Lankide:Juneagirre/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Punk, punk rock izenarekin ere ezagututa, 1970.urtean sortutako genero musikal bat da, Estatu Batuetan eta Ingalaterran. Genero hau bereizi egiten da bere jarrera independiente eta kontrakulturalagatik. Musika honek, osaera minimalistakoa, nahiko sinplea, eta batzuetan pixka bat zabarra, nahiko agresiboak eta motzak diren melodiak ditu. DIY edo "zuk zeuk egin" filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera dute.

Rockak musika estilo asko barneratzen dituen musika da. Hasiera rock and rollekin izan zuen 1950.urtean Estatu Batuetan eta geroago, 1960.urtean, goitik behera aldatu egin zuen musikaren zenbait genero, bereziki Estatu Batuetan eta Ingalaterran. Rock and rollaren onarpen Britania Handian genero berriaren gaineko zaletasuna piztu zen, eta artista propioak sortzen hasi ziren. Geroago The Beatlesera laburtzekoa zen izena, 1960an The Fabulous Silver Beatles zen, Buddy Hollyri egindako omenaldia.

Hardcore punka edo hardcorea punk musikaren azpigenero bat da, Ameriketako Estatu Batuetan (bereziki Kalifornian eta Washington hiriburuan) 1970eko hamarkadaren amaieran sortua. Abiada biziko abesti laburretan oinarritzen da. Ezaugarri nagusi hauek ditu: tempo eta konpas azkarrak, bateria erritmo bizi eta oldarkorrak, gitarra eta baxu distortsionatuak, eta kantatzeko era ia oihukakoa. Publikoaren pogo dantzarekin lotua dago.

Estilo honetako talde garrantzitsuenetako batzuk dira Bad Brains, Dead Kennedys, Fugazi, Hüsker Dü eta Minor Threat. Euskal Herrian ere estilo honek arrakasta izan zuen, eta horren adibide dugu BAP!! taldea.

Musika estilo guzti hauetan eabilitako instrumentu nagusiak. bateria, baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa eta ahotsa dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeetako batzuk. Hasierako garaietan punk musika xinpletasun eta gordintasunagatik zen ezagutua; apaindurarik gabeko melodia xinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu "zakarra" eta rock musikan oinarrituriko tenpo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak.

1960.urtean, Estatu Batuetako eta Ingalaterrako gazteak pentsatzen hasi ziren jadanik rocka ez zela pentsamenduak eta ideiak espresatzeko, merkatuaren beste tresta bat gehio baizik. Orduan, punka sortu zan, opresio sozial eta kulturalak salatzeko.

Hamarkada horretatik aurrera, musikaren munduan “britaniar inbasioa” deituriko gertaera gertatu zen. The Beatles, The Kinks edo The Who bezalako taldeak agertzen hasi ziren eta hauek rockean eragin handia edukitzen hasi ziren. Hasieran, garage-rock edo proto-rock. Talde askok, Ramones bezalakoak, beste gazteen diskriminazioaz, drogetaz eta modaren aurkako letrak zituzten, letra hauek pauta batzuk ziren etorri behar ziren bandentzako.

Hauek Londresea juteak Sex Pistols bezalako taldeen aldaketa eragin zuen. Beraien instrumentuak espresio moduan erabiltzen hasi ziren bertako garaiko sozietate estua eta errepresioz beterikoarekiko desadostasuna azaltzeko.

The Dammed taldea Ingalaterrako lehenengotako talde adierazgarria izan zen punk rockeko munduan. The Clashek ez bezela, beraiek erabilitako akordeak laduagoak ziren, kontsideratuta hardcore punken aurrendaria.

80ko hamarkadan, Hardcorea Heavy Metalarekin edota Speed Metalarekin nahasten hasi ziren talde batzuk. Horren adibide D.R.I. edo Suicidal Tendencies taldeak izan ziren. Musika korronte berri honi Crossover izena jarri zitzaion. Crossoverra, gaur egungo beste musika estilo batzuen aurrekari bilakatu zen. Honen adibide, Trash Metala, Death metala edota Trashcorea ditugu.

