Petro Poroxenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Petro Poroxenko
Official portrait of Petro Poroshenko.jpg
Ukrainako presidente

2014ko ekainak 7 -
Oleksandr Turchynov
People's Deputy of Ukraine

2012ko abenduak 12 - 2014ko ekainak 3
Minister of Foreign Affairs

2009ko urriak 9 - 2010eko martxoak 11
Volodymyr Khandohiy - Kostyantyn Gryshchenko
People's Deputy of Ukraine

2006ko maiatzak 25 - 2007ko ekainak 15
Secretary of National Security and Defense Council of Ukraine

2005eko otsailak 8 - 2005eko irailak 8
Volodymyr Radchenko - Anatoliy Kinakh
People's Deputy of Ukraine

2002ko maiatzak 14 - 2005eko irailak 8
People's Deputy of Ukraine

1998ko maiatzak 12 - 2002ko maiatzak 14
member of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe

Bizitza
Jaiotza Bolhrad1965eko irailaren 26a (53 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
Bizilekua Kiev
Mariyinsky Palace
Familia
Aita Oleksij Poroschenko
Ama Yevguenia Serguéievna Grigorchuk
Ezkontidea(k) Maryna Poroshenko  (1984 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Institute of International Relations of Taras Shevchenko National University of Kyiv
(1982 - 1989) Bachelor of Economics : nazioarteko zuzenbide, nazioarteko harremanak
Hezkuntza-maila PhD in Lawa
Hizkuntzak Ukrainera
errusiera
ingelesa
errumaniera
Moldaviera
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua, politikaria, diplomazialaria, ekonomialaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Ukrainian Orthodox Church (Moscow Patriarchate)a
Orthodox Christianitya
Alderdi politikoa Our Ukraine
Social Democratic Party of Ukraine
Party of Regions
Petro Poroshenko Bloc
http://www.poroshenko.com.ua/
Petro Poroshenko Signature 2014.png

Petro Oleksiovytx Poroxenko (ukraineraz: Петро́ Олексі́йович Пороше́нко; Bolhrad, 1965eko irailaren 26a) ukrainar enpresaburu eta politikaria da. 2014ko ekainaren 7tik Ukrainako presidentea da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petro Poroxenko 1965ean jaio zen, Odesako oblasteko Bolhrad herrian[2], baina Vinnytsia hirian hazi zen. 1982-1989 bitartean, Nazioarteko Harremanak eta Nazioarteko Zuzenbidea ikasi zituen Kievko estatu-unibertsitatean[3]. Perestroika garaiko liberalizazioaz baliatu zen kakaoaren negozioan sartzeko, eta aberastasun handia bildu zuen gozogintzaren industriarekin. Hori dela eta, Txokolate erregea ezizena eman zitzaion[2]. Izan ere, Roshen, haren enpresa-taldea, gozogintzaren arloko liderra da Ekialdeko Europako zenbait herrialdeetan[2]. Horrezaz gain, automobilgintza, ontzigintza eta hedabide enpresak ere ditu[3]. Forbes aldizkariaren arabera, 1.300 milioi dolarreko dirutza dauka[4].

1998an Verkhovna Radako aulkia lortu zuen[5] Garai hartan, Leonid Kutxma presidenteari sustengua ematen zion Ukrainako Alderdi Sozial Demokratako (ukraineraz: Соцiал-демократична партiя України) kidea zen. 2000. urtean Solidaritate (ukraineraz: СолідарністьSolidarnist) alderdia eratu zuen, eta urte berean Eskualdeen Alderdiaren (ukraineraz: Партія регіонівPartiya regioniv) sortzaileetako bat izan zen. Urte haietan Mykola Azarovekin elkarlanean aritu zen[3].

2001ean, ordea, Eskualdeen Alderdia utzi eta oposizioan zegoen Viktor Justxenkoren Gure Ukraina (ukraineraz: Наша Україна) koalizioarekin bat egin zuen. 2002ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Radako aulkia erdietsi zuen. 2004ko presidentetzarako hauteskundeetan Justxenkoren kanpainako buruordea eta babesle nagusia izan zen[3]. Hauteskundeen ostean piztu zen Viktor Janukovitxen aurkako Iraultza Laranjaren mezenas nagusitzat hartzen da. Izan ere, bere jabetza den 5 Kanala (ukraineraz: 5 канал) telebista katea garrantzi handiko arma izan zen matxinadan[6]. Justxenko presidente bilakatu zenean, Poroxenko Segurtasun Nazional eta Defentsa Kontseiluko idazkari izendatu zuten, baina 2005eko irailean kargugabetua izan zen, ustelkeriaz akusaturik[3].

2006an Radako aulkia atxiki zuen arren, ondoko urtean hauteskundeak errepikatu behar izan ziren eta bera ez zen aurkeztu. 2009-2010 bitartean Kanpo Harremanetarako ministroa izan zen Justxenkoren gobernuan[7]. Kargu horretatik Ukraina NATOn sartzearen aldeko jarrera erakutsi zuen[8]. 2012ko martxotik abendura, berriz, Garapen Ekonomiko eta Merkataritza ministroa izan zen Viktor Janukovitxen gobernuan[9]. 2013ko azaroan sortu zen Euromaidan izeneko protestaldi europazalearen alde agertu zen, eta ekonomikoki babestu zuen[3]. Protestaldien ondorioz, 2014ko otsailean Ukrainako parlamentuak Viktor Janukovitx presidente kargutik kendu eta hauteskunde aurreratuak deitu zituen[10].

2014ko maiatzaren 25ean egin ziren presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, bozen %57 lortuta. Bigarren bozkatuena Julia Timoxenko lehen ministro ohia izan zen, %12,39arekin. Poroxenkok guztira bozen %50 baino gehiago bildu zituenez, ez zen beharrezkoa izan bigarren itzulia egitea.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Petro Poroxenko Ukrainako presidente berria da dagoeneko, eitb.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua
  2. a b c Torre, Marina, Petro Porochenko, le ″roi du chocolat″, favori des élections présidentielles en Ukraine, latribune.fr, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  3. a b c d e f Olszanski, Tadeusz A., Wierzbowska-Miazga, Agata, Poroshenko, President of Ukraine, osw.waw.pl, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  4. The World's Billionaires: Petro Poroshenko, forbes.com, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  5. Ukrainako Presidentearen webgune ofiziala, president.gov.ua. 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  6. Rodriguez, Mikel, ″Txokolate erregea″, tronua zain, berria.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  7. Ukrainian president proposes Petro Poroshenko for foreign minister, en.interfax.com.ua
  8. Poroshenko: «Ukraine could join NATO in 1-2 years, with political, public will», kyivpost.com, 2014ko irailaren 17an kontsultatua.
  9. L'oligarque Porochenko favori de la présidentielle ukrainienne, lapresse.ca, 2014ko irailaren 17an kontsultatua.
  10. Velte, Samara, Viktor Janukovitx kargutik kentzea onartu du Ukrainako Parlamentuak, berria.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  11.   Aranburu, Iera, Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria, argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua, http://www.argia.com/albistea/enpresari-milioidun-bat-izango-da-ukrainako-presidente-berria. Noiz kontsultatua: 2014-9-8 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petro Poroxenko Aldatu lotura Wikidatan