Luigi Cadorna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigi Cadorna

Italiako Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaPallanza (en) Itzuli1850eko irailaren 4a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1928ko abenduaren 21a)
HeriotzaBordighera1928ko abenduaren 21a (78 urte)
Hobiratze lekuaPallanza (en) Itzuli
Familia
AitaRaffaele Cadorna
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMilitary School Teulié (en) Itzuli
(1860 - 1865)
Royal Academy of Turin (en) Itzuli
(1865 - 1868)
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ofizierra
Lantokia(k)Kobarid (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSenate of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Italian Air Force (en) Itzuli
GraduaMarshal of Italy (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Luigi Cadorna (Verbania, 1850eko irailaren 4a - Bordighera, 1928ko abenduaren 21) Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen italiar jeneral bat izan zen, Caportetton jasotako italiar porrotarengatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luigi Cadorna 1850eko irailaren 4an jaio zen Piemonteko Verbaniako herrian, garai hartan Sardinia-Piamonteko Erresumaren parte zena. Raffaele Cadorna jeneralaren semea izan zen, Italiaren bateratzea lortzeko gerran parte hartu izan zuena.

1868 2. Mailako artilleria teniente tituluarekin graduatu zen Turingo akademian eta bi urte geroago ofizial titulua jaso zuen eta Estatu Nagusiaren parte izan zen Veronan. 1892an jada zen bere sistema gogorrengatik ezagutua.[1]

1898. urtean mailara igo zuten eta dibisio batzuetan agindu zuen baina beste agintari politiko eta militarrekin arazoak izateagatik ezaguna egin zen. 1908an armadaren agintari gorena izatea eskaini zioten baina ezetz esan zuen "politikoak kontrol osoa zutelako". 1914ko uztailean, haren aurrekoa izango zen Alberto Pollio hiltzean berriz proposatu zioten eta orduan baietz esan zuen.[2]

Luigi Cadornak, Italiako Estatu Nagusiko burua, britainiar bateriak bisitatzen ditu.

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Gobernuak 1914ko abuztuan Mundu Gerra hasi zenean herriaren neutralitatea aldarrikatu zuen, baina Austria-Hungariako Inperioarekiko ostilitateak Italiako Erresumak aliatuen aldean gerran parte hartzea motibatu zuen 1915eko maiatzetik aurrera. Garai hartan Cadorna ia 65 urte zituen eta erretiratzekotan zegoen.

Postu horretan, Italiaren neutraltasunaren behin-behinekotasunaz jabetuta eta Italia monarkia Habsburgotarraren aurkako gatazkan sartzearen aldekoa, mobilizazio handiago baterako baldintzak ezartzen ditu, hasieran ziren 250.000 soldaduren kopurua 550.000 gizonera pasaraziz hilabete gutxiren buruan, nahiz eta unitateek ekipamendu falta larria jasan. Aurrerago, 1916an, gerra industriaren ekoizpenei esker, hamahiru dibisio berri sortu zituen, ederki hornituak.[3]

1915ko udaberrian, Italian Alpetar ofentsiben oinarrian, Cadornak hogeitabost infanteria dibisio eta lau zalditeria dibisio bere agindupean zituen baina artilleria oso gutxi zeukan, eta honek erabakigarria izan zen hurrengo borroketan. Aurrez-aurre erasotzeko taktikak erabiliz, baina aurretik artilleria bonbardaketak agindu gabe, Austria-Hungariar posizio ondo gotortuek erraz mantendu ziren lekuan eta italiarrek milaka hil eta zauritu jaso zituzten. Argi geratu zen, 1914an Mendebaldeko Frontearen hasieran eman zen bezala, 1915ean Italiar estatu-nagusiak gerra egiteko bide berriei aurre egiteko prest ez zegoela. Lehenengo momentuetan bere konportamendua askotan jasoko zituen kexak hurrengo urteetan zehar.[3]

Lehenengo Isonzoko guduan italiar armada hirurogei mila soldadu galdu zituen eta 1915ko abenduan hil eta zauritu kontua 300.000ra iritsi zen. Momentu honetan morala lurrazpian zegoela esan zezakeen eta soldaduak desertatzen zuten egunero; honengatik Cadornak soldaduak fusilatzea baimendu zuen "ahulkeriarekin amaitzeko".[3]

1916ko abuztuan Italiako armadak Gorizia hartzea lortu zuten baina frontea oso estu geratu zen. Gorizian itxita ez geratzeko Cadornak aurrez-aurreko eraso gehiago agindu zituen, eta honek hildako gehiago eragin zuen; hala ere, Gorizia babestea lortu zuen.

