t.A.T.u.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
t.A.T.u.
Tatu.png
Abeslariak 2003. urtean
Tatu wordmark.svg
Datuak
Jatorria Mosku, Errusia
Musika mota Pop, pop rock, rock alternatibo eta elektroniko, synthpop, techno, dance pop [1]
Urteak 1999-2011, 2014
Produkzioa
Diskoetxea(k) Neformat, Universal, Interscope, T.A. Music, Soyuz Music, Misteriya Zvuka, Coqueiro Verde, Pelo Music
Taldekideak
Lena Katina
Julia Volkova
Informazio gehigarria
MusicBrainz 7c20f558-d664-42bd-b6f1-81acf9dbb72d
www.tatu.ru

t.A.T.u. (idazkera zirilikoz, Тату) 1999. urtean sortutako talde errusiarra da. Taldea Ivan Xapobalovek sortu zuen Moskun eta Lena Katina eta Julia Volkova abeslariek osatzen dute. 2000ko hamarkadan Errusia eta Ekialdeko Europa guztia asaldatu eta herritarren morala azpikoz gora jarri zuten. Mundu osoko errusiar talde ezagunena da eta abeslarien hasierako estetikak ere marka sakona utzi du Japonia eta Mexiko bezalako herrialdetan.

Hasiera batean, abeslariak bikote homosexual moduan aurkeztu ziren, baina 2003. urtean ateratako t.A.T.u.-ren anatomia dokumentalean aitortu zutenez, ekoizleek behartutako itxura besterik ez zen izan. Urte batean, taldea Errusia eta Ekialdeko Europa osoan egin zen ezagun 2000an argitaratutako Ja Soxla S Uma abestiari esker. 2001ean Ivan Xapovalovek Universal Music diskoetxarekin kontratu bat sinatu eta urte berean t.A.T.u.-ren lehenbiziko diskoa atera zen, 200 Po Vstretxnoi. Izugarrizko arrakasta izan ostean, 2002. urtean, ingelesezko bertsioa kaleratu zen, 200 km/h in the Wrong Lane. Disko honek eta abeslarien jarrera probokatzaileak munduan zehar ezagun bihurtu zituen. Diskoko abesti ospetsuenen artean aipatzekoak dira All the Things She Said, Not Gonna Get Us eta How Soon Is Now? bertsioa. 2003. urtean Eurovision Abesti Txapelketan parte hartu zuten Ne Ver, Ne Boisia abestiarekin eta hirugarren postua lortu zuten. Ivan Xapovalov produktorearekin hautsi ostean, Dangerous and Moving eta errusierazko Liudi Invalidy diskoak argitaratu zituzten. Nahiz eta lehenengo diskoarekin lortutako arrakastatik urrun gelditu ziren, diskoko All About Us abestiak ospe handia lortu zuen 2005. urtean.

Gaur egun, hirugarren diskoa kaleratu ostean, Lena Katina eta Julia Volkova abeslariek atsedenaldi bat hartzea erabaki dute beraien bakarlari karrerak sendotzeko asmoz; ez dute t.A.T.u. taldea bertan behera uzteko asmoa adierazi [2][3].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998-1999: Taldearen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivan Xapovalov eta Alexander Voitinski ekoizleek musika egitasmo bat abian jarri zuten Errusian. Proiektu probokatzaile hau abian jartzeko, hamar neska nerabe aurkeztuko zen entzuketa proba batzuk antolatu zituzten 1998. urtean. Entzuketa haietara, orduan hamahiru urte baino ez zituzten Lena Katina eta Julia Volkova abeslariak aurkeztu ziren, lehenago Neposedi abeslari txikien taldean elkar topo egin zutenak. Ekoizleek lehenbizi Lena Katina aukeratu zuten hamar neskatoen artean hainbat abesti abesteko; hala ere, bere ahotsari zeozer falta zitzaiolakoan, beste neska bat batzea adostu zuten, eta oraingo honetan bai, Julia Volkova hartu zuten. 1998ko urrian sortu zen t.A.T.u..

Izena beranduago aukeratu zuten, Тату (Tatu). Errusierazko "Ta lyubit Tu" esaldiaren laburketa bat da, euskaraz, neska honek neska hura maite du esan nahi duena. Lehen diska atera baino lehen t.A.T.u. puntuekin idaztea erabaki zuten, Tatu talde australiarrarengandik bereizteko [4].

