Otobarren
Otobarren | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | [[|]] |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′07″N 2°48′05″W / 42.8853°N 2.8014°W |
Garaiera | 527 m |
Demografia |
Otobarren edo Oto Barren (Hueto Abajo gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 527 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arrato mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otogoien herriaren albo-alboan.
Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren. Udalerriaren burua Otobarrenen kokatzen zen.
Otogoienan ez bezala, Otobarrenan oraindik ere badago nekazaritzatik bizi den jendea. Lehen sektoreko jarduera nagusiak zerealak, erremolatxa, babarruna, haragitarako abereak eta ardiak dira.
Otobarreneko San Bizente elizako San Blas kaperan XVI. mendeko margo interesgarriak daude.
Gasteizko herriak: Otobarren | ||
---|---|---|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu |