Lankide eztabaida:Lainobeltz/2020

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Asier Mirón lankidearen galderak (20:14, 21 urtarrila 2020)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo:

Artikulu bat idatzi dut proba orrian. Txapela XIX: mendean du izena. Kategoria batzuk txertatu dizkiot, baino nire ustez, "Txapel" hitzaren azpitala moduan edo agertu beharko luke. Eduki taulan 1- Jatorria eta hedapena 1.1 Euskal Herriko Lantegiak. ba hor tartean azaltzea komeni da. Baino ez dakit nola egin. --Asier Mirón (eztabaida) 20:14, 21 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Asier Mirón: Zure proba horriko kodea kopiatu eta txapel artikuluan itsatsi dezakezu, Jatorria eta hedapena Euskal Herrira atalaren aurrean. Honela zuk kopiatutakoa lehen atala izatera pasatuko da eta Jatorria eta hedapena bigarren atala izango da. Kategoriak orriaren bukaeran itsatsi. Ez badut ondo azaldu, arazoak badituzu edo edozein zalantza baduzu galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:38, 21 urtarrila 2020 (CET)[Erantzun]

Euskal herritar askoren hizkuntzetan "gaztelania" bakarrik agertzen da.[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Lainobeltz. Euskal herritar askoren infotaulan hizkuntza agertzen denean "gaztelania" bakarrik agertzen da jakin badakigunean euskaldunak ere badirela. Ni neu ez dakit infotaula nola aldatu zuk egin dezakezu? Nola egiten da aldaketa eta hizkuntza gehitu?

Adibide asko daude 20 eta 21. mendeko (eta lehenagoko) gazte eta eʐ hain gazte Euskal herritar asko Etakide ohiak, politikariak, futbolariak, pilotariak konkistatzaileak, esploratzaileak... Garikoitz Aspiazu, Lope Agirre, Arantza Arruti...

Ondo segi -Oraina (eztabaida) 18:59, 10 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Oraina: Infotaulak hizkuntza datua wikidatako hiztuna propietatik hartzen du. Nire susmoa askotan gaztelaniazko editoreek gaztelera sartzen dutela, eta euskara ez dutela ezartzen, dela ezjakintasunagatik edo beste edozegatik. Zuzentzeko, zabaldu pertsonaren wikidata elementua, joan hiztuna propietatera (jada gaztelera daukanean, bestela sortu) eta balioa gehitu sakatuta gehitu euskara.
Azalpena ez bada nahikoa zehatza edo beste edozein zalantza, galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:17, 10 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Argazkia biografia infotaulan[aldatu iturburu kodea]

Aupa Lainobeltz! Mesede bat eskatu nahi dizut. Alvaro de Orriols artikulua sortu nuen, eta bere familiako utzitako argazkia Commons-era igo. Artikuluan, saiatu naiz argazkia biografia infotaularen barnean sartzen, baina ez dut asmatu, eta gainean jarri dut....Posible zenuke argazkia behar den moduan jartzea? Mila esker aldez aurretik -Josu (eztabaida) 19:41, 21 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Josu: Egina. Argazkia infotaulan ager dadin, behin argazkia commons-en, wikidata elementuan irudia propietatea gehitzen da, eta propietate honetan fitxategiaren izena ezarri. Agian Laguntza:Wikidata erabilgarri aurkituko duzu. Beste edozer gauza esan lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:05, 21 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]
Mila esker! -Josu (eztabaida) 10:52, 22 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Itsaso Pajares 1s lankidearen galderak (15:48, 29 otsaila 2020)[aldatu iturburu kodea]

kaixo, nola borratu dezaket nahi gabe argitaratutako artikulu bat? --Itsaso Pajares 1s (eztabaida) 15:48, 29 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Itsaso Pajares 1s: Artikulu bat ezabatu ahal izateko administratzaile baimenak behar dira. Ezabatzea nahi duzun artikuluan txertatu {{ezabatu|ezabatzeko arrazoia}} kodea, eta neronek edo beste administratzaileren batek ezabatuko dugu. Ez badut argi azaldu, edo beste edozein zalantza badaukazu galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:21, 29 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo, Trikumiku naiz. Zuk esan zenidan bezala, argazkiizena.jpg kodea jarri eta jarri nahi dudan argazkiagatik ordezkatzen dut, baina argazki guztiak ezabatzen dizkit Roger delako batek. Zer egin dezaket?

Aupa @Trikumiku: Zeintzuk argazki dira? Zureak dira? Zeintzuk arrazoi eman dizkizu berak? Irudi ezabatzeak gehienetan egile-eskubide kontuak izarten dira. Begiratu itzazu Wikipedia:Politikak/Irudien_erabilera eta Creative Commons. Ondo izan,

Bot baten beharra[aldatu iturburu kodea]

Gabon, zelan doa konfinamendua? ;)

Zera, iraganean lan izugarria egin zuen Jalkortak batek daki zergatik "Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute" erreferentzia jarri zuen berak sortutako artikulu askotan. Jakina "Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute" agertzen da gorriz ez bait da erreferentzia baliagarria, (Ikus "Boris Savinkov" adibidɛz). Bot baten laguntzarekin konpondu dezakezu? Ondo segidu langille porrokatua. Ontxe noia lotara errebentata naota. Emon egurreǃ -Oraina (eztabaida) 02:13, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Oraina: Erreferentzietan erroreak dituzten artikuluak ia 400 dira. Banan banan begiratu behar, batzutan sintaxi errorea edo errore tipografikoa izango da, eta erreferentziak berreskuratu daitezke (Boris Savinkov artikuluaren kasuan adibidez, arazoa <ref name=''aa'' /> (bi goiko komatxo) zeukalako, <ref name="aa" /> (goiko komatxo bikoitza) ezarrita konponduta); beste batzutan itzultzerakoan jatorrizko artikulutik berrerabilitako erreferentzia hartu delako baina aipua daukana ez, kasu horretan erreferentzia kodea kendu ta kitto. Joango naiz apurka-apurka begiratzen...
Ea uztaileko egonaldi orretan ikusten garen, ordurako "deskonfinatuta" egongo garela espero :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:24, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Mila esker @Lainobeltz: ni naiz eta konfinatuta egon umeak eta lanarekin ez pentsa denbora asko dudanik. Ondo segi, -Oraina (eztabaida) 17:13, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
@Oraina: Egina Hainbat artikulutan (80 inguru) aa izena erabili zuenez, horiek botarekin egin ahal izan ditut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:23, 31 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko @Lainobeltz:ǃ-Oraina (eztabaida) 23:05, 31 martxoa 2020 (CEST)[Erantzun]

Agenda-Setting Teoria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo!

Nire lehenengo aldia da Wikipedian, eta apur bat nahasita nabil... Kontua da Wikipediarako sarrara bat egitea eskatu digutela unibertsitatean. Klasean Agenda-Setting Teoriari buruz zerbait eman genuenez, gai honi buruz idaztea erabaki nuen. Ikusi nuen teoria honek baduela gaztelaniazko bertsioa, eta, horregatik, sarrarea egiten hasterakoan, erabaki nuen itzulpenaren botoiari sakatzea, orri berriari beharrean. Baina, noski, nire asmoa ez zen gaztelaniazko bertsioa hitzez-hitz itzultzea; izan ere, gaztelaniazko bertsioa apur nahasita dagoela iruditzen zait. Gainera, prestatuta nuen jada nire testua, bere egitura propioarekin, eta itzulpenean ezinezkoa egin zitzaidan egitura hori errespetatzea. Bestalde, aste honetan zehar testua osatzeko asmoa dut (informazio gehiago, loturak...).

Beraz, posible da "Agenda-Setting Teoria" eta "Agenda-Setting-aren Teoria" sarrerak edo birzuzenketak edo dena delakoak ezabatzea eta aste honetan "behin-betiko" sarrera berri bat egitea? Bestalde, orri berriaren aukera erabili beharko nuke horretarako?