1916ko abuztuan Cadornak Gorizian lortutako garaipenak Alemaniar Inperioa kezkatu zuen; horregatik tropak eta aholkulari militarrak bidali zituen Austria-Hungariara, mehatxua amai zedin. Horrela, 1917ko urriaren 24an, bederatzi austriar eta sei alemaniar dibisio Caporetto erasotu zuten, han italiar dibisioak oso ahulak zirelako eta kilometroak eta kilometroak hartzea lortu zuten. Lainoetan ezkutatuta, Austro-Alemaniako armadak etsai guztiak erabateko kaosean harrapatu zituzten, ia 300.000 preso hartuz.

Urriaren 28an, lau egunez jarraian porrotak jaso eta gero, Cadornak soldadu italiarrei Tagliamento ibairantz erretiratzeko agindua eman zuen, eta aurrerago Piave aldera. Austria-Hungariako erasoa amaitzean, Regio Esercitok hirurehun mila gizon baino gehiago galdu zituen hildakoen, zaurituen eta presoen artean baita bere artilleriaren zatirik handiena ere. Porrotaren ondorioz bere postua galdu zuen eta Armando Diaz italiar armada guztien agintaria bihurtu zen. Italiako lehen ministroak, Vittorio Emanuele Orlandok, Italiako frontea kontrolpean izateko aliatuen sistema zentral bat antolatu zuen.[3]

Luigi Cadorna Mendiarteko lubaki sistemak bisitatzen

Azken urteak eta legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, gerra amaitu ondoren, Italiako gobernuak Caporettoren porrota erraldoiaren arrazoiak ikertzen hasi zituen. Lortutako txostena oso kritikoa izan zen Cadornarekin, hondamendiaren arduradun nagusia zela ziolako. Italiako iritzi publikoa Cadornaren aurkako jarrera izaten hasi zuen hainbat arrazoiengatik; Isonzoko guduak, non milaka italiar hil ziren ezertarako, bere disziplina sistema krudela eta lehen esanda, Caporettoko guduaren porrotarengatik.[4]

Hala ere, Benito Mussolinik 1924. urtean boterera heldu zenean Cadorna marexal egin zuen, jada erretiratuta egon arren. Titulu hau ez zituen kritikak isildu, hainbeste jende bere kontra zegoelako eta Cadornak memorietan bere burua justifikatu behar izan zuen.

Luigi Cadorna Bordigheran hil zen 1928ko abenduaren 21ean, 78 urterekin.

1931n, Regia Marinako gurutzaontzi arin bat izendatu zuten haren omenez: Luigi Cadorna; Bigarren Mundu Gerran biziraun zuen, eta 1951. urtera itsas armadan egon zen, erretiratu zutenera arte.

Raffaele, bere aitonaren omenez izendatutako Cadornaren semeak karrera militarra egin zuen baita eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. Italia 1943ko Irailean errenditu ondoren Italiako iparraldea askatzeko CVL (Corpo volontari della libertà - Askatasunerako Gorputz Bolondresa) talde armatuaren agintari bihurtu zen.

Herri-kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadan gertatutako italiar migrazioengatik gaur egun Buenos Airesen "Cadorna" entzun dezakegu modu txarrean esanda. Zerbait kalitate baxukoa denean "Cadorna" esaten zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) Ciancarini, Enrico. (2013). La scuola di guerra di Torino. Prospettiva, 125 or..
  2. (Italieraz) Rocca, Gianni. (2004). Cadorna. Il generalissimo di Caporetto. Mondadori.
  3. a b c d Schiavon, Max. (2011-01-01). L'Autriche-Hongrie dans la Première Guerre mondiale.  doi:10.14375/np.9782916385594. (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
  4. Vigna, Marco. (2018). Luigi Cadorna? Era un bravo generale e Caporetto non fu colpa sua. L'Indygesto.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]