ROCKA BRITANIA HANDIAN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jazz mugimenduak blues musikariak erakarri zituen Britainia Handira. Lonni Donenganen 1955eko “Rock Island Line” kantak eragin handia izan zuen, eta talde andana sortu ziren irla osoan, tartean John Lennonen The Quarry Men, 1957ko The Beatlesen aurrekaria. Arraza oztoporik gabe, Britainia Handian rock and roll mugimendu ederra garatu zen.

Cliff Richardek lortu zuen rock ‘n’ roll britaniarraren lehen arrakasta “Move it” kantarekin. Rock ‘n’ rolla pop arinean eta baladetan galtzen ari zela, rock talde britainiarrek amerikar zuriek baino sutsuago jotzen zuten. 1962rako, Britainia Handiko rock eszena abiaturik zegoen. AEBetako soul, rhythm and blues edo surf musikaren eragina zabala zen oso. Baina euren rock sormenak tartekatzen hasi ziren, gero eta musika konplexuagorekin.

The Beatlesek irudi, musikagintza eta nortasunaren nahasmen erakargarria bildu zuen. 1962rako Rolling Stones, The Animals eta The Yardbirdsekin batera, blues musikaren eragina erakusten zutenetako bat zen. 1964rako, The Kinks, eta geroago The Who, Mod estiloaren irudia ziren. Hamarkadaren bukaerako, rock talde britainiarrak drogen azpikulturako psikodelia musikaren generoetan aurrerapausoak ematen hasi ziren.

Britania Handiko arrakastaren ondoren, AEBetan zehar tamaina handiko bira prestatu zuten The Beatlesek, Beatlemania izeneko zoratzeko moduko zaletasuna ezezaguna sortuz. Horren ildoan, beste talde britaniarrek ere AEBetara jauzi zuten, batik bat Rolling Stones, The Animals eta The Yardbirds.

Euskal Rock Erradikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Rock Erradikala, erdal musika ere barne hartzen duen arren euskaraz Euskal Rock Erradikala izenez ezagunagoa (dena dela, gaztelaniaz asmatu zen izena —Rock Radical Vasco, Rock Radikal Vasco edo RRV— eta luzaroan ez zuen euskal izenik izan) Hego Euskal Herrian 1980ko hamarkadan izandako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola punk, rock, ska eta reggaea.

Rock Radical Vasco izena, Egin egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi zuen. Abertzale izan edo ez, talde askori beren burua etiketa horren pean zaku berean sartzea ez zitzaien ongi iruditu. Eskorbutokoek, esaterako, «Rockak aberririk ez du» erantzun zuten.

Musikari haiek batzen zituen ezaugarria kritika sozial eta politikoa zen, eta letretan ia beti botere erakundeak kritikatzen zituzten: Estatua, polizia, monarkia, Eliza Katolikoa, armada eta guardia zibila, konparazio batera. 1980ko krisi ekonomikoa ere beren letretan islatu zuten. Irrati libreekin, fantzineekin, gaztetxeekin eta hainbat talde alternatiborekin batera, ezker abertzalearen inguruko erakundeek musika talde horiei arnasa hartzeko bidea eman zieten. Herri Batasunak, Martxa eta Borroka izeneko kanpainaren bidez, rock kontzertuak eta ekitaldi politikoak uztartzea lortu zuen, eta horrek RRVko taldeei emanaldiak lortzea erraztu zien. Gainera, adibidez Egin egunkariak antolatutako maketa eta kontzertu lehiaketei esker, historiara igaroko ziren hainbat talde ezagutarazi ziren: La Polla Records, Hertzainak, Potato eta Kortatu, besteak beste. Gaur egungo gazteengandik, talde hauek entzuak izaten jarraitzen dute, baina ez lehen bezala.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punkak bere kultura eragin zuen: gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, pogo dantza, muturreko askatasunean eta botereari aurka egitean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Rock and rollaren eragina luzea da mundu osoko gizartean. Nabaritzen da modan, zinema estiloan, sexuaren inguruko jarreretan eta alkohola edo drogen erabilpenean eragina hain da zabala non rocka, musika generoa ez ezik, bizimodua ere baita askoren ustez. Gainera, rock musikari franko munduan zehar gurtzen dira, haien ospea hain handia da eta.