Hurrengo urtean, Lena eta Julia lehen abestia grabatzen hasi ziren. Abesti hau atera baino lehen, bi ekoizleen egitasmoak desberdinak zirela ohartu eta Alexander Voitinskik egitasmoa uztea erabaki zuen. Ivan Xapobalovek orduan, Elena Kiper zinema ekoizle moduan kontratatu zuen lehen diskorako.

Bikotearen 2003ko argazkia.

1999-2003: Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «200 Po Vstretxnoi» eta «200 km/h in the Wrong Lane»

1999ko udazkenean Ja Soxla S Uma (Burua galdu dut) izeneko lehen singlea amaitu zuten, hala ere, ez zen 2000ko abendura arte argitaratu. Abestiak, beste neska bat maite eta gizartearen eta gurasoen erantzunaren beldurrez dagoen neska baten sentimenduak adierazten ditu. Ustez, Elena Kiperrena izan zen idea, dentistarenean lotan gelditu eta ametsetan beste neska bat musukatzen zuela amestu zuela esan baitzuen; esnatzerakoan, "ja soxla s uma" esaldia otu zitzaion. Bigarren esaldia "mne nuzhna ona" (behar dut) Ivan Xapobalovek gaineratu zuen.

Xapobalovek berak zuzendu zuen single horren bideoklipa. Bertan, Lena eta Julia eskolako uniformez jantzita agertzen dira, abestu eta elkar musukatzen duten artean. Kiperrek dio, Fucking Åmål suediar filmeak eragina izan zuela bideoaren itxuran. Grabaketak 2000 hasieran egin ziren, Juliak hamalau urte eta Lenak hamabost urte zituztenean. 2000. urteko azaroan kaleratu zen bideoa Errusiako MTV sarean.

Lena eta Julia arau zorrotzez zaindu zituzten. Ekoizleek jarraitzaileei autografoak sinatzea debekatu, kazetariei erantzun motzak ematera behartu eta, batez ere, abeslarien bizitza pertsonala ezkutatu egin zuten. Hitzarmen horrek, abeslarien esanak, sentimentuak eta egiten zuten guztia baldintzatzen zuen. Juliaren izaeragatik, hertsiago lotu zuten eta kazetariei erantzutea ere debekatu zioten; desberdinketa horrek, etorkizunean Juliak eta ekoizleak izango zuten harremana baldintzatu zuen.

2001eko maiatzaren 16ean, hala nola, Errusia eta Poloniako musika zerrendetako lehen postuak lortu eta Errusiatik eta inguruko herrialdeetatik eginiko 200 Po Vstretxnoi Tour luze eta gogorraren ostean, t.A.T.u.k Universal diskoetxearekin bost albumeko kontratu bat sinatu zuen. Lehen diskoa maiatzaren 21ean kaleratu zuten Errusia, Polonia eta Ekialdeko Europa osoan; 200 Po Vstretxnoi, euskaraz, 200 km/h zirkulazioaren aurka esan nahi duena. Bederatzi abestik eta bi remix-ek osatzen dute. Aldi berean, bigarren bideoklipa argitaratu zuten, Nas Ne Dogoniat (Ez gaituzte harrapatuko); bertan, kamioi batean doazen bi abeslariak euren bila dabiltzatenez ihes egiten agertzen dira. Lehen postua lortu zuen Errumania, Errusia eta Poloniako irratietan, hala nola.

2001. urte erdialdean, taldeak hirugarren singlearen bideoa grabatu zuen 30 Minut (30 minutu), irailean argitaratu zena; orduan, euren ingelesezko lehen diskoa grabatzeari ekin zioten. Juliak orduan ingelesa ez zekienez, irakasle baten beharra izan zuen abestiak behar bezala grabatzeko.

2002ko urtarrilean, ingelesez kaleratuko zuten lehen diskoa ezagutarazteko bira egin zuten Ingalaterran, Alemanian eta AEBn. Arrakastaren ostean eta Ivan Xapovalevekin izan zituen arazoengatik, apirilean Elena Kiperrek bere postua utzi eta Beata Andreevak ordezkatu zuen. Maiatzean argitaratuko zen Prostye Dvizhenia (Mugimendu sinpleak), laugarren abesti eta bideoklipa, grabatzen hasi ziren. Bideoklipan, Lena Katina liburu bat irakurtzen eta edari bat edaten agertzen da eta Julia aldiz, bainuontzi batean masturbatzen. Oso bideo polemikoa izan zen.

