Lauren Bastide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauren Bastide

Bizitza
JaiotzaOrléans1980ko urriaren 30a (43 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Ezkontidea(k)Christophe Galfard (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Jean-Zay (en) Itzuli 1999)
Centre de formation des journalistes (en) Itzuli 2005)
Paris 8 Unibertsitatea 2017)
Institut d'études politiques de Strasbourg (en) Itzuli
(1999 - 2002)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, television columnist (en) Itzuli, radio producer (en) Itzuli, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta irrati-esataria
Jasotako sariak

Twitter: laurenbastide Edit the value on Wikidata

Lauren Bastide (Orleans, 1980ko urriaren 30a) Frantziako kazetaria, irrati-animatzailea, saiakera-idazlea eta feminista da, hedabideetako genero-parekotasuna lortzeko borrokan konprometitua.

2016. urtean, Nouvelles écoutes enpresaren sorreran parte hartu zuen, eta La Poudre podcast feminista sortu zuen. Bertan, emakumeak eta feminista ospetsuak elkarrizketatzen ditu.

2020an, Présentes saiakera lana argitaratu zuen, emakumeek eremu publikoetan —hirietan, komunikabideetan, politikan— duten presentziari buruz. Horren ostean, 2022an, Future·es plazaratu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauren Bastide bitxigile baten eta aldi baterako laneko enpresa bateko goi exekutibo baten alaba da. Ikastetxe pribatu batean ikasi zuen, eta inguru katoliko eta kontserbadorean bizi izan zen.[1] 1998an Liberatura Batxilergoa amaitu eta, hurrengo ikasturtean, literatura-prestaketa klaseetara joan zen. 2002an, Estrasburgoko Ikasketa Politikoen Institutuan nazioarteko harreman eta gaietan diploma bat lortu zuen. Courier international aldizkarian, Reuters berri-agentzian eta Le Monde egunkarian praktikak egiten egon ondoren, 2005ean Centre de formation des journalistes (CFJ) grande école-n graduatu zen.

2005ean, 20 urteko Julia ahizpa gaztea galdu zuen, Orleanseko unibertsitateko GEA institutuan praktiketako defentsa batean ikaskide batek hilda.[2][3]

2017an, Genero Ikasketetako masterra lortu zuen Paris-VIII Unibertsitatean.[4]

Kazetari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauren Bastidek, 2005etik 2015era, emakumezkoei zuzendutako Elle magazinean lan egin zuen. Hasieran freelance eta erreportari lanak tartekatu zituen, baina, later, informazio-orrien erredakzio-burua izatera heldu zen.[5] 2012ko apirilean, Sophie Fontanelekin batera, DailyElle sortu zuen, aldizkariaren sareko bertsio digitala, eta haren erredaktore nagusi bihurtu zen.[6][7]

Urte berean, Canal 8 telebista-katean sartu zen. Le Grand 8 programaren moda atalean egin zuen bere debuta medio berrian, eta gero Stylia katean À la vie, à la mode programa aurkeztu zuen.[8]

2009 eta 2014 bitartean, Lurve[9] eta Antidote[10] aldizkarietan idatzi zuen.[11]

2015eko irailaren 7an, Maïtena Biraben-ek egunero zuzentzen zuen Canal+-eko Le Grand Journal programako kronikari-taldearekin bat egin zuen. Bere lehen denboraldia amaitutakoan platoa utzi zuen, jasandako presioa larregizkoa izan zela argudiatuz.[12]

Donald Trumpek AEBko presidentetza hartu eta berehala, Lauren Bastidek The March entzunezko dokumentala egin zuen 2017ko urtarrilaren 21ean, Washington D.C.ko kaleetan ia milioi erdi pertsona mobilizatu zituen Women's March-en egunean.[13][14]

2017ko uztailaren 1etik aurrera, France Inter irrati publikoan Les Savantes asteroko programa aurkezten du; programa ordubetekoa da eta saio bakoitza unibertsitateko emakumezko bati eta bere eremu gogokoenari eskainita dago.[15][16] Bestalde, bozeramailea da Prenons la une kolektiboan[17], komunikabideetan emakumeen ordezkaritza emendatzeko borrokatzen duen taldean.[18] Generoen arteko parekotasun-ezaren aurkako ekintzailea da, eta bere jardunean, nagusiki, estereotipoak[19] desagerrarazteko borrokatzen du.

2018ko azaroaren 24an, #NousToutes kolektiboak emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurka deituriko manifestazioan parte hartu zuen.[20]

Myriam Leroy eta Florence Hainaut kazetari belgikarrek zuzendu zuten sareko jazarpen sexistari buruzko Sale Pute dokumentalean parte hartu zuen. Dokumentala 2021eko ekainean zabaldu zen.[21][22]

Ekoizpena: Nouvelles Écoutes ekoiztetxea eta La Poudre programa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean, Julien Neuville kazetariarekin, Nouvelles Écoutes, entzunezko sorkuntzan diharduen ekoiztetxea, sortu zuen. 2016ko abenduaren 1ean hasi zen iTunes-en La Poudre programa igortzen. Bi saio baino ez daude sarean, eta lehenengoan Rebecca Zlotowski zuzendari eta gidoilaria izan zuen gonbidatu.[23] Bere programan, Lauren Bastidek hainbat emakume hartu ditu feminismoaz hitz egiteko, eta baita beren haurtzaroaz, ibilbide profesionalaz eta sorkuntzez ere.[19]

2019an Intime et politique podcast berria plazaratu zuen Nouvelles Écoutes estudioarekin. Bastide haren sortzaile eta ekoizle exekutiboa zen, eta bere helburua zen, 4 eta 6 ordu bitarteko soinu-dokumentalen bidez, "diskriminazio sexistaren eta genero-estereotipoen sustraiez jardutea".[24] Lehen dokumentala, Ovidie kazetariak errealizatua, 2019ko abenduan estreinatu zen, eta Juste Avant du izenburua. Bertan, ama aktibista feminista baten eta haren alaba nerabezaroan sartu berriaren arteko lotura azaltzen da.[25] Bigarren dokumentalak — Politique des putes, Océan komedianteak zuzendua— ahotsa ematen die sexu langileei eta prostituzioaren ikuspegi abolizionista deseraiki nahi du.[26] Hirugarrenean —La Fille sur le canapé, Axelle Jah Njikék egina—, familia afro-ondorengoetako adingabeek euren familietan jasaten duten sexu-indarkeria azaltzen da.

2020ko abenduan, publizitatearekin lotutako finantza-zailtasunei aurre egin eta Marabout argitaletxearekin edizio-akordio bat sinatu ondoren,[27] Nouvelles Écoutes taldearen lehendakaritza utzi zuen, nahiz eta akziodun minoritario izaten jarraitu zuen.[28]

2021eko urritik aurrera, Spotify-n bakarrik zabaldu izan da La Poudreren seigarren denboraldia, enpresa horrek eskuratu baitzituen horretarako eskubideak.[29]

2021eko urrian, Nouvelles Écoutesek bere egileei eskaintzen zizkien ordainsari baxuengatik kritikak jaso ondoren, Lauren Bastidek Prenons la une kazetari feministen elkarteko zuzendaritza batzordean dimisioa eman zuen.[30] Testuinguru honetan, Marianne egunkaria bat dator aurreko urtean Pierre-André Taguieff-ek Lauren Bastidez azaldutako iritziarekin: Bastiderengan "pose hutseko halako dandismo iraultzaile bat" ikusten du; "karikaturaraino" heldu litekeen oportunismo "erradikal" bat.[31]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Présentes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailean, Présentes- Ville, médias, politique... quelle place pour les femmes? saiakera lana argitaratu zuen Allary Éditions argitaletxean.

Lauren Bastideren ustez, espazio publikoak, ez-sexista eta berdintasunezkoa omen denak, egiatan, gizonen pribilegioak betikotzen ditu.[32] Obraren atal bat hiri-espazioa aztertzeko ematen du: Parisen 37 estatua baino ez dago emakumeei eskainita, eta 350, berriz, gizonei; estadioak, kirol-zelaiak, batez ere gizonek betetzen dituzte; emakumeak, askotan, jazarpena jasaten dute kalean eta garraioetan.[32] Gainera, autoreak dioenez, hainbat pertsona —LGBT kolektiboetakoak, arrazializatuak edo gaitasun desberdinak dituztenak—, hiriko espazioetan pertsona heterosexualek, zuriek eta desgaitasunik gabekoek ezarritako arauetara egokitu behar dira; muga handiagoak izaten dituzte, hainbat eratako diskriminazioak pairatzen dituzte, eta, batzuetan, haientzako espazio babesgabeetatik alde egitera behartuta egoten dira.[32]