Eskerrik asko, eta barkatu hainbeste azalpenengatik

@Amaib

Aupa @Amaib: Ez da beharrezkoa birzuzenketa hoiek ezabatzea. Artikulu egokia Agenda-Settingaren Teoria da, herenegun zuk zeuk Agenda-Setting-aren Teoria izenarekin sortutakoa, eta ondoren Marklar-ek oraingo izenera mugitua. Marklar-ek zuzenketa bat egin zuen kategoriatan, eta nik erreferentzien atala gehitu nion (ikus orriaren edizioen historia). Bestetarako arrazoirik ez badago egokiena bertan jarraitzea da, ezer ezabatu gabe. Hala ere, edozein zalantza edo arazo badaukazu esan lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:20, 14 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Lankide berriei ongietorria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz. Zure bot-ak {{ongietorria}} etiketa txertatu ordez, txantiloiaren barne kode osoa txertatzen du erabiltzaile berrien eztabaida orrietan. Ondo izan. --Zuiarra (eztabaida) 12:20, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Zuiarra:: Mila esker abixuagatik. Konpondu dut (ikus Lankide eztabaida:ArriMondra). Ez naiz Python-en batere aditua, bere momentuan moldaketa hau egin nuen, eta erregistroak nola sortu begiratzen, oharkabean pasatu zitzaidan kontu hori. Mila esker berriro ere. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:46, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aroawiki lankidearen galderak (11:09, 22 apirila 2020)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Wikipedian nire lan bat igo dut, baina goiko aldean nire usuario izan eta "proba orria" agertzen zait. Nola kendu dezaket? Eskerrik asko --Aroawiki (eztabaida) 11:09, 22 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Aroawiki: begiratu Laguntza:Sarrera berriak orria eta bertako bideoa. Arazo edo zalantzaren bat badaukazu galdetu lasaia asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 11:16, 22 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Mireiaantropofilo lankidearen galderak (16:51, 22 apirila 2020)[aldatu iturburu kodea]

ze pauso jarraitu behar ditut artikulu bat igotzeko wikipediara? --Mireiaantropofilo (eztabaida) 16:51, 22 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Mireiaantropofilo: Lehenik eta behin artikulua zure proba orrian landu. Behin argitaratzeko moduan dagoenean, artikulua sortu. Aurretik Wikipediako laguntza orriak eta Gida hau irakurtzea gomendatzen dizut. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:00, 22 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Tatarstan eta Tartarstan[aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta ofizialki eta beraien hizkuntzan "Tatarstan" erabili, gaztelaniaren eraginez "Tartarstan" erabiltzen da sarritan. Horregatik egin dut berbideraketa. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 19:55, 27 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Donostiako Zinemaldiaren politizazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz. Donostiako Zinemaldiaren artikuluan dauden bi argazki horiek Wikipediaren irizpideak hausten dituela berretsi dut:

Artikulu guztiak ikuspuntu neutral batetik idatzi behar dira. Artikuluko gaiaren jarraitzaileek nahiz aurkariek onartzeko modukoa, ahal bada.

Irizpide hori ez da batetzen joera politiko zehatz baten alde dauden eta Zinemaldiarekin zerikusirik ez duten bi irudi jarrita.

Beraz, ezabatzea ezinezkoa da. Ondo izan. -Generalpoteito (eztabaida) 18:20, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

@Generalpoteito: Eztabaida hau txokora daramat. -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Erraza da: joera politiko zehatz baten aldeko edukia duen irudirik ez jartzea (eta artikuluaren gaiarekin zerikusirik ez duena). Hain zaila al da ulertzea? -Generalpoteito (eztabaida) 18:31, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

Lan infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz. Infotaulak ez ditu hizkuntza arazoak bakarrik aurkezten. Beste hainbat gauza arraro azaltzen dira taula horretan (ikusi, adibidez La casa de papel orria. Ezinezkoa da infotaulako datuak ulertzea). Ez al da zentzuzkoa horrelako kasuetan -informazioa euskaratu eta konpondu arte- "telesail infotaula" sartzea? Zergatik kentzen dituzue "telesail infotaula" guztiak? Eskerrik asko aldez aurretik. Edizioak (eztabaida) 22:55, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Edizioak:: txantiloi automatikoek batzutan emaitza eskasagoa emango dute, baina orokorrean lan gutxiagorekin emaitza hobea emango dute, eta batez ere, wikidatako aldaketak automatiko hartuko dituzte. Infotaula automatikoa duten artikuluetan txantiloiko arazoa konponduta infotaula automatikoa duten guztiak konponduta geldituko dira. Telesail infotaula daukatenak bere horretan geldituko dira, infotaula konpontzen bada ere. Zehazki, zein arazo ikusten diozu infotaulari? (egunotan jo eta su ari da @Theklan: lankidea txantiloi hauek lantzen). -Lainobeltz (eztabaida) 23:17, 7 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

Ahotsak-en elkarrizketa aldatu[aldatu iturburu kodea]

Eguerdi on Lainobeltzǃ Zelan zabiz ba? @Ibai1984: lankidiak hau idatzi dauː

"Euskararen atalean Ahotsak proiektuak Agurtza Osari egindako elkarrizketa azaltzen da. Agurtzak ama bermeotarra zuen, eta nabari da bere euskalkian, bai azentuan eta baita hiztegia ere. Adibidez, "gakoen" esan ordez "gakoien" esaten du. Bigarren testigantza bat sartzea proposatzen dut. Adibidez, Ondarroako bi arrantzale hauena: https://ahotsak.eus/ondarroa/pasarteak/ond-011-029/"

Arrazoia dekola ta, berak esandakua eitxen ahalegindu naz baia ezin izan dot ein commons-en ez dauzelako bi arrantzaleen kontutxuak igonda. Halakorik egin ahal leike ezta? Ahotsaken asuntuak libriak diezela uste dot. Zeuk eitxia posiblia da? Neu ondiño commonsen gauzek ez dodaz ganoraz kontrolaten ta alperguria emoten dost. Ondo segiǃǃ -Oraina (eztabaida) 13:50, 26 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

@Ibai1984:, @Oraina: Ia ba... beitxukot ;) -Lainobeltz (eztabaida) 13:52, 26 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
@Ibai1984:, @Oraina: Ezin da orritik zuzenien Commonsera igo, idatzi deutsiet bideoa eskatuz -Lainobeltz (eztabaida) 21:19, 26 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Eskarrik asko @Lainobeltz
@Ibai1984:, @Oraina:: igo dut bideoa eta artikuluan txertatu dut. Ez dakit gehitzea ala ordeztea nahi zenuten, aldaketarik egitea beharrezko ikusten baduzue aurrera. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:12, 27 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Gabon Lainobeltz. Ordeztea zan eta egin dot. Milla esker barriro. Ondo segiǃ
Ez dakit erantzunak idazten, ea hau ondo idazten dudan: Eskerrik asko bioi @Lainobeltz: @Oraina: egin duzuen guztiagatik!!! -ibai1984

Argazkiak biografia infotaula automatikoan txertatu[aldatu iturburu kodea]

Egun on Lainobeltzǃ Argazkia infotaulan txertatzen ahalegindu naiz Eraitz Saez de Egilazen kasuan wikidatan gehituz eta ezin izan dut. Oker ez banago, zuk hori egiten dakizu. Egingo duzu eta era errezean azaldu badaiteke azalduko didazu? Kontu hauek ez ditut menperatzen. Eskerrik askoǃ Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 12:10, 29 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

@Oraina: Egina Jarraitu ditudan pausoak: 1) Zerrenda:Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian artikuluan argazkia bilatu (banekien argazkia hor dagoela) 2) argazkia klikatu, eta File:Eraitz-Saez-de-Egilaz-Ramos.png jartzen duen tokian fitxategi izen akopiatu (Eraitz-Saez-de-Egilaz-Ramos.png) 3: Wikidata elementua zabaldu eta gehitu adierazpena sakatu 4: ezkerreko kutxan (propietatea) irudia idatzi, eta eskuineko kutxan (balioa) lehen kopiatutako fitxatehi izena itsatsi; wikidatan bertan argazkia ikusiko da. 5: wikipediako orria berriro kargatu, eta voila!.
Ez badut ondo azaldu edo beste edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 12:29, 29 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]
@Lainobeltz: Eskerrik asko Lainobeltzǃ Primeran azaldu duzu. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 16:09, 29 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Ikusgaitza lankidearen galderak (16:51, 12 abuztua 2020)[aldatu iturburu kodea]

Gustatuko litzaidake jakitea taula batean idaztean ea nola den posible testua erdiratzea. Hau da, datuak ezkerrean jarri ordez erdian geratzea. Arazo hori dut Andrea Pirloren artikuluan --Ikusgaitza (eztabaida) 16:51, 12 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Ikusgaitza:: ikusizko Editorearekin ez dakit egin daitekeen, nik ez dut aurkitu. Iturburu kodean bai, nahi duzun gelaxkan
align="center" |
kodea gehituta. Adibidez,
| 2008-09
kodeak 2008-09 textua gelaxkaren ezkerrean utziko luke,
| align="center" |2008-09
kodeak ordea textua erdiratu egingo luke.
Espero dut lagungarri izana, edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:23, 12 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]

Alejandro Alberdi Lizarreta[aldatu iturburu kodea]

Gabon Lainobeltz!

