Ukrainako Presidente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ukrainako Presidentea
Президент України
Flag of the President of Ukraine.svg
Orain karguan
Volodymyr Zelensky Official portrait.jpg
TitularraVolodymyr Zelensky
Hasiera2019ko maiatzaren 20a
Karguduna
TrataeraPresidente jauna/andrea (informala)
Komandante Gorena (armadan)
Beroren Gorentasun (dipl.)
Honen kideDefentsa eta Segurtasun Kontseilu Nazionala
EgoitzaMariinskyi Jauregia
IzendatzaileaBozkaketa popularra
KargualdiaBost urte, kontsekutiboki behin berriztagarria
Lehen titularraLeonid Kravtxuk
Sorrera1991eko abenduaren 5a
OrdezkatzaileaVerkhovna Rada-ko mahaiburua
Webguneapresident.gov.ua

Ukrainako presidentea (ukraineraz: Президент Україниtranslit.: Prezydent Ukrainy) Ukrainako estatuburua da. Presidenteak nazioa ordezkatzen du nazioarteko harremanetan, estatuaren atzerriko jarduera politikoa administratzen du, negoziazioak zuzentzen ditu eta nazioarteko itunak sinatzen ditu. Presidentea Ukrainako herritarren aukeratzen dute zuzenean, bost urteko agintaldirako (nahiz eta presidentetzarako hauteskundeak aurreratuta egon). Gehienez, presidenteak postua bi agintaldi jarraituz jardun dezake.[1]

Presidentearen egoitza ofiziala Mariinskyi Jauregia da, Kiev hiriko Pechersk auzoan aurkitzen dena. Bestelako bizileku ofizialen artean, Horodecki Jauregia eta Serhiy Arshavskyi Eraikina daude, atzerriko ordezkarien bisita ofizialetarako erabiltzen direnak. Ukrainako Presidentziaren Egoitza, "Bankova" izenaz ezagutzen den eraikinean dago kokatuta, eta bertan Presidentziaren sailaren egoitza dago, presidenteari barne arazoetako, atzerriko gaietan eta gai legaletan aholkuak ematen dizkiona.

1991eko abenduaren 5ean kargua sortu zenetik, Ukrainak sei presidente izan ditu. Leonid Kravtxuk izan zen lehenbiziko presidentea, 1991. urtean hasita eta 1994. urtera arte, kargutik dimititu ostean. Bestalde, Leonid Kutxma izan da karguan bi agintaldi jarraian egondako presidente bakarra. Viktor Justxenko-k, Petro Poroxenko-k eta Viktor Janukovitx-ek agintaldi bakar batez jardun zuten, azken hau Oleksandr Turchynov orduko Ukrainako Parlamentuko presidenteak ordezkatu zuen, bitarteko gisa, 2014ko otsailaren 21ean.[2] Oleksandr Turchynov izan da historia modernoan Ukrainak izandako behin-behineko presidente bakarra.

Ukrainak sistema erdi-presidentzialista erabiltzen du, non estatuburuaren eta gobernuburuaren eginkizunak bereizita dauden, beraz, Ukrainako presidentea estatuburua da soilik, Ukrainako Lehen Ministroa gobernuburua delarik.[3]

Gaur egun, Volodymyr Zelenskyy da Ukrainako Presidentea, 2019ko maiatzaren 20tik.

Presidentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidentea Ukrainako Indar Armatuen Komandante Gorena da baita, eta Segurtasun eta Defentsa Kontseilu Nazionala zuzentzen du, zeinak presidentea aholkatzen, koordinatzen eta kontrolatzen duen segurtasun nazionalaren eta defentsaren esparruan.[4] Ukrainako Konstituzioaren arabera, presidentea estatuaren subiranotasunaren, lurralde zatiezintasunaren, Ukrainako Konstituzioaren eta giza eta herritarren eskubide eta askatasunen errespetatzearen bermatzailea da.

