PP+Cs
PP+Cs | |
---|---|
Buruzagia | Pablo Casado Inés Arrimadas |
Bozeramailea | Carlos Iturgaiz |
Sorrera | 2020ko otsailaren 21a |
Ideologia politikoa | eskuin politikoa, kontserbadurismoa, liberalismoa, espainiar unionismoa |
Kideak | PP Herritarrak |
Eserlekuak erakundeetan | Eusko Legebiltzarrean 6 / 75 |
PP+Cs 2020ko otsailaren 21ean Alderdi Popularrak eta Herritarrak alderdiak adostutako koalizioa da, urte bereko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko.[1][2]
Osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alderdia | |
---|---|
Alderdi Popularra (PP) | |
Herritarrak - Herritarron Alderdia (Cs) |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko apirileko hauteskunde orokorretan Alderdi Popularraren (PP) eta Herritarron alderdiaren (Cs) arteko botoak banatzeak Espainiako Langile Alderdi Sozialistak (PSOE) aise irabaztea eragin zuen. Honen aurrean PPko idazkari nagusi Pablo Casadok bi alderdien arteko aliantza osatzeko deia egin zuen.[3] Era berean, 2019ko maiatzeko hauteskunde autonomikoen eta udal hauteskundeen ondoren PP eta Cs akordioetara iritsi ziren zenbait autonomia erkidegotan zein hiriburutan batera goberntazeko. 2019ko abuztuan PPk España Suma marka (euskaraz, "Espainiak batzen du") eta autonomia erkidego bakoitzaren izeneko beste 17 marka (tartean, País Vasco Suma) erregistratu zituen, Nafarroan Nafar Herriaren Batasunarekin (UPN) batera Cs eta PPk osatutako Navarra Suma aliantza oinarri hartuz.[4][5][6] 2019ko azaroko hauteskunde orokorren harira PPk España Suma koalizioa osatzeko eskaintza egin zion Cs-i,[3][7] baina Cs-eko buruzagi Albert Riverak guztiz baztertu zuen era horretako aliantzen aukera, UPNrekin batera egindakoa salbu.[8][9] Hauteskundeen ondoren Cs-en emaitza kaskarrengatik Albert Riverak dimisioa eman ondoren, alderdiak berriz ukatu zuen koalizioa osatzeko aukera 2019ko abenduan.[10][11]
2020ko urtarrilaren 31n, Kataluniako Generalitateko presidente Quim Torrak 2020 urtean zehar Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak aurreratuko zituela iragarri eta bi egunetara, eta Cs barnean Kataluniako "salbuespenezko egoera" zela eta PPrekin batera Cataluña Suma aliantza osatzearen aldeko iritzi aldaketen ondoren,[12] Inés Arrimadas Diputatuen Kongresuko Cs-en bozeramaileak era horretako aliantza bat Galizian zein Euskal Autonomia Erkidegoan osatzeko aukera aipatu zuen, Mejor Unidos (euskaraz, "Hobeto batera") izenpean, eta Vox eskuin muturreko alderdia balizko aliantza batetik kanpo utzi zuen.[13][14][15]
Galizia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galiziako presidente Alberto Núñez Feijóok, 2019ko azaroko hauteskundeen aurretik jada PP-Cs aliantza bat baztertu ondoren,[16] Arrimadasek egindako eskaintza baztertu eta horren ordez Cs-eko kideak Galiziako PPren zerrendetan gehitzeko deia egin zuen.[17] PPren zuzendaritzak ere Galizian koalizioaren beharrik ez zegoela esan zuen, bertako PP "zentro-eskuineko hautesle guztiak elkartzen" zituela iritzita,[18] baina ez zuen baztertu Cs-eko kideak PPren zerrendetara batzea.[19]
Galiziako Parlamenturako hauteskundeen aurrerarapenak, 2020ko apirilaren 5erako, denbora tarte txikia utzi zien bi alderdiei euren desadostasunak bideratzeko. Cs-ek 2020an zehar hauteskundeak izango zituzten hiru herrialdeetan (Katalunia, Euskadi eta Galizia) erabateko aliantza osatu nahi zuen, baian PPk uko egin zion Galizian euren izena plataforma zabalago batean disolbatzeari.[20][21] Núñez Feijóoren ustez "41 eta 0 aulkiren arteko baturak [Galiziako Parlamentuko PP eta Cs-en aulkien batura] marka gisa aldatu edo desagertu behar garela esan nahi badu, proposamena ez da zintzoa".[22] Otsailaren 18an (koalizioa erregistratzeko epemuga baino hiru egun lehenago) Arrimadasek eta Pablo Casadok bilera egin ondoren biek aitortu zuten Galizian koalizoa osatzeko aukerak aldendu egin zirela,[23] nahiz eta Cs-ek hasierako baldintza batzuk baztertu zituen, besteak beste Mejor Unidos izena (horren ordez "PP-Cs" soilik proposatuz), eta Cs-eko hautetsiek PPrekin "kolaborazio leiala" mantenduko zutela aldarrikatu, baina euren autonomia defendatuz eta Cs-eko kideak PPren zerrendetan independente gisa gehitzeko Feijóoren proposamena ukatuz.[24]