Alejandro Alberdi Lizarretaren orrian aldaketak egiten aritu naiz eta uste det zuk aldatu didazula erreferentzietan asmatzen ez nuena.

Nik erreferentzia eskuz gehitzerakoan, erreferentzien atalean Txantiloi:Gazt ateratzen zait eta ustez zuk (Gaztelaniaz)-era aldatu didazu. Beste erreferentzia bat gehiago gehitu det, baina ez det asmatzen txukun jartzen; nola egiten den esango bazenit ikaragarri eskertuko nizuke, hurrengo danak ondo egin ahal izateko.

Mertxi aldez aurretik!

Aupa @Eraikia:: hizkuntza kodea da ezarri behar duzuna: es (eta ez gazt) gaztelera adierazteko, en ingelesa adierazteko, fr frantsesa... Euskararena eu da, baina erreferentziatan ez da adierazten, euskarazko wikipedian ari garelako. Hemen daukazu zerrenda bat, kodea eta hizkuntza agertzen direna.
Bide batez, gogoratu eztabaida orrietan idazterakoan sinadura jartzen dela.
Segi wikipediagintzan, eta edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 23:18, 16 abuztua 2020 (CEST)[Erantzun]
Mila esker @Lainobeltz:! -Eraikia

Txantiloia handitzen[aldatu iturburu kodea]

Gabon Lainobeltz!

Aizu, txantiloi bat handitzen ari naiz WikiBizirako, eta ikono bat jarri nahi dut "irudi" parametroan. Traketsa naiz txantiloietan, ia ezer jakin ez. Irudi parametroa nik gehitu dut eta, lardaskatu arren, irudia ez da agertzen. Ikus Jan/edan atala Hendaian. Laguntzerik bai? Tira, esango didazu zerbait hobetzerik bazenu. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 23:17, 11 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Iñaki LL: neu ere ez naiz asko aritu txantiloien tripetan; aproba azkar pare bat egin ditut eta emaitzarik ez. Saiatuko naiz denbora gehiagorekin, ea bide batez zerbait ikasten dudan ere :) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 00:22, 12 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Aupa @Iñaki LL: Hendaia artikulua begiratzen (22555 bertsioa) hau da ikusten dudana:
  • Artikuluko Jan atalean, Chez Patxi deskribatzeko Jan txantiloia deitzen da, honi izena, helbidea, telefonoa, azkenedizioa eta edukia parametroak pasatzen zaizkio. Edukia parametroaren barruan eu-BERDEA sinboloa pasatu zaio (). Hori da irudia testu barruan agertarazten duena.
  • Jan txantiloiak Zerrendatzea txantiloia deitzen du eta honi pasatzen dizkio parametroak. Zerrendatzea txantiloia da toki bati buruzko parametro guztiak hartu, eta formatua emon eta artikuluan aurkezten dituena (Lo txantiloiak ere hau deitzen du)
  • Zerrendatzea txantiloiak ez du irudia parametroa hartzen (ez behintzat zuzenean, kodea ondo ulertu badut behintzat), horregatik Jan txantiloian sartzen zenuenen ez zuen eraginik.
  • Zurea asmoa eu-BERDEA irudia (edo beste bat) leku bati buruzko paragrafoaren hasieran txertatzea bada (Hendaia artikuluko hurrengo tokien deskribapenean dagoen moduan), uste dut Zerrendatzea txantiloian txertatu beharko litzekeela aukera, eta gero jan eta lo txantiloietan parametroa bideratu. Zu zeu saiatu zaitezke edo bestelan neu ere saiatu naiteke, hori bada kontua.
Espero dut ondo azaldu izana. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:15, 13 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
@Iñaki LL: Aldaketa egin dut zerrendatzea txantiloian, hori ote zen nahi zenuena. Begiratu orain Hendaia eta esango didazu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:46, 13 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Aupa Aitor, mila esker hau begiratzearren! Orain agertzen da, baina nahi baino handiagoa (Hendaia), nik 30px nahiko nuke. Zerrendatzean aldatu? -Iñaki LL (eztabaida) 19:24, 13 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Aupa @Iñaki LL:: Aldatu dut, artikuluan bertan. Izatez, orain dagoen moduan, edozein irudi pasatu ahal zaio, kode guztiarekin ([[File:Symbole-eu BERDEA.png|30px]]). Jatorriz parametroaren asmoa argazkia pasatzea izango zela uste dut. Hala ere, dagoen moduan, uste dut argazkiak jartzeko txantiloitik kanpo uztea dela hobe. Aukera dago irudia parametroan kode hori pasatu baino, parametro hori eu-maila izendatu, adibidez. eta berdea, laranja edo gorria pasatu , edo irudiak agertarazteko. Horrela egitea merezi duela uste baduzu saiatu naiteke. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:41, 13 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
"eu-maila" oso ondo iruditzen zait jartzea. Ahal balitz, berberak automatikoki 30px tamainaz jartzea, parametro horretan fitxategi hori jartzean. Zerrendatzean jartzen da? -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 13 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Bai @Iñaki LL: hautatutako maila Jan txantiloiaren bitartez zerrendatzea txantiloira pasatzea izango litzake, eta zerrendatzea txantiloian, if baten bitartez, irudia (berdea/laranja/gorria) eta tamaina (30ox) bidali artikulura. -Lainobeltz (eztabaida) 01:44, 14 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko. Aizu, koma bat zergatik agertzen da izenaren ondoren. Joan naiz Txantiloi:Zerrendatzeara, baina ez da komarik agertzen. Aldiz, puntua nahiko nuke, besteekin erregularra izateko (gehitu dut dagoeneko, baina orain biak agertzen dira (koma eta gero puntua). Badakizu hori nola zuzendu? -Iñaki LL (eztabaida) 10:08, 14 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]
@Iñaki LL: Egina. zerrendatzea txantiloian eu-maila parametroaren ebazpena gehitu dut, eta jan eta lo txantiloietan parametro hau hartzea gehitu. Orain, jan eta lo txantiloiak deitzerakoan |eu-maila=berdea gehitzen bada agertuko da, |eu-maila=laranja jartzen bada , eta |eu-maila=gorria jartzen bada . Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:28, 14 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

