María Bravo

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Bravo
Bizitza
JaiotzaPortugalete, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria eta musika-irakaslea
Ahots motasopranoa

María Jesús Bravo Gutiérrez-Barkin (Portugalete, Bizkaia, 1952) sopranoa eta kantu irakaslea da. Errepertorio zabala izan du, eta Europako hainbat antzokitan izan da, hala nola Genova, Milan edo Parisen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritzako peritua karrera egiten hasi zen, baina bere familian bizi zen giro musikalak lirikarantz bideratu zuen.[1] Juan Crisóstomo de Arriaga Bizkaiko Musika Kontserbatorioan kantua, pianoa eta tronpeta ikasi ondoren, Bartzelonan eta Madrilen hobetu zuen bere maila Gómez de Ribó eta M. García López irakasleekin.[1][2][3] 1981ean, beka batekin joan zen Milanera, Rosseta Noli zentro autonomo lirikoan teknika hobetzera, Adriana Lazzarini, Rosetta Noli eta Vittorino Pelligrinirekin.[2][4]

Eszenatokietan 1984an egin zuen debuta, Genova hirian, Verdiren Simón Bocanegra operan, Ameliaren paperean.[1][4] Prima donna izan zen, Milaren paperarekin, Alberto Franchettiren La figlia de Iorioren (1906) lehen antzezpen modernoan, Vittoriale degli italiani antzokian, 1988an.[5] Funtzioa gorde egin zuten eta Gabriele D’Annunziok idatzitako liburuan oinarritutako opera honen grabazio bakarra bihurtu da.[5][6]

Bere errepertorioan aipagarriak Guridi, Bizet, Catalani, Offenbach, Puccini, Salieri eta Verdiren lanak, nahiz eta musika arina eta folklorikoa ere kantatu duen.[4][3][2][1]

Besteak beste, Santander, Bilbo, Milan eta Genovako opera-jaialdietan izan da.[2] Europako hainbat opera-antzokitan ere parte hartu du: Arena, Filarmonikoa eta Veronako Nuovo, Mantuako Sociale, Bilboko Arriaga, Parisko Carnavalet, Milango Giuseppe Verdi kontserbatorioa edo Santanderko Plaza Porticadan.[3][4] Europan kantatzeaz gain, New Yorken, Erroman edo Hong Kongen ere egin du lan, A. Kraus, E. Lloris, G. Scano, C. Zardo edo K. Ansson bezalako kantariekin batera.[3][2][4] Lan horietan, besteak beste, E. De Mori, G. Patané, A. Guingal, Enrique García Asensio eta Urbano Ruiz la Orden maisuek zuzendu dute.[4][3][2]

Agertokietan egin duen ibilbidearekin batera, kanturako eta pianorako musika-pieza txikiren bat konposatu du eta hainbat disko grabatu ditu.[2] Lan horiei Espainiako eta Italiako hainbat kontserbatoriotan egindako hezkuntza-lana gehitu behar zaie, bai prestakuntzari dagokionez, bai hobekuntzari dagokionez nabarmentzekoa da Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan epaimahaikide gisa egindako lana, 2004tik 2011ra.[7][8][9][3]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kantu-sari jaso ditu, hala nola;

  • Lecceren "Tito Schipa" Kantu Lehiaketa Nazionaleko brontzezko domina. (1984),
  • Vercelliren V. Viotti (1984).
  • Luciano Pavarotti zirkulu lirikoaren urrezko domina (1995).[3][4][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]