Azken unean Arrimadas Feijóo koalizioa negoziatzeko konbentzitzen saiatu arren otsailaren 19an aukera erabat baztertu zen,[25] eta Cs-ek bere hautagaitza propioa aurkeztea erabaki zuen.[26] Arrimadasek PPri ohartarazi zion Galizian koalizioari uko egin izanak ondorioak izan zitzakeela Katalunian, Cs-ek 36 aulki eta PPk 4 soilik edukita bi alderdien egoera kontrakoa izanik.[27][28]
Euskadi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskadin PPko zuzendaritzak Cs-ekin aliantza negoziatzeko nahia erakutsi zuen, baita Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidentearen ordez (2018ko PPren primarioetan Soraya Sáenz de Santamaríaren babesle irmoa izan ondoren Pablo Casadoren zuzendaritzaren estrategiarekin hainbat desadostasun izandakoa) beste lehendakarigai bat hautatzeko prestutasuna ere.[19][29] Balizko hautagaien artean Rosa Díez aipatu zen, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) alderdiaren sortzailea.[30] Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak aurreratzeak, ordea, denbora gutxi utzi zuen bi alderdien negoziaketarako eta Alfonso Alonso ordezkatzeko.[31][32]
Galizian ez bezala, bi alderdien zuzendaritzen arteko negoziaketa "oso aurreratuta" omen zihoan Euskadirako koalizioari zegokionez,[33][23] eta otsailaren 19an PP eta Cs-en arteko koalizio-akordioa hitzartu zen, Alfonso Alonso lehendakarigai izanik.[34] Hala ere, hurrengo egunean Euskadiko PP akordioaren aurka agertu zen, komunikabideen bidez Casado eta Arrimadasek Cs-entzat Araba eta Bizkaiako zerrendetako bigarren postuak hitzartu zituztela jakin ondoren,[35][36] Cs-entzat hainbesteko ikusgarritasuna "onartezina" zela iritziz, Euskadin inolako ordezkaritza instituzionalik gabeko alderdia dela kontuan izanik.[37][38][36] Otsailaren 21ean, gauerdia koalizioa erregistratzeko epemuga zela, Alonsok uko egin zion hitzarmena sinatzeari, Euskadiko PPk alderdiaren zuzendatitzari negoziaketatik baztertu izana eta akordioari buruzko informazioa ezkutatu izana egotzi ziolarik,[39][40] baina PPren zuzendaritzak hala ere koalizioa hitzartuko zela baieztatu zuen.[41][42] Euskadiko PPren iturriek Europa Press agentziari esandakoaren arabera, iragarritako baldintzetan hitzartuz gero ez lukete koalizio akordioa "aitortuko".[43]
PP eta Cs-ek koalizio akordioaren berri eman zieten komunikabideei, Alonsoren hautagaitzari aipamenik egin gabe,[44][45] eta PPren zuzendaritzak Alonsorengan zuen konfiantza "erabat hautsirik" geratu omen zen, aliantza onartuko ez balu "alde egin beharko" zuela ohartaraziz.[46][47] Era berean Euskadiko PPren gehiengoak Alonso (ez zuela dimisioaren aukera ikusten esan zuena) babestu zuen, eta alderdiaren zuzendaritza kritikatu zuen tartean sartzeagatik zein euskal kanpaina sakrifikatzeagatik alderdiaren Espainia osorako estrategiaren mesedetan.[48] Otsailaren 23an, sortutako liskarraren harira, Pablo Casado PPko buruzagiak Alonsori ez zela lehendakarigai izango iragarri zion, haren ordez Carlos Iturgaiz hautatuz, Euskadiko PPren presidentea izandako 1996 eta 2004 bitartean. PPko idazkari nagusi Teodoro García Egeak Alonsoren hautagaitza erretiratzea "elkarrekin harturako erabakia" zela adierazi zuen, baina Euskadiko PPk (Alonso oraindik presidente zela) alderdiaren zuzendaritzaren aldebakarreko erabakia izan zela salatu zuen.[49][50] Hurrengo egunean Alonsok dimisioa eman zuen Euskadiko PPren presidente gisa, eta aurreko egunetan gertatukoarekin desadostasuna adierazi ondoren politika utziko zuela iragarri zuen.[51]
Hauteskundeetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Legebiltzarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei legebiltzarkide lortu zituzten, hiru Arabako barrutian, bi Bizkaiakoan (bakarra behin-behineko emaitzetan)[52] eta bakarra Gipuzkoakoan.[53] Denak PPkoak izan ziren salbu eta hirugarrena Arabako barrutian, zeina Ciudadanos alderdikoa zen: horrela bihurtu zen alderdi honen lehen legebiltzarkidea José Manuel Gil Vegas donostiarra. Behin betiko emaitzen kontaketa burutu ondoren gehitu zitzaien Luis Gordillo, Bizkaiako zerrendan bigarrena eta Cs Euskadiko burua.[54]
Eusko Legebiltzarra | |||||||
Data | Botoak | % | # | Aulkiak | +/– | Lehendakarigaia | Gob. |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 | 60,650 | %6.77 | 5.a | 6 / 75 |
3[a] | Carlos Iturgaiz | Zehazteke |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 2016ko hauteskundeetan PP (9) eta Cs (0) alderdien arteko baturarekin alderatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susaeta, Igor. «PP eta Ciudadanos koalizioan aurkeztuko dira legebiltzarreko bozetara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ «PP eta Ciudadanos koalizioan joango dira hauteskundeetara, Alonso kontra egon arren» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ a b Rodriguez, Mikel. «Kanpainaurre betean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Begiristain, Edurne. «Galera eteteko formula bila» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PP registra la marca España Suma y otras 17 en las autonomías para ofrecer una gran coalición a Ciudadanos» ELMUNDO 2019-08-14 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2019-08-15). «El PP registra la marca España Suma para exportar el modelo de coalición con Cs» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Press, Europa. (2019-09-15). «Casado agita la fórmula de España Suma ante posibles elecciones para recuperar desencantados que se fueron a Cs y Vox» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rivera rechaza concurrir a las generales junto al PP: “España suma, pero la corrupción resta”» La Vanguardia 2019-09-02 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciudadanos rechazó la oferta del PP con España Suma en cinco comunidades» abc 2019-09-30 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Zala, Ander Perez. «Sanchezek UPren eta Ciudadanosen babesa nahi du inbestidurarako» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blas, Elsa García de. (2019-12-10). «Ciudadanos rechaza la propuesta de España Suma y lo tacha de “bulo” del PP» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciudadanos se abre ahora a una lista con el PP en Cataluña por la "situación excepcional"» El Confidencial 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrimadas pide extender la lista conjunta de Cataluña a Galicia y el País Vasco» El Confidencial 2020-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrimadas propone ir con el PP a las elecciones de Cataluña, País Vasco y Galicia» abc 2020-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-01-31). «Elecciones: Arrimadas propone acuerdos con el PP en Cataluña, País Vasco y Galicia» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Feijóo zanja la adhesión a España Suma:«En Galicia no es necesario»» abc 2019-08-25 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El PPdeG desoye la oferta de coalición de Arrimadas, pero abre sus puertas a los votantes y dirigentes de Cs» La Voz de Galicia 2020-01-31 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Casado traslada a Arrimadas su negativa a formar una coalición PP-Ciudadanos en Galicia que sí acepta para Euskadi» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El PP negociará con Ciudadanos la candidatura de Alfonso Alonso en el País Vasco» abc 2020-02-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cs empieza a negociar con el PP con la idea de que Casado doble el brazo a Feijóo» El Confidencial 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) GRANDE, ROCÍO GIL. (2020-02-12). «Galicia, principal escollo en la negociación entre PP y Ciudadanos para las coaliciones electorales» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Feijóo