Mariss Jansons
Itxura
Mariss Ivars Georgs Jansons (Riga, 1943ko urtarrilaren 14a - San Petersburgo, 2019ko azaroaren 30a) letoniar orkestra-zuzendaria izan zen.
Arvīds Jansons orkestra-zuzendariaren eta Iraida Jansonen abeslariaren semea izan zen. Bere ama judu jatorrikoa izan zen. Leningradeko Kontserbatorian ikasi zuen 1956an. 1969an Vienan bere ikasketekin jarraitu zuen Hans Swarowskirekin eta Herbert von Karajanekin Salzburgon.
Oslo-Filharmonien, London Philarmonic Orchestra, Pittsburgh Symphony Orchestra eta Koninklijk Concertgebouworkest, beste batzuen artean, zuzendu zituen. Vienako Urteberri eguneko kontzertua zuzendu zuen hiru aldiz (2006, 2012 eta 2016).
Artikulu hau Letoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |