Montserrat Torrent i Serra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Montserrat Torrent i Serra
Montserrat Torrent.jpg
Bizitza
Izen osoa Montserrat Torrent i Serra
Jaiotza Bartzelona1926ko apirilaren 17a (94 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak organista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Conservatori Superior de Música del Liceu (en) Itzuli
Jasotako sariak
Musika instrumentua organoa

Montserrat Torrent i Serra (Bartzelona, 1926ko apirilaren 17a) kataluniar organista da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1926an jaio zen Bartzelonako hirian. Txiki-txikia zela, pianoarekin musika trebakuntza hasi zuen Ángela Serra, bere amaren zuzendaritzapean, Enrique Granadosen ikaslea. Ikasketak Marshall eskolan hasi eta Bartzelonako Udal Goi Mailako Musika Kontserbatorioan amaitu zituen. Geroago Parisen jarraitu zituen ikasketak (Nöelie Pierront-ekin), Frantziako Institutuaren beka bati esker, eta Sienan ( Ferdinando Germani eta Helmuth Rilling-ekin), Juan March Fundazioak emandako bekari esker.[2]

Musika jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Udal Kontserbatorioko organo irakasle izendatua, irakaskuntza eta kontzertu jarduerak Europan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan zehar kontzertu ugari eskainiz hasi zen, organoa musika tresna ezagun gisa berreskuratzeko interes bereziarekin.[3]

Euskal Herrian ere izana da konzertuak ematen.[4] Durangon hainbat aldiz.[5]94 urte bete ondoren ere kontzertu ematen jarraitzen du.[6][7]

1962an Amics de l'Orgue elkartea sortu zuen (organoaren lagunak), tresna horren musika zabaltzeko eta organo historikoak zaintzeko.[8] Gainera, Ars Musicae de Barcelona-rekin kolaboratu zuen, irizpide historikoekin interpretazioari eskainitako talde aitzindariarekin.

Irakaskuntza jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interpretatzaile gisa jarduteaz gain, Bartzelonako Udal Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakatsi zuen, jubilatu arte organo irakasle kargua betez. Badalonako Udal Kontserbatorioko irakaslea ere izan zen. Bere ikasleak izan ziren: María Teresa Martínez, Josep Maria Mas Bonet, Jordi Alcaraz, Jordi Vergés, Maria Nacy (gaur egungo Bartzelonako Kontserbatorioko organo irakaslea) eta Salvador Mas, besteak beste.

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grand Prix du Disque "Charles Cross" Cabanillesi eskainitako diskoagatik (1965)
  • Kataluniako Generalitateko Gobernuaren Creu de Sant Jordi (1995).
  • Granadako Arte Ederretako Errege Akademiako akademiko urgazlea (1995)
  • Kultura Ministerioaren Arte Ederretako Meritu Artistikoaren Zilarrezko Domina (1996).
  • Espainiako Musika Saria (1996).
  • Bartzelonako Udalaren Meritu Artistikoaren Urrezko Domina (1997).
  • Madrilgo Errege Musika Kontserbatorioko domina (2001).
  • Kataluniako Generalitateko "Francesc Macià" lanaren merezimenduaren domina (2001)
  • Honoris Causa doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2008).
  • Granadako Arte Ederren Errege Akademiako ohorezko akademikoa (2018)
  • 2018ko urriaren 20an omenaldi bat jaso zuen Auditorio Nazionalean. Musika Hedatzeko Zentro Nazionalak deitutako kontzertuan gainerako organo-jotzaileen interprete eta irakasle izan zen.[9]