We sent you an e-mail[aldatu iturburu kodea]

Hello Lainobeltz/2020,

Really sorry for the inconvenience. This is a gentle note to request that you check your email. We sent you a message titled "The Community Insights survey is coming!". If you have questions, email surveys@wikimedia.org.

You can see my explanation here.

MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:49, 25 iraila 2020 (CEST)[Erantzun]

Heriotza zigor: Ikus gainera[aldatu iturburu kodea]

Arrasatlde on,

Bart gauean Heriotza zigor gaian, arratsaldez gehitu nuen Ikus gainera puntua ezabatua izan da. Akatsen bat zegoen?

—Aurreko iruzkin sinatugabea Iñazio Irizar (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Iñazio Irizar:: sei esteka zeuden bertan, bost erdal wikipedietarako estekak ziren, eta seigarrena kanpo esteka zen, horregatik ezabatu nituen. Normalean atal horretan erdal wikipedietarako estekak daudenean errebisatu gabeko itzulpenak izaten dira. Nahi baduzu atzera bota nire edizioa, egin lasai. Kontuan izan, baina, Euskarazko Wikipedian, erdal wikipedietarako estekak jarri baino esteka gorriak hobesten ditugula.
Bide batez, gogoratu eztabaida orrietan idazten duzunean sinadura jartzea (ikus Laguntza:sinadura). Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 16:08, 10 urria 2020 (CEST)[Erantzun]
Arratsalde on Lainobeltz. Barkatu, bainan ez nauk lar trebea hemen idazten, sinadurak jartzen, etab. "Ikus gainera"ko estekei buruz, lehen bostak ingelesezko "wikipedia capital punishment. See also"ko hamahirutik hartuta zeudek, interesgarrienak edo. Seigarrena berriz, ezkutuko omenaldi xume bat huen 74an eta 75ean "nire garaiko" zazpi eraildakoei. Baina gaizki bazeudek, ez nihoak hik zuzendutakoa aldatzera. Ondo izan, Iñazio Irizar
Aupa @Iñazio Irizar: estekak berreskuratu eta hurrengo aldaketak egin ditut: ikus gainera atala mugitu egin dut, eta erreferentziak atalaren ondoren jarri; ingelesezko wikipediara doazen estekak ingelesez daudela adierazi dut, hizkuntz kode txantiloia ezarrita ({{en}} kodea jarrita kasu honetan; ikus ISO 639-1 eta Kategoria:Hizkuntza txantiloiak); eta kanpo esteka bere atalera mugitu dut. Beste edozein aldaketa beharrezko ikusten baduzu, egin lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:41, 10 urria 2020 (CEST)[Erantzun]
Arratsalde on berriro Lainobeltz. Ikusi dizkiat aldaketak. Eta mila esker seigarren esteka kontutan hartzeagatik! Aurrerantzean, hizkuntz kode txantiloia ere sartuko diat, ez lan honetan soilik, aurrekoetan ere bai, ahal dudanean (ez nekien nola egiten zen). Ondo izan,Iñazio Irizar 18:16, 10 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Errazking sasi guztien azpitik laino guztien gainetik Euskal mitologian jirabiraka[aldatu iturburu kodea]

Lamina fitxategian egindako aldaketak[aldatu iturburu kodea]

Barka eragozpenak bainan zeharo galduta nabil wikimundu honetan. Gaur bertan Laminei buruzko atalean egin ditudan gehiketak https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:J_ansari ezabatu ditu lehenagoko zu egindako bertsioara eramanez. Gehigarri bezela gaia osatzeko baliagarriak diren datuak direla argi utzi nahi dut. Zer gertatu den esan zenezake? aldez aurretik milesker --Errazking (eztabaida) 18:47, 13 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Errazking:: ez dut uste asmo txarrik egon denik, okerrez egingo zuen, ziurrenik bandalismo ekintza bat dela pentsatuta, Izena atalean edukia kendu duzula ikusterakoan. Lehengoratu dut artikulua.
Artikuluen aldaketa historiala ikusteko, goialdean dagoen ikusi historia klikatu eta bertan zeintzuk aldaketa egin diren ikus dezakezu, eta horrelakorik gertatzen denean, azken aldaketak desegin, betiere zergatia azalduz.
Segi wikipediagintzan, ondo izan. -Lainobeltz (eztabaida) 19:50, 13 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Milaesker jauna, wikipediagintzan askorik egingo dudan ez dakit bainon behintzat Euskal Mitologiako atala osatzeko ahaleginetan jarraituko det. --Errazking (eztabaida) 20:10, 13 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Izenak eta errepikapenak konpontzeko ibilbide baten proposamena[aldatu iturburu kodea]

Barkatu nazazu berriz ere, galdera bat daukat zuretzat.
Beno, galdera bat bainon gehiago arazo bat da.
Ikusi, adibidez, Mamarro eta Prakagorriren loturak, bi artikulu desberdinetara garamatzate izaki berdina izanik.
Nere ustetan, eta badakizu elezaharrak usteak erdi usteltzat dauzkala, Euskal mitologia gaian sakontzeko bearrezkoa litzateke On Joxemeil Barandiaranen lanean oinarritutako izen ekarpenak argitaratzea.
Bere lanean ere akatsak egon daitezkela jakinda gainontzekoen lanak oberuntz ezin dute joan.
Horregatik bere azkeneko lanetan ageri diren izen multzoak oinarritzat hartuta Euskal mitologiako Beste pertsonaia batzuk atalean berak proposatutako izakien izen deiturak jartzeko asmoa daukat, beintzat jasotak dauden guztienak.
Zer iruditzen zaizu?
--Errazking (eztabaida) 20:18, 15 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Aupa @Errazking:. Ni ez naiz gai honetan batere aditua, arlo teknikoan bakarrik lagundu zaitzaket. Arazoa Mamarro eta Galtzagorri izaki berbera direla bada, landu dezakezu bietako bat, bertan izaki horrek dauzkan izen desberdinak aipatuz. Gero izakiaren beste izenekin birzuzenketak egin daitezke. Ez dakit hau den galdetzen ari zinena, bestela esan lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 01:53, 16 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Bai, hori zen nere kezka, milaesker erantzuteagatik --Errazking (eztabaida) 02:04, 17 urria 2020 (CEST)[Erantzun]

Ekainet lankidearen galderak (13:08, 27 urria 2020)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ez dakit 'maisu' sarrera nola sortu dezakedan. 'Kontramaisu' badago, baina 'maisu' ez. Eta ezberdinak dira. Laguntzerik? --Ekainet (eztabaida) 13:08, 27 urria 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Ekainet: Begiratu Laguntza:Sarrera berriak. Zalantzarik gelditzen bazaizu galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 13:14, 27 urria 2020 (CET)[Erantzun]

