Nisa Goiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nisa Goiburu
Bizitza
Jaiotza Ordizia, 1946 (74/75 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak artista bisuala

Nisa Goiburu Mendizabal[1] (Ordizia, 1946) gipuzkoar artista plastikoa da. Bere lanetan pintura, eskultura, poesia, dantza eta performancea nahasten ditu. Ilustratzailea ere bada eta liburu, logo, kartel, eszenatoki eta instalazioetarako azalak diseinatu ditu.

Hasteko, Marcelino Galatas eta Real de Asua Fundazioako logoak egin zituen. Baita ere, Masas Corales de Tolosa eta Jornadas de Naturaldia Tolosako kartelak diseinatu zituen.

Horrekin batera, Polvo y Paja Ander Letamendiaren, Reflejo en sombras eta Con Chelín Galatas todavía Mari Cruz Galatasen eta Miguel Soroa Beti gizon eta kantxan jaun! Ander Letamendiaren liburu azalak ilustratu zituen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazketa eta pintura klasikoko lehen ikasketa akademikoak José Camps irakaslearekin eman zituen hiru urtez. Parisen urtebetez egon zen, eta bertan pintura garaikideko hainbat akademiatara joan zen. Pintura garaikideko ikasketak jarraitzen ditu Donostian Julian Ugarte irakaslearekin eta bere eskolak erakusketa kolektiboekin tartekatzen ditu. Gai nagusitzat, emakumea, izakiaren izaera eta esentzia hartzen ditu, beti oinarri antropologiko baten gainean lan eginez.[2]

Donostian, Eivissan, Mallorcan, Sevillan, Iruñean, Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen egin ditu erakusketak. New Yorken, Parisen, Toronton eta Yokohaman ere.[3]

Beste datu interesgarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1.967Julian Ugarte irakaslearen ikasleek antolatutako erakusketa kolektiboa, Donostiako udaletxeko aretoetan.
  • 1.970Bergarako jolas-sozietatea.
  • Eibarko jolas-sozietatea.
  • 1.971 – Erakusketa kolektiboa. Ordizia, Lesaka.
  • 1.975 – Erakusketa kolektiboa. Tolosako kasinoa.
  • 1.980Giza Eskubideen aldeko pintura eta eskultura erakusketa. Gurutze Gorria, Madril.
  • 1.982 – Erakusketa kolektiboa. Beasain
  • 1.986BMW pintura-lehiaketaren 1. erakusketarako hautatua. Arte Ederretako Fakultatea. Madril.
  • 1.987 – Bakearen aldeko Artisten Erakusketa. Kristalezko Jauregia, Madril.
  • 1.990 – Erakusketa kolektiboa. Yokohama. Japonia.
  • 1.991 – Erakusketa kolektiboa. EHU. Donostia
  • 1.999 – Bartzelonako Duresnes Kulturgunea erakusketa kolektiboa
  • 2.002 – Galeria Zimentatua. Oviedo
  • 2.002 – "Ekialdeko Etxea" galeria. Donostia
  • 2.002 – Felisa Navarro Galeria Vitoria
  • 2007 – Peironcely galeria. Madril
  • 2.012 – Postuaren aurkako artea, Hornidura Merkatua, Jaen

Banakakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://es.linkedin.com/in/nisa-goiburu-mendizabal-a2970b2a
  2. «Nisa Goiburu» Kutxa Kultur Noiz kontsultatua: 2020-11-04.
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-03-01). «Nisa Goiburu muestra en dos exposiciones obra de los últimos años» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2020-11-04.
  4. «Toda una Vida — Nisa Goiburu» www.nisagoiburu.com Noiz kontsultatua: 2020-11-04.