Botere banaketadun sistema orotan gertatzen den bezala, Presidentearen eginkizunen artean, Parlamentuaren eta sistema judizialaren eginkizunaren kontrola dago. Horrela, Presidenteak Parlamentuak onartutako edozein lege beta dezake. Hala ere, Parlamentuak bere betoa gaindi dezake 2/3ko gehiengoaren botoarekin. Presidenteak botere mugatua du Verkhovna Rada (Parlamentua) desegiteko, eta Ukrainako Gobernuko Kanpo Arazoetarako eta Defentsa ministerioetarako hautagaiak proposatzen ditu. Botere judizialari dagokionez, Auzitegi Konstituzionaleko hemezortzi epaileetatik sei presidenteak izendatzen ditu. Bestalde, Ukrainako epaitegiak Presidentearen erabakiak epaitzeko gai dira, Auzitegi Konstituzionalak dekretuen konstituzionaltasunari arabera erabakitzeko eskumen eta botere bakarra duelarik. Presidentea kargua dagoen bitartean, inmunitatea dauka.

Herritarrek, Ukrainako presidenteei maiz eskatzen diete, euren arazo pertsonalak konpontzeko laguntza. Adibidez, 2012an, Yanukovych presidenteak 10.000 eta 12.000 gutun bitartean jaso zituen hilero.[5]

Karguaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Ukrainako Herri Errepublikaren lehen urteetan, nazioaren de facto buruzagia Radako presidentea zen eta gobernu-organo gorena, berriz, bere presidenteak zuzentzen zuen Idazkaritza Nagusia zen. 1918ko urtarrilaren 25eko Radak Errusiarekiko independentzia aldarrikatu zuen, eta 1918ko apirilaren 29an, Radak Mykhailo Hrushevskyi hautatu zuen Ukrainako Herri Errepublikako Radako lehen presidente gisa[6], errepublikako de facto buruzagia bihurtuz. Denboraldi honetan, estatuburutzaren karguak hainbat titulu ofizial izan zituen, batere ez "presidente" zelarik.

1918ko apirilaren 29an, tokiko administrazio alemaniarrak sustatutako estatu-kolpearen ondorioz, Rada desegin zen, Pavlo Skoropadsky karguan ezarriz. Urte bereko azaroan Ukrainiako Herri Errepublikako agintaritzak gobernurako direktorio bat ezarri zuen Skoropadskyren erregimenaren oposizio gisa. 1918ko abenduan, Herri Errepublika berrezarri zen Volodymyr Vynnychenko Direktorioko Presidente zelarik, errepublikako de facto bigarren "presidentea" bihurtuz, 1918ko abenduaren 19tik 1919ko otsailaren 10era [7] . Benetan Direktorioa aldi baterako gobernu organoa izan zen Ukrainako Biltzar Konstituziogile berriak bere presidentea aukeratuko zuen arte. Symon Petliurak bere gain hartu zuen estatuaren ordezkaritza, Vynnychenkok 1919ko otsailaren 11n dimisioa eman ondoren eta 1926ko maiatzaren 25ean Petlyura Parisen hil zuten arte.

Erbestaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an, Batasun Sobietarrak Ukraina eskuratzean, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista ezarri zen, Ukrainako Herri Errepublikako agintariak erbesteratu zirelarik. Petlyura hiltzean, 1926. urtean, estatuburutzaren kontrola Andri Livytskyi lehen ministro ohiak eskuratu zituen, zeinak, 1948an Ukrainako Presidentzia sortu zuen. Livytskyi Ukrainako lehen presidentea izan zen (erbestean) 1954ko urtarrilera arte. Livytskyi hil ostean, Presidentzia Stepan Vytvytskyi-rengan erori zen 1954ko urtarriletik 1965eko urriaren 9ra bitartean. Vytvytskyi hil ondoren, Ivan Bahrianyi bitartekari gisa jardun zuen, Mykola Livytskyi-k, erbesteko hirugarren presidenteak (erbesteko lehen presidentearen semea), kargua zin egin zuen arte.[8] Livytskyi 1967tik 1989ko abenduan hil zen arte aritu zen lanean.