Ekainean, t.A.T.u. lehen aldiz agertu zen New Yorkeko MTVren TRL saioan eta irailean, ingelesezko lehen singlea kaleratu zuten All The Things She Said ((Neska) Hark esandako guztia). Otsailean aldiz, Klouny (Pailazoak) izeneko abesti berri bat kaleratu zuten 200 Po Vstretxnoi diskoaren formatu berrian eta Industria Fonografikoaren Nazioarteko Federazioak, errusierazko disko honen milioi bat kopia saltzeagatik, Platinozko Saria eman zion taldeari. Saria lortu zuen lehen talde errusiarra izan zen.

Julia 2003ko kontzertu batean.

2002ko abenduaren 10ean, 200 km/h in the Wrong Lane (200 km/h aurkako norabidean), 200 Po Vstretxnoi diskoaren ingelesezko bertsioa kaleratu zuten. Disko honek, t.A.T.u. taldea mundu osoan zabaldu zuen eta ospea emango zioten sei milioi kopia saldu zituen.

Orduan, lesbianismoaren kontura polemika eta publizitatea egiteagatik, taldea eta, batez ere, ekoizlea gaitzetsiak izaten hasi ziren. Gainera, 2003ko urtarrilean eta irailean, Maxim eta FHM aldizkarietan hurrenez hurren, taldeko bi abeslariak arropa arinean agertu ziren; Juliak hamazazpi urte zituen eta Lenak, aldiz, hemezortzi. FHM aldizkariaren azalean agertu zen argazkian, Lenak, Juliaren atzean, bularraldea eskuekin estaltzen zion. Gaztetasuna kontuan hartuta, azal guzti hauek izugarrizko eztabaida piztu zuten mundu osoko egunkari ospetsuenetan. Garai honetan, oraindik, euren sexualitateari buruzko kontua nahasia zebilen; alde batetik, elkarrizketa batzuetan "etiketak" ez zitzaizkiela gustatzen zioten, besteetan, aldiz, itxura baino ez zela. Azkenik, 2003. urtean eginiko elkarrizketa batean, abeslariek, euren sexualitateari buruzko galderarik ez zutela erantzungo jakinarazi zuten.

Polemika guztiekin batera, diskoaren salmentak goraka zihoazen eta urrezko, platinozko eta diamantezko diskoak lortu zituzten. Urrezkoak, hala nola, AEBn, Austrian, Australian, Erresuma Batuan, Espainian, Frantzian, Grezian, Hegoafrikan, Hungarian, Suedian, Turkian eta Txekiar Errepublikan; platinozkoak, aldiz, Alemanian, Finlandian, Hego Korean, Hong Kongen, Indonesian, Italian, Kanadan, Suitzan eta Taiwanen; azkenik, diamantezkoak, Argentinan, Errusian eta Japonian.

Lena Katina abeslaria.

Urte bereko otsailan eta martxoan, beren diskoa sustatzeko AEBra joan zen taldea. Bertan, t.A.T.u.-ren anatomia dokumentala grabatzeaz gain, polemika eta probokazioaren erdigune bilakatu ziren. Gaueko elkarrizketak egiten dituzten telebista saio nagusienetan agertu ziren. Hondamendi hutsa izan zen; elkarrizketatzaileek gaizki ahoskatzen zituzten taldearen eta taldekideen izenak, abeslariek euren artean errusieraz hitz egiten zuten eta elkarrizketatzailearen galderei entzungor egiten zieten, telebista kateek abeslarien kamiseten mezuak "Khui Voyne!" (Gerra Puta!) eta musuak estaltzen edo zentsuratzen zituzten... Neskek elkarrizketatzaileak hainbeste sumindu zituzten, iragarki tarte batean arduradun batek Ivan Xapovaloven aurrean "Inork ez daki nola funtzionatu dezakeen honek, sinestezina" esan zuela. Hala ere, polemika guztiaz gain, salmentek igokada izugarria izan zuten hilabete batean, promozio bikaina egin zuten Maxim aldizkariko azalean agertzen eta AEBetako zahar eta gazte guztien elkarrizketen jomuga bilakatu ziren [5].

2003ko Eurovision Abesti Txapelketan t.A.T.u.k partu hartu eta hirugarren postua erdietsi zuen, Ne Ver, Ne Boisia (Ez fidatu, Ez beldurtu) abestiari esker. Nahiz eta, Juliak eztarriko arazoengatik ezin izan zuen entseguetara joan, Lenaren ahotsa izan zen finaleko zuzeneko saioan huts egin zuena eta, ondorioz, emanaldi kaskarra egin zuten. Hala ere, eztabaida hirugarren postu horrengatik sortu zen; izan ere, Ne Ver, Ne Boisia abestiak musika zerrendetako lehen postua lortu zuen herrialdetako batean, Irlandan, telefono bidezko bozketak zenbatzerakoan arazoak izan ziren. Honela, boto irlandarrak jasako zituzten herrialdeak entseguetan parte hartu zuten epaile batzuek aukeratu zituzten. Ondorioz, Errusiako taldeak 0 puntu lortu zituen, entseguetan Lenak bakarrik abestu zuelako eta t.A.T.u. taldea 3 puntugatik lehenengo postutik kanpo gelditu zen [6].

Nahiz eta Errusiak protesta egin, taldearen postua hirugarrena izaten jarraitu zuen. Abeslariek elkarrizketa batean ondokoa gaineratu zuten:

« Eurovision hasiberrientzako txapelketa da. Gu ezagunak ginen dagoeneko eta txapelketara aurkeztu baginen, gure herrialdeak eskatu zigulako izan zen.  »

Hala ere, haserre guztiak atzean utzita, urte hartako irabazle turkiarraren abestia Every Way That I Can (Ahal dudan edozein moduan) abestu zuten Istanbulgo kontzertu batean. Gainera, garai hartan IFPIk ingelesezko diskoaren salmentengatik, Platinozko Saria eman zion taldeari. Bi hizkuntza desberdinetan kaleratutako disko beragatik platinozko bi sari irabazi dituen lehen taldea da.

Egun batzuk geroago, taldea MTV Movie Awards ikuskizunean abestera gonbidatua izan zen, eta ehun neskaren konpainian All The Things She Said eta Not Gonna Get Us abestia ospetsuak abestu zituzten. AEBn eginiko bidaia, probetxuzkoa izan zen eta San Frantzisko hiriko Golden Gate zubian, 200 km/h in the Wrong Lane diskoko azkeneko bideoklipa grabatu zuten, Show Me Love.

2003-2004: Aldaketak eta hiatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko abenduaren 12an, t.A.T.u.-ren anatomia dokumentala argitaratu zen Errusian. Besteak beste, abeslariek dokumentalean lesbianak ez zirela argitzen zuten eta Eurovision txapelketan bizi izandako zenbait gorabehera kontatzen zituzten.

Abenduan, legez, abeslariek Ivan Xapovalov sortzaile eta ekoizlearekin hautsi egin zuten eta Juliak, hasieratik ekoizlearekin ika-mika nagusiak izan zituen abeslariak, ondoko hau esan zuen:

« ...berarekin (Ivan Xapovalovekin) hautsi dugu, gure lan artistiko berriak prestatzen baino denbora gehiago pasatzen zuelako eskandalu berriak antolatzen. Ziur gaude, gure zaleek abesti eta album berriak eskandalu berriak baino gehiago nahi dituztela [7].  »

Badirudi, Juliaren bigarren haurnaldiak garrantzi handia izan zuela erabaki horretan; izan ere, aurreko urtean, Julia abortu-klinika batetik ateratzen harrapatu zuten kazetariek eta Ivan Xapovalovek abortura bultzatuta zuen zurrumurrua zabaldu zen errusiar prentsan.

Julia 2006ko kontzertu batean.

Zalaparta guzti hauek alde batera utzita, 2004. urtean taldea ekoizle berriekin grabatuko zuen disko berria antolatzen hasi zen.

2005-2006: Dangerous and Moving / Liudi Invalidy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Dangerous and Moving» eta «Liudi Invalidy»

2004ko irailaren 23an, Juliak Viktoria izeneko alaba bat izan zuen. Honekin batera, Juliak eta Lenak, Sergio Galoian ekoizle berriarekin abestiak grabatzeari ekin zioten.

2005eko abuztuan, All About Us (Gurea amaitu da) eta Liudi Invalidy (Elbarriak), hurrenez hurren, Dangerous and Moving eta Liudi Invalidy diskoetako lehen singleak argitaratuko ziren berri eman zuen taldeak. Hain zuzen, nazioarteko bigarren diskoa 2005eko urriaren 5ean kaleratu zuten, Dangerous and Moving (Arriskutsuak eta Mugimenduan). Errusierazko sendia urriaren 19an argitaratu zen, Liudi Invalidy. Berehala, bigarren singlea Friend or Foe (Laguna edo Etsaia) eta abestien bideoklipak kaleratu zituzten.

