200 km/h in the Wrong Lane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Not Gonna Get Us» orritik birbideratua)
200 km/h in the Wrong Lane
t.A.T.u. taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2002ko abenduaren 10ean
Grabazioa2002
Musika motaPop/Rock, Elektro
Iraupena48:17
HizkuntzaIngelesa
Errusiera (bi abesti)
EkoizpenaIvan Xapovalov
Martin Kierszenbaum
Robert Orton
Sergio Galoyan
t.A.T.u. taldearen kronologia
200 Po Vstretxnoi t.A.T.u. remixes

200 km/h in the Wrong Lane (euskaraz: 200 km/h norabidearen aurka) t.A.T.u. taldearen bigarren musika albuma da, lehenengoa ingelesez. 2002ko abenduaren 10ean argitaratua izan zen eta 200 Po Vstretxnoi errusierazko diskoaren sendia da. Abeslarien izaera polemiko eta probokatzaileak eginiko publizitateari esker, diskoak 5.500.000 kopia saldu zituen mundu guztian zehar. IFPIk, Platinozko Saria eman zion taldeari eta disko bera bi hizkuntza desberdinetan argitaratzeagatik bi Platinozko Disko lortzen zituen lehen taldea izan zen [1]. Garai honetan, taldearen sexualitateari buruzko kontua nahasia zebilen; alde batetik, elkarrizketa batzuetan "etiketak" ez zitzaizkiela gustatzen zioten, besteetan, aldiz, itsura baino ez zela. Azkenik, 2003. urtean eginiko elkarrizketa batean, abeslariek, euren sexualitateari buruzko galderarik ez zutela erantzungo jakinarazi zuten.

2003. urteko otsaila eta martxoan, beren diskoa sustatzeko AEBra joan zen taldea. Bertan, t.A.T.u.-ren anatomia dokumentala grabatzeaz gain, polemika eta probokazioaren erdigune bilakatu ziren. Gaueko elkarrizketak egiten dituzten telebista saio nagusienetan agertu ziren. Hondamendi hutsa izan zen; elkarrizketatzaileek gaizki ahoskatzen zuten taldearen izena, abeslariek euren artean errusieraz hitz egiten zuten, telebista kateek abeslarien kamiseten mezuak "Khuy Voyne!!" ("Gerra Puta!") eta musuak estaltzen edo zentsuratzen zituzten, elkarrizketatzailearen galderei entzungor egiten zieten... Neskek elkarrizketatzaileak hainbeste sumindu zituzten, iragarki tarte batean arduradun batek Ivan Xapovaloven aurrean "Inork ez daki nola funtzionatu dezakeen honek, sinestezina" esan zuela. Hala ere, polemika guztiaz gain, salmentek igokada izugarria izan zuten hilabete batean, promozio bikaina egin zuten Maxim aldizkariko azalean agertzen eta AEBetako zahar eta gazte guztien elkarrizketen jomuga bilakatu ziren.

Polemika guztiaz gain, diskoaren salmentak goraka zihoazen eta urrezko, platinozko eta diamantezko diskoak lortu zituzten. Urrezkoak, hala nola, AEBn, Austrian, Australian, Erresuma Batuan, Espainian, Frantzian, Grezian, Hego Afrikan, Hungarian, Suedian, Turkian eta Txekiar Errepublikan; platinozkoak, aldiz, Alemanian, Finlandian, Hego Korean, Hong Kongen, Indonesian, Italian, Kanadan, Suitzan eta Taiwanen; azkenik, diamantezkoak, Argentina, Errusia eta Japonian.

Diskoko abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Abestia Luzera
1. Not Gonna Get Us (Ez gaituzte harrapatuko) 4:22
2. All the Things She Said ((Neska) Hark esandako guztia) 3:34
3. Show Me Love (Erakutsi iezadazu maitasuna) 4:17
4. 30 Minutes (30 minutu) 3:18
5. How Soon Is Now? (Oso goiz da oraindik?) 3:16
6. Clowns (Can You See Me Now?) (Pailazoak (Ikus nazakezu orain?) 3:13
7. Malchik Gay (Gay mutila) 3:10
8. Stars (Izarrak) 4:09
9. Ja Soxla S Uma (Я сошла с ума; Burua galdu dut) 3:34
10. Nas Ne Dogonjat (Нас не догонят; Ez gaituzte harrapatuko) 4:20
11. Show Me Love (zabaldutako bertsioa) 5:10
12. 30 Minutes (zabaldutako bertsioa) 5:10

Zerrendetako postuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Postu altuena Salmentak Saria Ref.
Amerika
Ameriketako Estatu Batuak AEB 13 760.000+ 1
Argentina Argentina 9 1.000.000+ 1
Brasil Brasil 13 40.000+
Kanada Kanada 19 200.000+ 2
Mexiko Mexiko 2 75.000+ 1
Asia
Hego Korea Hego Korea 1 56.000+ 1
Hong Kong Hong Kong 60.000+ 3
Indonesia Indonesia 50.000+ 1
Japonia Japonia 1 1.112.000+ 1
Malaysia Malaysia 15.000+ 1
Singapur Singapur 7.500+ 1
Thailandia Thailandia 20.000+ 1
Taiwan Taiwan 1 20.000+ 1
Afrika
Hegoafrika Hego Afrika 20.000+ 1
Europa
Alemania Alemania 3 200.000+ 1
Austria Austria 1 15.000+ 1
Belgika Belgika 13 10.000+ 1
Danimarka Danimarka 19 10.000+
Erresuma Batua Erresuma Batua 12 100.000+ 1
Errusia Errusia 1 1.400.000+ 1
Espainia Espainia 50.000+ 1
Finlandia Finlandia 2 50.000+ 1
Frantzia Frantzia 7 168.000+ 1
Herbehereak Herbehereak 32 35.000+ 1
Grezia Grezia 6 10.000+ 1
Hungaria Hungaria 1 5.000+ 1
Italia Italia 5 80.000+ 1
Portugal Portugal 20.000+ 1
Suedia Suedia 14 30.000+ 1
Suitza Suitza 5 40.000+ 1
Turkia Turkia 20.000+ 1
Txekia Txekiar Errepublika 1 5.000+ 1
Ozeania
Australia Australia 19 35.000+ 1
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 9

All the Things She Said, Not Gonna Get Us, Show Me Love, How Soon Is Now? eta 30 Minutes singleek, halaber, arrakasta handia izan zuten mundu osoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]