Nicolás Salmerón
Itxura
Nicolás Salmerón Alonso (Alhama la Seca, Almería, 1838ko apirilaren 10a - Paue, 1908ko irailaren 20a/21a) espainiar politikaria, irakaslea eta filosofoa izan zen. Grazia eta Justiziako ministroa eta Pi i Margallen ondorengoa Lehen Errepublikako lehendakaritzan (1873). Gorteetako lehendakari zen Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1884an itzuli zen Espainiara, eta Unión Republicana alderdia osatzen lagundu zuen. 1907an, ordea, erregionalistekin batu zen eta Solidaritat Catalana alderdia sortu zuen; alderdi hartako lehendakaria izan zen. Sanz del Río filosofoaren ikaslea izan zen, eta krausismoaren jarraitzailea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolás Salmerón |