Disko hauek, ez zuten aurreko diskoen ospea berdintzea lortu, baina taldeak musikaren munduan lortutako berezko lekua egonkortzen lagundu zuten. All About Us-en arrakastak, abestia nazioarteko diskoaren euskarri bilakatu zuen.

Nahiz eta, Ivan Xapovalovekin hautsi zuten, errusierazko diskoa ere polemikoa izan zen. Azaroaren 21ean, Errusiako Komi Errepublikak elegitea jarri zion taldeari errusierazko abesti baten izenburuagatik, Liudi Invalidy (Elbarriak). Abesti honek honako hau dio:

« Elbarriek ez dakite zer den gizaki izatea. Beltzaileak dira gizakien itxuran. Ez dira bizi, funtzionatu egin dute...  »

Hala ere, hainbat elegiteren ondoren, taldeak argitu egin zuen abestian ez zirela gaitasun fisiko murritzak dituzten pertsonez ari, gizakion morala, arima eta sentimenduak ez dituzten pertsonez, baizik [8].

2006an japonierazko izena duen hirugarren singlea argitaratu zuten Gomenasai (Barkatu) eta abuztuaren 30ean aldiz, webgune ofizialak Universal/Interscope diskoetxearekin hautsi zutela iragarri zuen.

2007-2009: Vesiolye Ulybki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Vesiolye Ulybki»

Bigarren diskoa atera ondoren, talde homosexual askok t.A.T.u.-ren aurkako kritika gogorrak bota zituzten. 2007ko maiatzaren 17an, taldeak jarraitzale homosexualei zuzenduriko mezu bat idatzi zuen:

« Geure bigarren diskoa atera genuenean, jarraitzaile (homosexual) askok gezurra esan genuela eta traizionatu egin genituela pentsatu zuten. Ezta gutxiago ere! Nahiz eta hasieran eman genuen irudia itxura izan, beti mugarik gabeko maitasuna aldarrikatu dugu!  »
2008ko irailean Moskuko jaialdi batean.

Gainera, adiskidetzeko asmoarekin, 2007ko maiatzaren 26ean, Moskuko Gay Harrotasunaren eguneko manifestazioan parte hartu eta debaldeko kontzertu bat eskaini zuten [9].

2007 bukaeran, Bely Plastxik (Mantala zuria) singlea kaleratu zuten, Vesiolye Ulybki (Irribarre zoriontsuak) albumaren abesti nagusia izango zena. Bigarren singlea 2008ko maiatzean agertu zen lehenbizikoz irratian, eta bi bideoklipak 2008ko ekainaren 5ean argitaratu ziren YouTube katean. Hain zuzen, albumaren errusierazko bertsioa 2008ko urriaren 21ean kaleratu zen iTunes eta Errusiako musika dendetan. Disko hau bultzatzeko zuzeneko emanaldiak eman zituzten AEBn, Alemanian, Dubain, Egipton, Errusian, Frantzian eta Italian. Managerrak argitu zuenez, hirugarren diskoa Julia Volkovaren gaixotasun larri batengatik atzeratu zen. 2008ko azaroaren 28an, Errusiar MTVk t.A.T.u. taldeari herrialdeko Legenda saria eman zion [10].

2009ko martxoaren 21ean, taldea hautsiko zen zurrumurrua zabaldu zen; hala ere, Lena Katina eta Julia Volkova abeslariek sei egun geroago esames guzti hauek isilarazi zituzten haien blogean idatzitako baten bidez. Bertan, t.A.T.u. taldea bertan behera utzi gabe bakarlari moduan lan egiten hasiko zirela adierazi zuten [11][12].

Azkeneko bideoklipa 2009ko apirilaren 17an atera zuten, Snegopadyren (Elurteak) bideoklipa hain zuzen. Nahiz eta bideoklip hau ia guztiz irudi birtualekin egina dagoen, arrakasta handia izan zuen Ekialdeko Europa eta, batez ere, Errusian [13].

2010: Waste Management eta hiatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Waste Management»

Ingelesezko album hau Hego Amerikako eta Errusiako dendetan baino ez dago salgai; dena den, internet bidez jaitsi daiteke edozein herrialdetatik. Waste Management (Hondakinen kudeaketa) diskoko singleak Snowfalls, White Robe eta Sparks izan dira; azkeneko biak Brasilgo eta Txileko abesti zerrendetan postu arrakastatsuak lortu dituzte [14].

