Pál Teleki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pál Teleki
Pál Teleki 01.jpg
Hungariako Kanpo Harremanetarako ministroa

1940-12-21 - 1941-02-04
István Csáky Itzuli - László Bárdossy Itzuli
Minister of Education of Hungary Itzuli

1938-05-14 - 1939-02-16
Bálint Hóman Itzuli - Bálint Hóman Itzuli
Hungariako lehen ministro

1920-07-19 - 1921-04-14
Sándor Simonyi-Semadam Itzuli - István Bethlen Itzuli
Hungariako Kanpo Harremanetarako ministroa

1920-04-19 - 1920-09-22
Sándor Simonyi-Semadam Itzuli - Imre Csáky Itzuli
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1905-02-21 - 1910-06-23
Barrutia: Șomcuta Mare Itzuli
Bizitza
Jaiotza Budapest1879ko azaroaren  1a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest1941eko apirilaren  3a (61 urte)
Hobiratze lekua Gödöllő Itzuli
Heriotza modua suizidioa: bala zauria
Hezkuntza
Heziketa Eötvös Loránd University Itzuli
(1897 - 1901)
Hizkuntzak frantsesa
alemana
italiera
Hungariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta geografoa
Lantokia(k) Budapest
Enplegatzailea(k) Eötvös Loránd University Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa National Constitution Party Itzuli
Pál Teleki signature.jpg

Pál János Ede Teleki de Szék kondea (Budapest, 1879ko azaroaren 1aib., 1941eko apirilaren 3a) Hungariako politikaria izan zen, bi aldiz lehen ministro izan zen, 1920tik 1921ra eta 1939tik 1941ra. Geografian aditua zen, Hungariako Zientzia Akademiako kidea izan zen eta hungariar esploratzaile elkarteko lehendakaria ere izan zen.

1879. urtean jaioa, Transilvaniako familia aristokrata batean, Teleki geografo nabarmenetariko bat izan zen eta orientalista ere bai. Bere karrera politikoak indarra hartu zuen bigarren mundu gerraren osteko garaian. Birritan izendatu zuten lehen ministro, 1920-1921ean lehen aldiz eta bigarren aldian 1939-1941ean. Bere lehen agintaldian aurre egin behar izan zien mundu gerraren ondorioei, Trianongo Ituna, Béla Kunen erregimen komunista eta kontrairaultza. Telekik, Hungaria kristaua, kontserbadorea eta antikomunista egin zuen eta sendoa izan zen Hungariaren mugak zaintzerakoan.

Geografo nabarmena, beraren prestigio internazionalak Iraken egindako garai hartako muga berrien kokapenean parte hartzera eraman zuen. Ekintza intentsu bat mantendu izan zuen mugimendu eskautistan.

Gobernutik kanpo epe luze baten ondoren, itzuli egin zen maiatzaren 1938an, hezkuntza ministro bezala. Ministro legez, hurrengo urtean, berriro ekin zion gobernadore bezala. Potentzia faxistek lagundu egin zioten, Hitlerri independentzia-keinu egini zion eta Italiaren kontrapisu bezala ipintzen saiatu zen Alemaniaren kontra. Hala ere, gero eta Berlinen menpekoagoa zen, bere lurralde-helburuak lortu ahal izateko. Bere politika Bigarren Mundu gerraren Ardatzera lotu behar izan zuen. Aliantza horri esker, Trianon galdutako lurralde batzuk berreskuratzea lortu zuen eta baita berak nahi zuen beste lurralde batzuk konkistatzea. Alemaniaren dependentziaren desilusioa hortxe izan arren, gobernuaren buru jarraitu zuen erregeordearen behin eta berriz ekiten ziolako.

1941eko martxo eta apirilean Jugoslaviako krisia gertatu zen. Bertan Alemaniak gobernuak hungariar gobernu eta militarren babesa lortu zuen Hungaria inbaditzeko. Babes horrek gehiengoa lortu zuen baina Telekik bere buruaz beste egin zuen, protesta moduan, apirilaren 3an.

Teleki Hungariako historian, irudi polemikoa da eta hori, oso agerian geratu zen, esate baterako, Telekiren omenez estatua bat kokatu zutenean, 2004ko udaberrian.