Lankide:Uxuri.Urrate.Ibarzabal/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Loujain al-Hathloul[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loujain Alhathloul 2016ean

Loujain Alhathloul (gazteleraz 'al Hathloul' idatzia eta arabiarrez لجين الهذلول) (Yeda, Saudi Arabia, 1989ko uztailaren 31) Emakumeen eskubideen alde borrokatzen duen aktibista da, azken urteotan pertsonaia publiko gisa ezagutzen dena[1]. 2015ean Arabian Buisness aldizkariak ehun emakume arabiar boteretsuenen zerrendan irugarren postuan ezarri zuen. (Top 100 Most Powerful Arab Woman 2015).[2][3][4]

Emakumeen eskubideen aldeko aktibista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alhathloul «Women to drive» mugimenduaren burua izan zen Saudi-Arabian. Bertan herrialdean ezarrita zegoen emakumezkoek automobilak gidatzea debekatzen zuen legearen aurka protesta egiten zuen, modu horretan gizonezkoen patriarkatuari aurre eginez. [5]

2014ko abenduaren 1ean 73 egunez espetxeratu zuten bere autoa gidatuz muga pasatzen saiatu zenean Arabiar Emirerri Batuetatik Saudi Arabiara. Emakumeek gidatzea debekatzen zuen legea desafiatzea leporatzen zioten.[6][7][8][9][10][11][12][13] 2018ko maiatzaren 15ean, gutxi gora behera lau urte ondoren, berriz ere espetxean sartu zuten beste bost aktibistarekin batera, emakumeen eskubideak aldarrikatzen aritu zirelako oro har.[14][15] Eman al-Nafjan, Aziza al-Yousef,​ Aisha al-Mana, Madeha al-Ajroush eta kausaren alde borrokatzen zuten beste hainbat gizonezko izan ziren hauek[16].

2018ko ekainaren 24ean, Loujain Alhathloul eta «Women to drive» mugimendua babesten zuten beste aktibistak espetxeratu zituztenetik hillabete batera, gobernu saudiak amaitutzat eman zuen emakumeek gidatzea debekatzen zuen legea, erreforma[17] horren ondorioz medioetan eragin positibo bat lortuko zuelakoan. Meritu exklusibo baten bila Mohamed bin Salman printzeak Alhathloulek idatzi bat sinatu zezan nahi izan zuen, zeinak emakumearen iragan aktibista erredaktatzen zuen, baina neskak ezezkoa eman zion. Hori dela eta kartzelan jarraitu beharra izan zuen aurretik leporatu zioten delitu hutsal baten ondorioz. Gizonezkoak emakumezkoaren gain hartzen duen botereari aurre egiteagatik dagokion beste delituak oraindik indarrean jarraitzen du.[18]

Atxiloketak eta tortura 2018-2020ean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amnistia internazionalak eta Alhathloulen senideek diotenez, emakumeak kartzelan tortura, abusu sexualak eta beste hainbat tratu txar jasan izan ditu, adibidez isolamendu-erregimeneko espetxealdiak. Bere epaiketa izatez 2020ko martxoaren 13an hasi beharko zitekeen Riadeko Auzitegi Penalaren aurrean, ateak itxitako bilera batean zeinetan kazetariek eta diplomatikoek sarrera debekatua izango zuten, baina data atzeratu egin zen pandemia zela eta[19][20]. 2020ko abuztuaren 10ean Alhathloulen familiak bi hilabetez beraren berririk ez zuela aipatu zuen, berriz ere torturatuko zuten beldurrez.[21]

2020ko abenduaren 28an bost urte eta zortzi hilabetez kondenatu zuen espetxe zigorrera tribunal antiterrorista saudiak. Kartzelan milla egunetik gora igaro ondoren[22], azkenean 2021eko otsailaren 10ean[23] aske utzi zuten ez bidaiatzea moduko neurriak ezarriz. Alhathloulek kustodiapean sexu-abusuak, mehatsuak, indarkeria eta torturak jasan izana denuntziatu zuen. Agintariek esandakoa ukatu egiten dute.[24][25][26]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Loujain Alhathloul, la saudí que no pedía permiso» La Vanguardia 2019-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  2. (Ingelesez) «These are the 20 most powerful Arab women - and you've probably only heard of one of them» The Independent 2015-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  3. (Ingelesez) «21 Saudis among 100 most powerful Arab women» Arab News 2015-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  4. www.albawaba.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  5. (Ingelesez) «Saudi Arabia: Women’s Rights Advocates Arrested» Human Rights Watch 2018-05-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  6. «Saudi Women Released After Defying Driving Ban» Time (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  7. (Ingelesez) Mackey, Robert. (2015-02-13). «Saudi Women Free After 73 Days in Jail for Driving» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  8. (Ingelesez) «The Saudi women jailed for driving have reportedly been released from prison» The Independent 2015-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  9. (Ingelesez) Omran, Ahmed Al. (2015-02-12). «Saudi Arabia Releases Two Women Drivers From Jail» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  10. (Ingelesez) «Saudi women drivers 'freed from jail'» BBC News 2015-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  11. Afp. (2015-02-12). «Saudi women's rights campaigners 'freed from prison'» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  12. (Ingelesez) Specia, Megan. «Women who defied Saudi Arabia's driving ban freed after months in jail» Mashable (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  13. (Ingelesez) «Saudi women who defied driving ban ‘freed from jail’» France 24 2015-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  14. «Six women’s driving advocates in Saudi Arabia arrested | The Star» web.archive.org 2018-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  15. «Saudi Arabia: Chilling smear campaign tries to discredit Loujain al-Hathloul and other detained women’s rights defenders | Amnesty International» web.archive.org 2018-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  16. «Female activists detained ahead of Saudi driving ban reversal | The National» web.archive.org 2018-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  17. (Ingelesez) Ensor, Josie; Sanchez, Raf. (2018-05-18). «Saudi Arabia detains women's rights activists weeks before female driving ban comes to an end» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  18. (Gaztelaniaz) «Riad pospone el juicio a la líder del movimiento por los derechos de la mujer por la pandemia» abc 2020-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  19. (Gaztelaniaz) «Arabia Saudí: Juicio inminente de la activista de derechos de las mujeres Loujain al Hathloul» www.amnesty.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  20. (Gaztelaniaz) «Riad pospone el juicio a la líder del movimiento por los derechos de la mujer por la pandemia» abc 2020-03-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  21. (Ingelesez) «Sister of Saudi women's rights activist fears she is being tortured, as she hasn't been heard from in months» The Independent 2020-08-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  22. (Gaztelaniaz) «ARABIA SAUDÍ. Liberan a conocida activista tras 1001 días encarcelada» insurgente.org . Tu diario de izquierdas 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  23. (Ingelesez) «Saudi rights activist Loujain al-Hathloul sentenced to almost six years in jail» the Guardian 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  24. (Gaztelaniaz) «Liberada en Arabia Saudí la activista feminista Loujain al Hathloul» La Vanguardia 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  25. (Gaztelaniaz) Espinosa, Ángeles. (2021-02-10). «Arabia Saudí libera a la activista Loujain al Hathloul tras pasar 1.000 días en prisión» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
  26. Press, Europa. (2021-02-10). «La destacada activista Lujain al Hazlul sale de prisión tras más de mil días encarcelada en Arabia Saudí» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).