Liburuaren bigarren zatian, hedabideak aztertzen ditu. Inguru horretan, gizonak gehienak dira, eta zuzendaritza-postuen kopururik handiena betetzen dute.[32] Emakume kazetariak baztertu egiten dira, batzuetan zentsuratu ere egiten dituzte edo beren izen ona gutxietsi egiten da (aktibistatzat hartzen dituzte, ez profesionaltzat).[32] L. Bastideren arabera, komunikabideek askotan emakumeen irudi estereotipatuegia ematen dute. Bestalde, sare sozialek emakumeentzako aukera berriak zabaldu badituzte ere, MeToo-ren fenomenoak frogatzen duen moduan, interneten bidez hedatzen den indarkeria, batez ere, emakumeei, LGBT pertsonei eta arrazializatuei zuzenduta egoten da.[32]

Lauren Bastideren ustez, arazo honen konponbideetako bat emakumeek hitza hartzea da —beren historia lehen pertsonan kontatzea, "ni" esatera ausartzea—.[32]

Emakumeen eta bestelako kolektibo estigmatizatuetako pertsonen ikusezintasunari buruzko saiakera hau egiteko, Lauren Bastidek Parisko Carreau du Temple kulturgunean zuzendu zituen hitzaldi batzuetan elkarrizketatutako bederatzi pertsona feministaren hausnarketak baliatu zituen.[33] Haien artean daude, besteak beste, Elisa Rojas, Collectif lutte et handicaps pour l' égalité et l 'émancipation (Clhee) taldearen sortzailea, Rokhaya Diallo, kazetari feminista eta arrazakeriaren aurkakoa, Alice Coffin kazetaria eta LGBT+ pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea, Caroline De Haas aktibista feminista, Hanane Karimi akademiko eta islamean aditua, Pascale Lapalud eta Chris Blache hiri-antropologoak eta Genre et Ville plataformaren sortzaileak...[34] Egileak sexismoa objektiboki neur daitekeen fenomenoa dela uste du, eta horregatik, agian, liburuak zifra ugariz horniturik dago.[35][36]

Marie Claire aldizkarian, Adèle Bréauk honela deskribatu zuen lana: “emakumeen eskubideen aldeko borroken erronkak hobeto ulertzen laguntzen digun ezinbesteko manifestua”.[37] Moustique-n, Sébastien Ministruk “mundu berri baterako trantsizioa ekarriko duten borrokaldi horien guztien laburpen ezin hobea" dela zioen.[38]

Future·es[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko urrian, Lauren Bastidek Futur·es, comment le féminisme peut sauver le monde liburua plazaratu zuen Allary Éditions argitaletxean.

Saiakera-lan honetan, autoreak barne-kontakizuna eta pentsamendu feministak nahasi zituen, eta irtenbideak proposatu zituen garaiko larrialdi ekologiko, sozial eta demokratikoei erantzuteko.[39] Lauren Bastideren ustez, gizartea goitik behera alda liteke teoria feministek aspalditik sexualitatearen, justiziaren, osasunaren eta ekologiaren arloetan garatutako ideiak praktikan jarriko balira.[40]

Bestelako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko irailean, Virginia Woolf-en Une Chambre à Soi saiakeraren hitzaurrea egin zuen Le Livre de Poche bildumaren edizioan.[41]

2020ko azaroan, La Poudre podcastaren lehen elkarrizketa transkribatuak argitaratu ziren liburu batean, Marabout argitaletxean, Écrivain•e•s Musiciennes izenburuarekin. Beste batzuen artean, aipatu behar dira, bereziki, Leïla Slimani, Jeanne Cherhal, Melissa Laveaux eta Paul B. Preciadorekin izandako elkarrizketak. Bigarren liburukia 2021eko maiatzean argitaratu zen. Bertan, aktoreei, errealizadoreei eta ekoizleei egindako elkarrizketak bildu ziren Féminismes et cinéma izenburupean; besteak beste, Rebecca Zlotowski, Houda Benyamina, Aïssa Maïga eta Julie Gayeten elkarrizketak.

2021eko martxoan, Valerie Solanas-en Scum Manifestoren hitzatzea idatzi zuen Éditions des Mille et une Nuits argitaletxearen edizio berri batean.[42]

2021eko maiatzean, Chloé Delaumek koordinatutako eta Éditions Points-ek argitaratutako Sororité obra kolektiboaren kolaboratzaileetako bat izan zen. Alice Coffin, Fatima Ouassak eta Maboula Soumahorok ere, beste batzuen artean, parte hartu zuten proiektuan.

