Maria Mendizabal Iturria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Mendizabal Iturria

Bizitza
JaiotzaErrenteria1965eko abuztuaren 6a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Francisco Escudero Kontserbatorioa
Indianako Unibertsitatea Bloomingtonen
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
italiera
alemana
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, abeslaria eta aktorea

María Mendizabal Iturria (Errenteria, Gipuzkoa 1965eko abuztuak 6a) Ingeniaria, sopranoa eta aktorea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Pilar Iturria Makazaga eta Jose Mari Mendizabal Etxeberriaren alaba da Maria eta bost senideren artean zaharrena. Beste laurak, hurrenez hurren: Iñaki[1], Agustin[2], Teresa eta Ana dira.

Oiartzunera bi urterekin etorri zen bizitzera, eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan eskolaratu zen, Orereta ikastolan batxilergoa egin aurretik[3]

Industria ingeniaritza ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitatean 1992. urtean

Txikitan kantatzearekin amesten zuen. Ingeniaritzako bosgarren mailan konturatu zen bere mundua kantuaren mundua zela, horregatik lanbide modura ingeniaritza alorra bazterrean utzi eta kantu munduan abiatu zen. Familia musikazale eta kantuzalean sortua da Maria (Anaia Agustin ere musika munduan dago murgildua) eta bere zaletasunean familiako giroak eragin izan zuen nahiz eta gurasoek ez zioten inoiz bide horretatik joatea bultzatu. Bokazioa zuen eta ongi abesten zuen. Musikarekin antzekoa gertatzen zitzaion. Musika ikastea zerbait naturala eta erraza zen berarentzat. Bere birramonetako bat pianoko irakaslea izan zen eta solfeoko lehen ikasketak etxean jaso zituen. Atsegin zitzaion musika ikastea nahiz eta lan astuna dela esaten den. Berehala konturatu zen hori zela bere bidea. Modalitate guztien artetik gehien gustatzen zaiona, antzeztutako obretan kantatzea da.

Formazio musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika ikasketa orokorrak Oiartzunen burutu zituen. Kantu formazio zabala jasoa du. Aipagarrienak:

  • Juan Eraso, Donostiako Orfeoiaren kantu eskolan eta Bilboko Tonino Coscarelli Fundazioan.
  • Bilboko lehiaketa internazionalaren bekari esker Indianako Bloomingtongo Unibertsitate Amerikarrean, Carlos Montanerekin ikasi zuen.
  • Itzultzerakoan, Mary Downing sopranoarekin jarraitu zuen. Teresa Berganza, Raina Kabaivanska, Katia Ricciarelli eta Giancarlo del Monacorekin eskola magistraletan izan zen, besteak beste.

Soprano ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki askotan azaldu du bere maila. Oiartzungo Lartaun abesbatzan hasi zen kantuan. Ondoren, hainbat abesbatza taldetan parte hartu zuen, Donostiako Orfeoian eta Andra Mari Abesbatzan, Antxon Ayestaranen eta Jose Luis Ansorenaren zuzendaritzapean, hurrenez hurren.

Bilboko Arriaga antzokian egin zuen opera debuta Turandoteko Liuren paperean. Gero Madrileko Zarzuelaren Antzokian Gigantes y Cabezudoseko Pilar abestu eta L’Incoronazione di Poppean parte hartu zuen. Madrileko Errege Antzokian Celos aún del aire matan-ko Diana ere izan zen. Geroztik leku askotan gonbidatua izan da, esaterako, Sevilla, Oviedo, Bilboko OLBE, Iruñea edo Madrilgo Opera-denboraldietan.

Oratorioko abeslari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rossini, Mozart, Verdi, Vivaldi edo Bachen obrak interpretatu izan ditu, adibidez, eta bere errezitaldiak hainbat hiritan eskainiak izan dira. Aipatzekoak dira Espainia, Frantzia, Italia, Praga, Alemania eta Estatu Batuetan eskainitakoak.[4]

Bi urtez aritu zen Pragako Stavovské Divadlo edo Estamentuen Antzokian abeslari modura lanean. Orduan Don Giovanni operan hartu zuen parte Dona Elviraren papera interpretatuta. Beste bi urtez Peruko Udal Antzokira gonbidatua izan zen Luisa Fernanda eta La Dolorosa zartzueletako papera nagusietan eta kontzertu batean parte hartzera.

