak Beagle kanalaren gatazkari buruz emandako Arbitraje Laudoaren aplikazioaren ondorioz Argentina eta Txileren[1] arteko gerra aurreko krisiari. Bi nazioek, tropak mugan zehar zabalduta zituzten garaian —operazio militarrak hasi zirela adieraziko luketen frogak ere badaude—, Joan Paulo II.ak, militarrek Elizarekin zituzten loturak aprobetxatuz, eragin erabakigarria izan zuen hasiera eragozteko Antonio Samoré kardinala bere ordezkari gisa bidaliz eta indarrak banantzea lortuz eta, 1984ko azaroaren 29an, bi herrialdeen arteko Bake eta Adiskidetasun Ituna[2] sinatutakoarekin amaituko zen bitartekaritza prozesu baten hasiera lortuz.

Poliglota paregabea zen. Poloniera, esperantoa, greko klasikoa, latina, italiera, frantsesa, gaztelania, portugesa, ingelesa eta alemana ez ezik txekiera, lituaniera, errusiera eta hungariera ere nahikoa menderatzen zuen; gainera, japoniera, tagalo eta Afrikako hainbat hizkuntza ezagutzen zituen. Kirolari amorratua eta eskiatzaile aditua izan zen bere gaztaroan-

Bere mezua helarazteko, komunikabideen eta, batez ere, Interneten erabilera intentsiboa egin zuen lehen aita santua izan zen, baita erlijio-buruekin harremanak izan zituena ere, hala nola judu, musulman, ortodoxo eta tibetar erlijioekin (Dalai Lamaren bitartez), besteak beste. [[Kategoria:Erreferentzia behar duten adierazpenak dauzkaten artikuluak]]

  1. Armagedón, la Web de la Historia, Grupo Editorial Bitácora: La crisis militar entre Chile y Argentina de 1978, enlace revisado el 16 de octubre de 2006
  2. González, Marco Antonio, Fundación Jaime Guzmán E., Tratado de Paz y Amistad: Ejemplo de esfuerzo, vocación y talento, enlace revisado el 16 de octubre de 2006