Mykola Plaviuk izan zen erbesteko azken presidentea (eta laugarrena), 1989ko abendutik 1992ko abuztuaren 22an dimisioa eman zuen arte, bere presidentetzarako agintea eta estatu ikurrak Leonid Kravtxuk presidente hautatu berriari bere inbestidura ekitaldian eman zizkionean.[9] [10] Bere deklarazioan, egungo Ukrainako estatua Ukrainako Herri Errepublikako estatu-tradizioei jarraituz legezko oinordekoa dela adierazten da, [11] [9] errepublikaren jarraipena ezarriz.

Gaur egungo Presidentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo, Ukrainako Presidentzia 1991ko uztailaren 5ean ezarri zuen Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako Verkhovna Rada-k, "Ukrainiako SES-ko presidente" bezala (ukraineraz: Президент Української РСР). [12] Agintaldi komunista bukatzean, trantsizio garaian, Verkhovna Rada-ko presidenteak (orduan Leonid Kravchuk) presidentetzarako agintea izan zuen. Sobietar Batasunetik independentzia aldarrikatzean, karguaren titulu ofiziala "Ukrainako presidente" bihurtu zen abuztuaren 24an. Egungo Konstituzioan, Ukrainako presidentetza V. kapituluan definitzen da, 102-112 artikuluetan.

Orain arte, presidentetzarako bost hauteskunde ospatu egin dira. 1991. urtean ukrainarrek aukeratu zuten lehenbiziz Presidentea, independentzia erreferendumean Independentzia Aldarrikapenaren aldeko botoa eman zuten une berean egin ziren. Leonid Kravtxuk Ukrainako lehen presidente hautatu zuten 1991ko abenduaren 1ean. Errekorreko hautesle kopuru batek hautatu zuen, 19,5 miloi hautesle baino gehiagok bozkatu zuten Presidente bezala. Kravtxuk presidenteak karguan jarraitu zuen, dimisioa eman zuen arte. Horrela, 1994an hauteskundeak ospatu ziren, Leonid Kutxma Ukrainako lehen ministro ohiak irabazi zituenak. 1999an Kutxma berriz ere hautatua izan zen bigarren kargualdi baterako.

2004ko hauteskundeetan, bigarren itzuliko bozketan hauteskunde iruzurra izan zelako. Horrela, 2004ko abenduaren 26an hauteskunde berri bat egin zen, zeinetan Victor Yushchenko botoen % 52rekin irabazi zuen, 2005eko urtarrilaren 23an kargua zin egin zuelarik.

2010eko hauteskundeak urtarrilaren 17an ospatu ziren, eta otsailaren 7an bigarren itzulia egin zen[13] . Hauteskunde hauen ondorioz Viktor Janukovitx Ukrainako laugarren presidente modernoa aukeratu zuten.

2014ko hasieran Viktor Janukovitx boteretik kendu ostean, 2014ko Ukrainako iraultzaren ondorioz, Oleksandr Turchynov, Parlamentuko presidenteak, estatuburutza eskuratu zuen Ukrainako Konstituzioaren 112. artikuluaren arabera. Oleksandr Turchynov bitarteko presidente izan zen 2014ko otsailaren 23tik ekainaren 7ra, Ukrainako historian bakarra. Bere agintaldian Oleksandr Turchynov "behin behineko presidente" titulua erabili zuen.

2014ko hauteskundeak maiatzaren 25ean izan ziren, eta Petro Poroxenko izan zen aukeratua.[14][15][16][17][18] Poroxenkok 2014ko ekainaren 7an egin zuen karguaren zina. [19]

2019ko hauteskundeak martxoaren 31n izan ziren, bigarren itzulia apirilaren 21ean izanik. Hauteskunde hauen ondorioz, Volodymyr Zelensky, aldez aurretiko esperientzia politikorik gabeko aktore eta umorista ohia Ukrainako seigarren presidente bihurtu da, Petro Poroxenko presidentearen aurkako itzulian popularren botoen %73,22 errekorra lortuz.

