Leonid Kravtxuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leonid Kravtxuk
Leonid Kravchuk (1).jpg
Ukrainako diputatua

2002ko maiatzaren 14a - 2006ko maiatzaren 25a
Ukrainako diputatua

1998ko maiatzaren 12a - 2002ko maiatzaren 14a
Ukrainako diputatua

1994ko irailaren 25a - 1998ko maiatzaren 12a
Roman Kuper Itzuli
Ukrainako presidente

1991ko abenduaren 5a - 1994ko uztailaren 19a - Leonid Kutxma
Ukrainako diputatua

1990eko maiatzaren 15a - 1991ko abenduaren 5a
Chairman of the Verkhovna Rada Itzuli


member of the Supreme Soviet of the Ukrainian Soviet Socialist Republic Itzuli

Bizitza
Jaiotza Velikii Zhitin Itzuli1934ko urtarrilaren 10a (86 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Poloniako Bigarren Errepublika
Bizilekua Koncha-Zaspa Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Antonina Kravchuk Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Q4220259 Itzuli
Academy of Social Sciences of the Central Committee of CPSU Itzuli
Hezkuntza-maila Candidate of Economic Sciences Itzuli
Hizkuntzak errusiera
ukrainera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
State Council of the Soviet Union Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ukrainian Orthodox Church – Kiev Patriarchate Itzuli
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Social Democratic Party of Ukraine (united) Itzuli
Leonid Kravchuk Signature 1991.png

Leonid Makarovitx Kravtxuk (ukraineraz: Леонід Макарович Кравчук; Veliki Zhytyn, Ukrainako SES, SESB, gaur egun Żytyń Wielki, Polonia, 1934ko urtarrilaren 10a) ukrainar politikaria da. 1991-1994 bitartean Ukrainako lehen lehendakaria zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Kieveko Unibertsitatean eta Moskun. 1958an Alderdi Komunistako kide egin zen, eta zenbait kargu izan zituen Ukrainako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentralean. 1988an ideologia-sailaren arduradun izendatu zuten, eta 1990ean Ukrainako Sobiet Gorenaren lehendakari.

Hasieran, Ukrainaren burujabetasunaren aurka azaldu zen, baina 1991n alde batera utzi zuen ideia hura eta lehendakari hautatu zuten. Errusiako lehendakari Boris Jeltsin eta Bielorrusiako lehendakari Stanislau Suskevitxekin batera Estatu Burujabeen Erkidegoaren (EBE) sortzaileetako bat izan zen. Eltsinekin haserretu zen arma nuklearrak murrizteko negoziazioetan EBEko errepubliketako lehendakariekin hitz egin ez zuelako, eta Ukrainaren burujabetasuna aldarrikatu zuen lurraldeko arma nuklearren kontrolari zegokionez. Halaber, aurre egin zion Errusiari Krimeako penintsularen gaineko auzian.

1993an Ukrainako Lehen Ministro Leonid Kutxmak bere karguaren dimisioa aurkeztu zuenean, Kravtxukek hartu zuen gobernuaren behin-behineko buruzagitza. Kravtxuk, aginpide handia eta Mendebaldeko herrialdeen laguntza izan arren, ez zen gauza izan Ukrainako ekonomiaren hondamendia eragozteko. 1994ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Leonid Kutxma izan zen garaile. 2006 arte, Verkhovna Radako legebiltzarkidea izan zen Ukrainako Alderdi Sozial Demokratarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonid Kravtxuk Aldatu lotura Wikidatan