Edukira joan

Limoi-ur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Limoi ur» orritik birbideratua)
Limoi-ur
fruitu-zuku eta fruit and vegetable juices (en) Itzuli
Materialaklimoia
Osagaiakazido zitrikoa
Historia
Honen produktualimoiondo

Limoi-ura, limoi-zukua[1] edo zitroin-zuku edo -ura zukutua izan ondoren limoien endokarpiotik lortutako likidoa da (orokorrean zukugailu batekin egiten da). Gutxi gora-behera, fruituaren pisuaren % 30 izaten da. Etxean zuzenean limoietatik ateratzen da (eskuz edo zukugailu batekin), enbasatutako zukuak edo limoi urezko estraktu eran (liofilizatu edo lehortuak) ere badauden arren. Zuku hauetako asko nazioarteko Codex Alimentariusek erregulatzen dituzte. Limoi baten zukuak, gutxi gora-behera 48 gramo zuku ematen ditu.

Limoi urak duen zapore garratza azido zitrikoak ematen dio (beste fruitu zuku batzuetan ere badagoena) %5 eta %6 arteko kontzentrazioan, proportzio ezberdinetan egon daitekeena limoiaren barietate eta landaketaren arabera. Limoiaren esentziari limoneno deritzo, eta limoiaren kanpoaldeko azalean kontzentrazio handian topa daiteke. Azido hauen presentziek ahosabaian "defentsa" erreakzio bat eragiten du listu sortzea handituz azidoak disolba daitezen eta ahosabaian izan dezaketen eragin kaltegarria jaitsi dadin. Limoi edo lima zukutan dagoen azido kopurua zuku hauek prozesatzeko ardura duen elikaduraren industrian refraktometro deritzen tresna batzuekin neurtzen da (20 °Ctan neurtua), non zukuaren errefrakzio indizea bere azido edukiarekin neurtzen den. Limoi uraren azidotasuna 2,3ko pHan finkatzen da.

Esaten denez, giro tenperaturan gordetako limoiek hozkailutik ateratakoek baino zuku gehiago ematen dute. Limoi hemisferio batetik zukua lortzen bada, beste hemisferioa "ahozpez" jarri beharko litzateke plater garbi baten gainean bere zukua hobeto manten dezan. Merkaturatutako zukuren batzuk pasteurizatu egiten dira hobeto kontserba daitezen.

Limoi baten mozketa bere zukuak ateratzen ari direlarik.
Limoi zukutua.

Sukaldaritzan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiz erabiltzen da sukaldaritzan plater ezberdinei zapore garratz bat emateko, eta ozpin-olio batzuen osagaia da. Limoi ura haragien marinatu batzuetan erabiltzen da hauek sukaldatuak izan aurretik: limoiak ematen dion azidoak haragiko zuntzetako kolagenoak partzialki hidrolizatzen ditu (samurrago bihurtzen ditu), erre-egosi batzuetan haragia biguntzeko botatzen da, horren adibide "oilaskoa limoiarekin". Entsaladen ongarri ere bada batzuetan ozpinaren ordezko kreatibo bezala; gainera, ozpina baino liserigarriagoa da. Arrain cevicheak egiteko ere bai. Gozogintzako zenbait produktu lurrintzeko: tartak, pastelak... Orokorrean, gozogintzan, zapore gozoegiak zuzentzeko erabiltzen da. Limoi ura, ura eta azukrearekin batera, limonada baten osagaia da, koktelak egiteko ere erabil daitekeelarik (ron, tekila edo vodkazkoak orokorrean), baita infusio batzuk lurrintzeko ere. Limoi ura tekilarekin eta gatz apur batekin hartzen da. Itsaski eta arrain erreen zenbait plateretan erabiltzen da "arrain ez oso fresko"aren zaporea itzaltzeko.

Elikagairen batzuk airearekin kontaktuan oxida ez daitezen (alberjiniak, moztutako sagarrak, bananak edo zuritutako patatak bezalako barazkiak kasu), limoi ur tanta batzuk botatzen zaizkie, honela, azidoak oxidazioak jaki hauen haragia belztea (arre edo marroi koloreko zatiak) eragozten du.

Limoi ura likido idorgarri bat da, eta tradizionalki eskorbutoa sendatzeko erabili ohi da bere C bitamina edukiagatik. Topatu den erabilera egoki bat arnas aparatuko gaitzetan da. Esaten denez, limoi urak egarria asetzen du eta hau da urez betetako pitxer bati batzuetan limoi ura gehitzearen arrazoia. Ohikoa da, baita ere, eztarriko mina leuntzeko erabiltzea.

Sukaldaritzan ozpinaren ordezko bezala erabiltzea bereziki gomendagarria da gastritisa, esofagitisa, dispepsia (liseriketa astunak), pirosia (bihotzerrea) eta hiato hernia duten pertsonentzat, mediku gastroenterologo batzuek gastritis zorrotza edo ultzera dutenen kasuan duen azidoagatik debekatu egiten duten arren.

Limoi ura paperean idatzitako mezuak ezkutatzeko erabiltzen zen (tinta ikustezina). Tinta ikustezin bezala erabiltzen da, txotx bat edo zuku honen arrastoa utz dezakeen beste objektu zorrotz batekin paper batean idatzi ondoren, kandela baten sua pasatzean paperaren zati bustiak ilun bihurtzen direla ikus daiteke, hala, jatorrizko mezua ikus daitekeelarik. Esperimentu hau laranja urarekin ere egin daiteke.

Arropan ehunen batzuen zurigarri bezala funtzionatzen du. Batzuetan, larrialdi une batean orbankentzaile bezala erabiltzen da mahai gainean. Zenbait produktu ontzi-garbigailuren elaborazioan erabiltzen da, bere usaia eta lurrina orokorrean garbitasuna eta higienearekin lotzen baitira.

Kontutan izan behar da eguzkiari begira dagoen azal zatiari limoi ura gehitzeak azalean kentzeko oso zailak diren orbanak eragin ditzakeela.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegiak lehena eta Euskaltermek- [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]- bigarrena hobesten dute

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]