Mendi Santuetako Parke Natural Nazionala
Mendi Santuetako Parke Natural Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Natura-parke nazional |
Azalera | 40.605,5 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°55′00″N 37°47′00″E / 48.9167°N 37.7833°E |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Donetskeko oblasta |
Mendi Santuetako Parke Natural Nazionala (ukraineraz: Святі Гори національний природний парк) –Sviati Hory PNN modura laburtzen ohi dena– Donets ibaiaren klera-labarretan eta ibai-terrazetan dago Ekialdeko Ukrainan kokaturikoa.[1] Parkearen mugak Donets ibaiaren ertzean hedatzen diren baso-eremuen adabaki bat dira. Ukrainako Mendi Santuek, parkearekin batera, gune arkeologiko, natural, historiko eta aisialdi-gune ugari dituzte. Parkea Sloviansk (11,957 ha), Lyman (27,665 ha) eta Bakhmut hirien barruti administratiboetan dago kokaturik; hiruak guztiak, Donetsk Oblastaren iparraldean.[2]
Topografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donets ibaia parkearen iparraldeko Errusiako goi-lurretan sortzen da, hego-ekialderantz Ukraina zeharkatu eta Errusiara itzultzeko. Sviati Hory parkea Ukrainako sektorearen erdiko tartean dago, estepa, mendi, goi-ordoki eta hezeguneetan aberatsa den lurrean. Parkearen oinarri den ibaiaren ezkerraldea ibai-terrazak dira gehienbat, aintzira eta erreka ugarirekin.[2] Eskuineko ertzetan, bestalde, ibaiaren gainetik 120–130 metro altxatzen diren klerazko muinoak daude. Donetsek, batez beste, 2.5 metroko uholdea egiten du urtero, 5.8 metroko maximoekin 5 urtean behin.[1]
Klima eta ekoeskualdea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi Santuen Parkeko klima kontinental hezea (Köppen klima sailkapenean, Dfb motakoa). Klima honek tenperatura-aldaketa handiak ditu, bai egunekoak bai urtarokoak; hala, uda leunak eta negu hotzak eta elurtuak ematen dira klima mota honetan.[3][4]
Parkea Pontiko-Kaspiar esteparen ekoeskualdean dago kokaturik, Errumaniaren mendebaldean hasi eta Ural mendilerroaren hegoaldeko eskualderaino hedatzen den belardia.[5]
Flora eta fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkearen %91a basoa da, beste %2.5 bat sahats- edo haltz-zuloak, eta %1.5a belardiak. Parkeak flora- zein fauna-espezie aniztasun handia du, Ukrainako espezieen herena baino gehiago parkearen mugetan aurkitzen baita. Ezkerreko ertzean, hostozabal-basoetan 90–110 urte zehar diren hariztiak –zuhaitzen heren bat osatzen dutenak–, lizarrak, ezkiak eta astigarrak agertzen dira. Lehenengo ibai-terrazak hareatsuak izaten dira askotan, pinudiak dituztenak. Estepa-eremu batean normalean arraroa bada ere, inguruko basoek erliebe menditsuaren eta inguruko ur naturalaren etekina ateratzen dute. Parkeko belar-geruzak estepa-espezieetara jotzen du. Denetara, 943 landare-espezie ezberdin erregistratu dira parkean, erlikia- (Kretazeo garaikoak) eta endemismo- –20, egun erregistraturik– espezie asko barne.[1]
Parkeak 40 arrain-espezie, 200 hegazti baino gehiago, 10 narrasti eta 48 ugaztun erregistratu ditu. Parkeak ugaztun harrapari ugari ditu; besteak beste, azeria, marta eta baita otsoa ere. Azeriak parkeen mugen barruan egin ohi dira; hala ere, noizean behin inguruko baserri-lurretan sartzen dira ere.
Erabilera publikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkearen %85a inguru aisialdirako erabilgarri dago; izan ere, parkean zehar mendi-ibilaldiak, kanpalekuak –betiere, izendatutako guneetan– eta bisita historiko eta ekologikoa egin daitezke. Parkearen %6.5a, bestalde, publikoarentzat debekatuta dago gune bereziki garrantzitsuak edo sentikorrak babesteko helburuarekin.[6]
Parke nazionala arriskuan dago 2022an Ukrainako Errusiako inbasioak eta eremuko operazio militarrak eragindako baso-suteengatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Svyati Gory NNP. Dobropil Central Library.
- ↑ a b (Ukraineraz) National Nature Park Holy Mountains. Official Park Site.
- ↑ (Ingelesez) Kottek, M., J. Grieser, C. Beck, B. Rudolf, and F. Rubel, 2006. World Map of Koppen-Geiger Climate Classification Updated. Gebrüder Borntraeger 2006.
- ↑ (Ingelesez) Dataset - Koppen climate classifications. World Bank.
- ↑ (Ingelesez) Map of Ecoregions 2017. Resolve, using WWF data.
- ↑ (Ukraineraz) Information - NNP Svyaty Gory. Official Park Site.
- ↑ UNESCO Reserve and National Park are on fire from hostilities!. 6 May 2022.