Mamarro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mamarro edo mamarroak euskal mitologiako tamaina txikiko ireluak dira, izen honekin bereziki Zarautzen dira ezagunak. Gizaki edo animalia baten antza hartzen dute, intsektuena gehienetan. Lesaka aldean ere aipatzen dira irelu hauek.

Mamarroen izen anitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mamarroen beste izenak, Mamaur eta Maimur dira, azken hauek Leitza aldean. Antza Galtxagorriak ireluak mamarroen oso antzekoak edo irelu berak dira. Prakagorriak dira Gernikan, Autzek Zenarruzan, Patuek edo Patuak Ibarrurin, Bestemutillak Foruan, Etxejaunak Ithurroitzen, Enemiguillos Abezian, Ximelgorriak, Abadiñon, beste batzuen artean.

Irelu hauek guztiak edo izaki berak dira, edo oso antzekoak dira euren artean, tokiz tokiko izenak gorabehera.

Mamarroei buruzko sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mamarroak oso tamaina txikiko ireluak dira, intsektu antza daukate edo gizaki niminoak praka gorriez jantzita.
  • Pertsona batek halako ireluak eskuratzeko, orratz-ontzi edo antzeko zorro bat jarri behar du sasi artean San Joan Gauaren bezperan. Kontuan hartu behar da euskal mitologian iratxoak, oro har, ira edo garoarekin lotuta daudela.

Mungian diote orratz-ontzia Sollube mendian jarri behar dela, beste batzuen arabera, Artxandan. Artazan uste dute Mamarruak San Joan bezperaren gaueko hamabi-hamabietan jaso behar direla.

  • Zarautzen kontatzen dute garai batean Mamarroak Baionako denda batean erosten zirela urrezko-ontza erdiren truke.
  • Orratz-ontzi bakoitzean lau mamarru sartzen omen dira.
  • Gordeta dauden orratz-ontziaren estalkia irekiz gero, handik irteten dira eta beren jabearen buru inguruan hegaka orroka hasten dira "Zer nahi duzu guk egitea?" behin eta berriro galdetuz. Eskatzen zaizkien lanak egiten dituzte, nahiz eta harrigarriak izan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Jose Miguel Barandiaran, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, éditions Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.