Presidenteen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratua Izena
(Jaiotza–Heriotza)
Legegintzaldia Alderdia Hauteskundeak
Hasiera Amaiera Denbora
1 Leonid Kravchuk.jpg Leonid Kravtxuk
(1934-2022)
1991ko

abenduaren 5a

1994ko

uztailaren 19a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"2 urte eta &0000000000000226.000000226 egun Indep. 1991
2 Leonid Kuchma 2002-03-01.jpg Leonid Kutxma
(1938an jaioa)
1994ko

uztailaren 19a

2005eko

urtarrilaren 23a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"10 urte eta &0000000000000188.000000188 egun Indep. 1994
1999
3 Wiktor Juschtschenko, Präsident der Ukraine, in der Universität Zürich.jpg Viktor Justxenko
(1954an jaioa)
2005eko

urtarrilaren 23a

2010eko

otsailaren 25a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"5 urte eta &0000000000000033.00000033 egun Gure Ukrainia 2004
4 Viktor Yanukovych (01910428) (cropped).jpg Viktor Janukovitx
(1950ean jaioa)
2010eko

otsailaren 25a

2014ko

otsailaren 22a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"3 urte eta &0000000000000362.000000362 egun Eskualdeen Alderdia 2010
- Oleksandr Turchynov March 2014 (cropped 3).jpg Oleksandr Turchynov
(1964an jaioa)
2014ko

otsailaren 22a

2014ko

ekainaren 7a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"0 urte eta &0000000000000104.000000104 egun Aberri -
5 Official portrait of Petro Poroshenko.jpg Petro Poroxenko
(1965an jaioa)
2014ko

ekainaren 7a

2019ko

maiatzaren 20a

&Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"4 urte eta &0000000000000347.000000347 egun Poroxenko Blokea 2014
6 Volodymyr Zelensky Official portrait (cropped).jpg Volodymyr Zelensky
(1978an jaioa)
2019ko

maiatzaren 20a

Karguan &Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte".Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "urte"3 urte eta &0000000000000202.000000202 egun Herritarren Zerbitzariak 2011

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. New Ukrainian president will be elected for 5-year term – Constitutional Court. 16 May 2014.
  2. «Resolution of the Verkhovna Rada №764-VII of 23.02.2014 on conferring powers of the president of Ukraine on the Chairman of the Verkhovna Rada according to article 112 of the Constitution of Ukraine» President of Ukraine's Official website 25 February 2014.
  3. Economic Interdependence in Ukrainian-Russian Relations by Paul J. D'Anieri, State University of New York Press, 1999, ISBN 978-0-7914-4246-3 (page 187)
  4. «President of Ukraine» Government portal (Cabinet of Ministers of Ukraine).
  5. Oksana Grytsenko. (5 April 2012). Help Me, Father Czar!. Kyiv Post.
  6. Txantiloi:Cite encyclopedia
  7. «Vynnychenko Volodymyr Kyrylovych» Government portal (Cabinet of Ministers of Ukraine).
  8. Rol, Mykhailo. Tenth President. Ukrayina Moloda.
  9. a b presscenter.ukrinform.ua.
  10. «10 years since the Government center of the UPR in exile gave to the free and sovereign Ukraine the symbols of government authority. This establishes that Ukraine is the legal successor to the Ukrainian People's Republic. This action was proclaimed by the former president of the UPR in exile Mykola Plaviuk» Visnyka UVKR (Ukrainian World Coordination Council).
  11. Rol, Mykhailo. Tenth President. Ukrayina Moloda.
  12. «The History of Presidency» Presidential Administration of Ukraine.
  13. «Court declares unconstitutional parliament's resolution calling presidential polls for October 25, 2009» Interfax-Ukraine 13 May 2009.
  14. «Ukraine talks set to open without pro-Russian separatists» The Washington Post 14 May 2014.
  15. Ukraine elections: Runners and risks. BBC News Online 22 May 2014.
  16. Q&A: Ukraine presidential election. BBC News 7 February 2010.
  17. Poroshenko wins presidential election with 54.7% of vote – CEC. Radio Ukraine International 29 May 2014. Telegraph 29 May 2014.
  18. New Ukrainian president will be elected for 5-year term – Constitutional Court. 16 May 2014.
  19. Lukas Alpert. (29 May 2014). Petro Poroshenko to Be Inaugurated as Ukraine President June 7. The Wall Street Journal.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]