Jose Manuel Etxeberria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Lainobeltz! José Manuel Etxeberria artikuluan (Osasunako futbolari mitikoa) akats bat dago bere biografia infotaulan. Izan ere, bera euskalduna da, eta "hizkuntzak" arloan "gaztelania" besterik ez du jartzen. Saiatu naiz "euskara" ere ipintzen, baina ez dut asmatu....Lagunduko mesedez? Mila esker -Josu (eztabaida) 15:09, 9 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Josu: Egina. Artikuluari dagokion wikidata elementua zabaldu dut (d:Q2876193), eta hitz eginez, idatziz edo keinuz dakizkien hizkuntzak (P1412) propietatean euskara gehitu dut. Bide batez, gaztelaniaren aurretik jarri dut ;) Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:41, 9 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]
Bikain, mila esker! -Josu (eztabaida) 19:59, 9 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Zerrenda:Euskal herriko uharteak ezabatu.[aldatu iturburu kodea]

Egun on Lainobeltz. "Zerrenda:Euskal herriko uharteak" ezabatuko duzu mesedez? Euskal Herriko "H"a minuskulan dago, zuzendu dut baina aurreko izena oker dago. Ondo izan. -Oraina (eztabaida) 11:40, 27 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

@Oraina: Egina Ondo izan ;) -Lainobeltz (eztabaida) 11:47, 27 azaroa 2020 (CET)[Erantzun]

Kaixo, artikulu hau sortu dut: Ana Guerra

Hobetu edo zabaldu behar dela uste dut, biografia bat gehitu behar dugu. Eskerrik asko.--87.223.158.203 20:54, 4 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Basoko esbastika artikuluan argazkia txertatu[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Lainobeltz! "Basoko esbastika" artikuluan argazkia txertatu ahal diozu ingelerazko wikipedian dagoen bezala geratzeko? Eskerrik asko ta ondo segi! -Oraina (eztabaida) 19:00, 10 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @Oraina:: ezin daiteke argazki hori txertatu, fair use lizentzia duelako. Ingelesezko artikuluan argazkia klikatzen baduzu, more details botoiaren azpian Fair use jartzen duela ikusiko duzu. Horrelakoak ezin ditugu Euskarazko Wikipedian txertatu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 21:50, 10 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

IkerFdez lankidearen galderak (18:08, 23 abendua 2020)[aldatu iturburu kodea]

Arratsalde on! Homo habilis buruzko lan bat egin dugu eta gustatuko litzaiguke wikipediara igotzea, baina, orria blokeatuta dagoela esaten digu. Ez digu uzten aldaketak egiten . Zerk egin dezakegu? --IkerFdez (eztabaida) 18:08, 23 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Aupa @IkerFdez: Orri hori erdi babestuta dago. Erregistratu gabe ezin dira aldaketak egin, baina behin erregistratuta ez zenuke arazorik izan behar. Probatu erregistratu ondoren aldaketak egin ditzakezun, eta arazoren bat badaukazu abisatu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:18, 23 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Hizkuntza kode bitartez[aldatu iturburu kodea]

Mila esker -Lainobeltz hizkuntza kodeen aipamenagatik! --GerGertzen (eztabaida) 13:05, 27 abendua 2020 (CET)[Erantzun]

Epidemiak eta izurriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, ikusi dut Izurri hitzera itzuli duzula Epidemia sarrera. Nik neuk aldatu nuen alderantziz eta uste dut argudio onak ditudala horretarako, kontuan izanda biak daudela Euskaltzaindiaren Hiztegian eta Izurri hitza ez dela askorik erabiltzen ari gure egunotako epidemia malapartatuaren garai honetan. Nahi baduzu, gure artean eztabaidatu beharrean, galdeketa egin dezakegu.--Koldo Biguri (eztabaida) 17:39, 30 abendua 2020 (CET). .[Erantzun]

@Koldo Biguri: nigatik, aldatu. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 17:45, 30 abendua 2020 (CET)[Erantzun]
@Lainobeltz: Ondo. --Koldo Biguri (eztabaida) 18:13, 30 abendua 2020 (CET)[Erantzun]