Mila afera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mila nerabe lesbiana bat da. Heriotza-mehatxua jasan zuen sare sozial batean, pribatuki, erlijio musulmana kritikatu zuelako, eta gaur egun poliziaren etengabeko babespean bizi behar du. Lauren Bastidek, 2021eko ekainaren 24an, Instagramen adierazi zuen ez zuela "publikoki" Milaren alde egiten, "ez dudalako bat egiten Frantziako musulmanen munduari buruz duen ikuspegi arrazista eta errespetugabearekin". Mila defendatzen zutenei ere ikuspegi hori partekatzea leporatu zien.[43]

Marylin Maeso Filosofia irakasleak Bastideren jarrera kritikatu zuen L'Expressen idatziriko artikulu batean: «Bere testuan, Lauren Bastidek intersekzionalitatearen kontrakoa egiten du: pertsona bat biktimen eremutik kanpo uzten du, barne hartu beharrean. Jarrera hori ez da feminista edo intersekzionala. Ezin da inklusioa bilatzen duen borroka-esparru bat abiapuntutzat hartu eta bazterkeriarantz doan testu bat ekoiztu».[44][45].

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jeanne Damas eta Lauren Bastide, À Paris, Grasset, «Documents français» bilduma, 2017, 228 or. (ISBN 978-2-246-86293-2).
  • Lauren Bastide, Présentes, Allary Éditions, 2020, 272 or. (ISBN 978-2-37073-325-2).
  • Lauren Bastide, La Poudre - Féminismes et cinéma, Marabout (maison d'édition), 2021, 272 or. (ISBN 978-2-50115-824-4).
  • Lauren Bastide, Sororité, adelphité, solidarité in Chloé Delaume, Sororité, Points 2021, 121–132. or.
  • Lauren Bastide, Future·es, Allary Éditions, 2022, 330 or. (ISBN ά2-37073-418-1)