Gaur egun abeslari bakoitzak bere bidea jarraitzen duela dirudi. Lena Katinak hainbat kontzertu eman ditu bakarrik AEBn eta Julia Volkovak aldiz, bere diskoaren zati handi bat dagoeneko grabatua duela jakinarazi du. Errusiar esamesen arabera, Juliak Lady Gagarekin kolaboratu du disko berriko abesti batean [15][16][17].

2014: Sochi-ko neguko joku olinpikoak eta buelta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014 ko otsailean t.A.T.u. bueltatu zen eta kontzertu bat eman zuten Sochi -n Olimpiar jokuan zirela eta (Nas ne dogonyat) abestiarekin.

Egun batzuk geroago single berria aurkeztu zuen zuzenean Moskun (Lubov V Kazdom Mgnovenni) ``Love Radio´´ kontzertuan. Apirilean ingelesez aterako da eta baita ere bideo ofiziala.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika-albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Musika-albuma Zerrendetako postua
Ameriketako Estatu Batuak Errusia Polonia Alemania Mexiko Japonia Finlandia Frantzia Erresuma Batua Australia
Mundu osoan
2001 200 Po Vstretxnoi
-
1
1
-
-
124
-
-
-
-
-
2001eko maiatzaren 21ean
2.500.000 kopia salduak
2002 200 km/h in the Wrong Lane
13
1
5
3
2
1
2
8
12
19
4
2002ko abenduaren 10ean
6.000.000 kopia salduak
2003 t.A.T.u. Remixes
-
2
5
-
-
105
-
-
-
-
-
2003ko maiatzaren 23an
200.000 kopia salduak
2005 Dangerous and Moving
131
1
25
10
1
9
20
23
78
13
39
2005eko urriaren 5ean
3.000.000 kopia salduak
2005 Liudi Invalidy
-
1
3
-
7
-
-
-
-
-
-
2005eko urriaren 21ean
300.000 kopia salduak
2006 The Best
-
2
65
-
5
-
-
-
-
19
-
2006ko irailaren 7an
500.000 kopia salduak
2008 Vesiolye Ulybki
92
7
15
19
-
-
8
88
-
78
-
2008ko urriaren 21ean
+500.000 kopia salduak
2009 Waste Management
-
3
-
-
8
-
-
-
-
-
-
2009ko abenduaren 15ean
?
  • Irabazitako urrezko diskoak, urre kolorez.
  • Irabazitako platinozko diskoak, grisez.
  • Irabazitako diamantezko diskoak, zianez.

Single ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Singleak Zerrendetako postua
Polonia Errusia Txekia Errumania Australia Austria Finlandia Frantzia Alemania Italia Taiwan Espainia Japonia Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak Mexiko Txile Brasil
2000 Ja Soxla S Uma
1
1
18
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
2001 Nas Ne Dogoniat
1
1
-
1
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
2002 All the things she said
1
1
-
1
1
1
3
2
1
1
1
1
1
1
5
1
1
1
2003 Not Gonna Get Us
19
8
3
-
11
5
3
18
15
4
2
24
2
7
18
9
2
4
2003 How Soon Is Now?
-
-
-
-
37
37
8
-
33
-
-
-
-
-
-
-
6
-
2005 All About Us
1
5
5
16
39
3
4
7
7
4
1
11
15
8
13
1
1
1
2005 Friend or Foe
9
16
12
-
-
10
-
-
-
16
2
30
-
48
-
16
1
-
2006 Gomenasai
3
75
-
-
-
47
-
-
30
-
2
-
25
-
-
-
-
-
2008 Bely Plastxik
1
15
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
1
2008 220
1
22
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
2009 Snegopady
3
1
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeslariak 2006ko kontzertu batean.

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «t.A.T.u.-ren sari zerrenda»

Tourrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 200 Po Vstretxnoi Tourra (2001–2002)
  • Show Me Love Tourra (2003)
  • Dangerous and Moving Tourra (2005–2007)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: T.A.T.u. Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Premier-Ministr 2002an
Northern Girl abestiarekin
EuroRusia.svg
Errusia 2003ko Eurovision Abesti Txapelketan
Ne Ver, Ne Boisia abestiarekin
Ondorengoa
Julia Savitxeva 2004an
Believe Me abestiarekin