Erroman antzerkilari ezagupenak Duse Internationalen sakontzen zituen bitartean jarraitu zuen opera emanaldiak eskaintzen. Antzezle gisa, Erroma, Napoli, Prato edo Suizako Lugano bezalako antzokietan barrena agertzea egokitu zitzaion.

Mendizabal & Barandiaran  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Mendizabal eta Maria Barandiaran Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan ezagutu zuten elkar. Bakoitza bere esparruan, biak dira ibilbide musikal zabala egin dutenak nazioartean.

2016an elkartu ziren berriro, eta elkarrekin ibilbide berri bati ekitea erabaki zuten, Maitasunaren Mapa proiektuaren bidez. Esperientzia honen arrakastaren ondoren, bikote egonkorra osatzea erabaki zuten eta programa artistiko berriei ekitea.[5]

Ugariak izan dira bikote modura eskainitako emanaldiak, besteak beste:

Beste agerraldi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaputxinoetako kontzertua Errenterian 1999/09/04[12]
  • Errenterian kontzertua Errenteriako Eresbil Eresiak zikloaren barruan Teodosio Bevilacqua pianojole italiarrarekin[13].
  • Auditori de la Mediterrania 2009/12/12 Juan Gadea piano-jotzailearekin opera eta zarzuela emanaldia[14]
  • Oiartzunen burututako Arte eszenikoak Hiru binaka izeneko emanaldia, Idoia Beratarbide lagun[15]
  • Biarritzeko Ondarearen Jardunaldien hasierako ekitaldian Dvorak-en Ilargiari Oda abesten. 2022/09/16[16]

Lehiaketak eta sariak lirikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997ko apirilean Irungo Luis Mariano lehiaketan
  • 1997ko uztailean Logroño hiriko CLA Pepe Eizaga lehiaketan

Finalista geratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  Bilboko Nazioarteko lehiaketa (Beka jaso zuen)
  • 1998an Rocca delle Macie eta Viotti Valsesia

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Senior - Hibaika Arraun Elkartea» www.hibaika.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  2. Urrutikoetxea, Ane. «Agustin Mendizabal musika ikerlaria «Kultura bakoitzean soinuen pertzepzioa ezberdina da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  3. Arbelaitz, Joxan. (1998). Maria Mendizabal sopranoarekin solasean. Oarso, 212-215 or..
  4. (Gaztelaniaz) «Mendizabal Iturria, María - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  5. (Gaztelaniaz) Bar, Maria Jose; iaran. «Mendizabal & Barandiaran» María José Barandiarán, pianista (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  6. (Gaztelaniaz) Bar, Maria Jose; iaran. (2018-01-21). «El Mapa del Amor | Presentación en Madrid» María José Barandiarán, pianista (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  7. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. (2018-10-26). «Kontzertua: Maria Barandiaran + Maria Mendizabal» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  8. Erik, Gartzia(e)ko. (2020-01-28). «Maria Mendizabal sopranoak bere herrian emanaldia eskainiko du» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  9. (Gaztelaniaz) Balenciaga y la música, la última prueba. Concierto dramatizado. .
  10. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2019-12-11). «'Balenciaga y la Música'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  11. (Italieraz) «​MÚSICA ENTRE MUJERES» Auditorium Parco della Musica (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  12. (Gaztelaniaz) Uhide, Miguel Los Santos. «Mendizábal, María» Cosas de Miguel Los Santos Uhide (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  13. (Gaztelaniaz) «La soprano María Mendizabal y el pianista Bevilacqua actúan hoy dentro de Eresbil Eresiak» El Diario Vasco 2009-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  14. Mediterrània, Auditori. (20091211). «Auditori Mediterrània: MARÍA MENDIZÁBAL, ANDRÉS DEL PINO CON EMILIO PAYÁ» Auditori Mediterrània (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  15. «Arte eszenikoak (Oiartzun): 'Hiru biñaka'» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-08-22).
  16. (Frantsesez) Sudouest.fr. (2022-09-19). Biarritz : retour en images sur la visite nocturne de la ville pour les Journées du patrimoine. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
  17. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oviedon elkarrizketa [1]
  • ForoClasico.com. Asteko artista aipatua 2008/04/23 [2]
  • Teatro de la Zarzuela Madrid. La Revoltosa 2017/08/24 [3]
  • Oiartzunen eman beharreko kontzertuaren harira, bere ibilbideari buruzko elkarrizketa. [4]
  • Palacio Euskalduna.2002/03. Opera denboraldiaren azalpena [5]
  • Elkarrizketa Oiartzungo irratia Amodion mapa emanaldiaren baitan bere biografia 2020/01/31 [6]