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chevalière de l'ordre des Arts et des Lettres[46]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Lauren Bastide» artikulutik itzulia izan da, 2023-11-13 data duen 201358126 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-11-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) «Lauren Bastide : "Compliqué de porter un féminisme qui ne soit pas intersectionnel"» Le nouvel Economiste 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  2. (Frantsesez) Meslin, Matilde. (2020-10-03). «Podcast : Lauren Bastide, une prise de parole cathartique, dans “Fracas”» www.telerama.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  3. Bastide, Lauren. (2020). Présentes : villes, médias, politique... quelle place pour les femmes?. ISBN 978-2-37073-325-2. PMC 1199132022. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  4. (Frantsesez) Héron, Célia. (2018-01-12). «Lauren Bastide, femme de paroles» Le Temps ISSN 1423-3967. (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  5. (Frantsesez) «L'activité de Lauren Bastide - Rédacteur en chef - Elle» elle.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  6. (Frantsesez) La vie de bureau de Sophie Fontanel et Lauren Bastide. dailyelle.fr..
  7. (Frantsesez) Sophie Fontanel et Lauren Bastide parlent du dailyELLE - Elle. elle.fr 2013-07-23..
  8. (Frantsesez) Ouadhi, Sonia. (2015-09-07). «Le Grand Journal : Qui est Lauren Bastide, la nouvelle chroniqueuse de Maïtena Biraben ?» Télé-Loisirs..
  9. (Ingelesez) Lauren Bastide in Sonia Rykiel for LURVE magazine. 2010eko abenduaren 5a..
  10. (Frantsesez) Bastide, Lauren. (2016-10-03). «Pourquoi le corps de la femme est-il toujours tabou ?» Magazine Antidote (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  11. (Frantsesez) «L'interview de Leïla Slimani : "Mon arme, c'est la plume"» Magazine Antidote 2017-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
  12. (Frantsesez) Comte, Alexandre. «Lauren Bastide raconte son année d’enfer au “Grand Journal” - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  13. (Frantsesez) Orsoni, Cécile. (2017-03-08). «Ce 8 mars, on écoute le podcast féministe « La Poudre » pour revivre la « Marche des femmes » - Elle» elle.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  14. (Frantsesez) Morvan, Vincent-Xavier. (2018-02-22). «Les nouveaux visages du féminisme» Stratégies (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  15. (Frantsesez) «Les Savantes : podcast et émission en replay» France Inter 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  16. (Frantsesez) Saliou, Mathilde. «Tout l’été, Lauren Bastide invite des femmes savantes à son micro - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  17. (Frantsesez) Par le collectif Prenons la Une. «Femmes à la une» Libération (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  18. (Frantsesez) «"Prenons la une!": plus de 700 signatures» LEFIGARO 2014-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  19. a b (Frantsesez) Rezzoug, Leslie. (2017ko martxoaren 19a). Lauren Bastide : "Il faut lire pour comprendre ce qu'est le féminisme". lexpress.fr..
  20. (Frantsesez) Chavaillaz, Muriel. (2018ko azaroaren 22a). «#NousToutes: samedi 24 novembre 2018, toutes dans la rue!» Femina (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  21. (Frantsesez) «« #SalePute », quand le cyberharcèlement systémique révèle une misogynie structurelle» Le Monde.fr 2021-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  22. (Frantsesez) «Regardez “#SalePute” en replay sur Arte.tv» www.telerama.fr 2021-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  23. (Frantsesez) Provost, Lauren. (2016-12-01). «Cette ex-chroniqueuse du “Grand Journal” se lance dans les podcasts féministes» Le HuffPost (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  24. (Frantsesez) «Intime & Politique» Nouvelles Écoutes (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  25. (Frantsesez) «Comment éduquer une adolescente quand on est une mère féministe : un dialogue à podcaster» Le Monde.fr 2019-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  26. (Frantsesez) Marlier, Fanny. «“La Politique des putes”, un podcast immersif sur les travailleur·euses du sexe signé Océan - Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  27. (Frantsesez) Moysan, Thomas. (2020ko maiatzaren 11). «Podcasts : le studio Nouvelles Ecoutes fait face à la crise» CB News (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  28. (Frantsesez) Moysan, Thomas. (2021eko urtarrilaren 5a). «Lauren Bastide cède la présidence de Nouvelles Écoutes à Julien Neuville» CB News (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  29. (Frantsesez) Woitier, Chloé. (2021-09-01). «Spotify met la main sur le podcast féministe La Poudre» LEFIGARO (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  30. (Frantsesez) Zerouali, Khedidja. (2021eko urriaren 20a). «Podcast : les astuces des studios pour payer mal... voire pas du tout» Mediapart (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  31. (Frantsesez) Adenor, Jean-Loup. (2021-10-23UTC07:00:00+0100). «Des podcasts féministes accusés de capitaliser… sur le dos des femmes» www.marianne.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
  32. a b c d e f g (Frantsesez) Chalard-Malgorn, Marthe. (2020-09-23). «« Présentes » de Lauren Bastide - Sur les pavés, la rage - Maze.fr» Maze (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  33. (Frantsesez) Police, Marion. (2020-11-23). «Lauren Bastide: "Le féminisme n’est pas une lutte basée sur des ressentis ou des émotions"» Le Temps ISSN 1423-3967. (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  34. (Frantsesez) Montalivet, Hortense de. (2020-09-16). «Les trois conseils de Lauren Bastide pour être une femme puissante» Le HuffPost (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  35. (Frantsesez) Croiset, Laure. (2020-09-16). «Lauren Bastide veut sortir les femmes de leur invisibilité» Challenges (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  36. (Frantsesez) «Lauren Bastide: "C'est nous, les résistantes. C'est nous, le backlash"» L'Echo 2020-10-17.
  37. (Frantsesez) «Lauren Bastide : "Le sexisme intériorisé est dur à éradiquer"» Marie Claire (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  38. (Frantsesez) Ministru, Sébastien. (2020ko urriaren 14a). «Lauren Bastide, "Faire plus de place aux femmes"» Moustique: 36-37...
  39. (Frantsesez) Vincent, Alizée. (2022ko urriaren 5a). «Lauren Bastide : «C'est un seul et même mouvement qui a engendré le sexisme, la destruction du vivant et le racisme»» Causette (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  40. (Frantsesez) Nast, Condé. (2022-10-06). «Pourquoi le féminisme est la réponse aux maux de l'époque selon Lauren Bastide» Vogue France (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  41. (Frantsesez) Gressier, Ana. (2021-06-03). «Virginia Woolf par Lauren Bastide : "Elle aide à comprendre le monde, à accepter ses failles, à s’aimer un peu moins mal"» NEON (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  42. (Frantsesez) «Vite, relisons le (très) radical "Scum Manifesto" : Lauren Bastide nous explique pourquoi» www.terrafemina.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  43. (Frantsesez) Adenor, Jean-Loup. (2021-06-25UTC15:33:02+0100). «"Je ne soutiens pas Mila" : Lauren Bastide, la féministe qui n'a pas inventé la poudre» www.marianne.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  44. (Frantsesez) Laurent, Samuel; Cordier, Solène. (2021-07-31). «Dans l’affaire Mila, les silences embarrassés des féministes» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  45. (Frantsesez) «Marylin Maeso : L'incompréhensible refus de la féministe Lauren Bastide de soutenir Mila» L'Express 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).
  46. (Frantsesez) «Nomination dans l'ordre des Arts et des Lettres – été 2020» www.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]