Parte-hartzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'orgue del Vendrell (1965)
  • Joan Cabanilles · Orgelwerk (1965)
  • L'orgue de Maó (1967)
  • Hispaniae Musica (1968)
  • Música de la cort: segle XVI (1970)
  • Obres per a orgue: Família Cabezón (1970)
  • Música orgánica española de los siglos XVI y XVII (1970)
  • Portugaliae musica (1971)
  • Joan Cabanilles · Orgues de Mallorca (1975)
  • Música española en el órgano de Mahón (1977)
  • Montserrat Torrent en el órgano de la Bien Aparecida (1978)
  • Orgue de Santa Maria de Badalona (1985)
  • Organ Recital (1990)
  • Libro de Tientos y discursos de música práctica, y teórica para Órgano Vol. I (1991)
  • Libro de Tientos y discursos de música práctica, y teórica para Órgano Vol. II (1992)
  • Música Catalana II (1992)
  • Compositors catalans s. XVI-XIX (1994)
  • P. Antòni Soler - 6 concerts per a dos teclats (1995)
  • MONTSERRAT TORRENT PLAYS THE GREAT ORGAN OF BARCELONA CATHEDRAL (1995)
  • Les Llibertats d'orgue del cicle de Nadal (1995)
  • Libro de Tientos y discursos de música práctica, y teórica para Órgano Vol. III (1996)
  • L'esplendorós barroc (1997)
  • Libro de Tientos y discursos de música práctica, y teórica para Órgano Vol. IV (1999)
  • El órgano en el camino de Santiago (1999)
  • TIENTOS Y VARIACIONES SS. XVI - XVII (1999)
  • L'ORGUE A CATALUNYA Història i actualitat (2000)
  • Antología de organistas aragoneses del s.XVII (2001)
  • EL ORGANO DE SAN JUAN EL REAL DE CALATAYUD (2001)
  • MAESTROS DE CAPILLA DEL MONASTERIO DE S. LORENZO EL REAL DEL ESCORIAL Antología Vol.1 Música para órgano (s. XVII) (2001)
  • Antología Vol.2 Música para órgano (s. XVIII) P. Antonio Soler. Integral de órgano, I (2003)
  • Antología Vol.3 Música para órgano (s. XVIII) P. Antonio Soler. Integral de órgano, II (2003)
  • El órgano de la iglesia del Salvador de Leganés (2005)
  • Els sons de la història. Orgue de Banyalbufar (2006)
  • EL ÓRGANO DEL MONASTERIO DE SANTA MARÍA DE LAS HUELGAS DE VALLADOLID (2007)
  • Aetheri Ignes (2011)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana X. Sociedad General de Autores y Editores. Instituto Complutense de Ciencias Musicales. 2000. ISBN 84-8048-313-X.
  • Història de la Música Catalana, Valenciana i Balear. V. De la postguerra als nostres dies. edicions 62. 2002. ISBN 84-297-4700-1. (en catalán)
  • Gran Enciclopèdia de la Música VIII. Enciclopèdia Catalana. 2001. ISBN 84-412-0232-X. (en catalán)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ficha de intérprete: Montserrat Torrent Serra – Archivo de Música Española – Música – Fundación Juan March» www.march.es . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  2. MONTSERRAT TORRENT Órgano. . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  3. (Gaztelaniaz) «Concierto de Montserrat Torrent (órgano) en Zaragoza 2008 , Real Capilla de Santa Isabel de Portugal» RedAragon . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  4. (Gaztelaniaz) «Montserrat Torrent: «Es la música la que me da fuerza para seguir tocando a los 91 años»» El Diario Vasco 2018-01-24 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  5. «Montserrat Torrent organista entzuteko beste aukera bat, Arandoño elkartearen eskutik - Durango» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  6. (Gaztelaniaz) News, Cuenca. «La organista nonagenaria Montserrat Torrent actuará en la Catedral» Cuenca News . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  7. «"Adineko jendearenganako mespretxuarekin amaitzeko jotzen dut organoa" - Durango» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  8. (Gaztelaniaz) Montserrat Torrent | Asociación de Amigos del Órgano de Palencia. . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.
  9. (Gaztelaniaz) Gago, Luis. (2018-10-20). «Crítica | El milagro de Montserrat Torrent» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2020-09-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]