Nikolai Bukharin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nikolai Bukharin
Bucharin.bra.jpg
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
Jaiotza Mosku1888ko irailaren 27a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1938ko martxoaren 15a (49 urte)
Hobiratze lekua Communarka shooting ground
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Familia
Ezkontidea(k) Anna Larina
Hezkuntza
Heziketa First Moscow gymnasium
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
errusiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ekonomialaria, filosofoa eta kazetaria
Lantokia(k) Mosku
Kidetza Zientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Explosion in Leontief Lane
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Boltxebike
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Russian Social Democratic Labour Party

Nikolai Ivanovitx Bukharin (errusieraz: Николай Иванович Бухарин; Mosku, 1888ko urriaren 9agreg./irailaren 27ajul. - Mosku, 1938ko martxoaren 15a) errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria izan zen. Leninek Iraultzaren Urrezko Mutila izengoitia eman zion. Stalinen Purga Handiaren biktimetako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte gaztetandik boltxebikeekin batera egin zuen lan. 1916. urtean Novo Mir egunkari boltxebikea argitaratu zuen New Yorken. Handik urtebetera, Pravda egunkariko argitaratzailea izan zen. 1919. urtean III. Internazionaleko batzorde eragileko kide hautatu zuten, eta 1923an Politburoko kide. Marxismoari buruzko liburu ugari idatzi zuen, hala nola Materialismo historikoaren teoria (1921) eta Inperialismoa eta kapital metatzea (1925). 1920ko hamarkadan, Politika Ekonomiko Berriaren ideologo nagusia izan zen, eta bortxazko kolektibizazioaren aurka agertu zen.

Alderdi Komunistaren barruan eskuinaldeko oposizioko buruzagia, Stalinek agintetik alboratu zuen 1928an. 1937an atxilotu eta 1938an epaitu zuten; bestela haren familiak larrutik ordainduko zuelakoan, mota guztietako krimenen erruduntzat jo zuen bere burua, ondorengoa gaineratuz: Presoen aitorpenean baino ez diren oinarritzen epaiketak Espainiako Inkisizioaren modukoak dira. 1938ko martxoaren 15ean hilarazi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Bukharin Aldatu lotura Wikidatan