cierra la puerta a una coalición en Galicia y Ciudadanos acusa al PP de anteponer "sus siglas al interés general"» ELMUNDO 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «PP y Cs avanzan para ir en coalición en Euskadi pero siguen alejados en Galicia» El Confidencial 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blas, Elsa García de. (2020-02-19). «Casado y Arrimadas avanzan en su alianza en el País Vasco, pero no en Galicia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-02-19). «Elecciones gallegas: Feijóo rechaza ir en coalición con Ciudadanos tras hablar con Arrimadas» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ciudadanos claudica ante el PP: asume el "portazo" de Feijóo en Galicia mientras celebra ir en coalición en Euskadi» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrimadas avisa a PP que su» La Vanguardia 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2020-02-20). «La bronca entre el PP y Ciudadanos por la coalición en Galicia se extiende a Cataluña» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-02-23). «Alfonso Alonso y Pablo Casado: historia de una tensa relación y un último desencuentro fulminante» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aduriz, Iñigo. «La dirección del PP mantiene el suspense sobre la posible candidatura de Rosa Díez para lehendakari en las elecciones vascas» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Génova confirma a Alfonso Alonso como candidato en las elecciones vascas» El Confidencial 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cortizo, Gonzalo. «El adelanto de elecciones en Euskadi da a las derechas solo diez días para decidir si concurren en coalición» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ «EAEn koalizioa egiteko aurrera egin dute PPk eta Ciudadanosek» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PP y Ciudadanos cierran su acuerdo en Euskadi e irán juntos a las elecciones» El Confidencial 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Press, Europa. (2020-02-20). «Ciudadanos pacta con el PP ocupar el segundo puesto de las listas por Álava y Vizcaya en las elecciones vascas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alfonso Alonso se rebela contra el pacto con Cs negociado por Génova: "Es inasumible"» ELMUNDO 2020-02-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-20). «PP eta Ciudadanos izen eta postuei buruz ika-mikan, koalizioa martxan jarri aurretik» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blas, Elsa García de; Junquera, Natalia. (2020-02-20). «El PP vasco amenaza a Casado con dinamitar la coalición con Ciudadanos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ «Alonso ez dago partekatzen ez duen akordio bat sinatzeko prest Ciudadanosekin» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Choque frontal entre Génova y Alfonso Alonso por el acuerdo de PP y Cs en el País Vasco» abc 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ «Euskadiko PPk onartezintzat jo du Ciudadanosek A5erako proposatutako zerrenda» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Natalia Junquera. (2020-02-22). «Casado lleva al límite la crisis con el PP vasco por la coalición con Cs» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Press, Europa. (2020-02-21). «'Génova' se impone y firma el acuerdo con Cs en Euskadi pese al rechazo de Alfonso Alonso» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PP y Ciudadanos presentan su acuerdo para ir en coalición en Euskadi sin mencionar a Alfonso Alonso» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2020-02-21). «El PP firma la coalición con Ciudadanos en el País Vasco con la candidatura de Alfonso Alonso en el aire» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Génova impone a Alonso la coalición PP+Cs: «Tiene que decidir si acepta el acuerdo o no»» abc 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Génova se impone al PP Vasco y cierra su pacto con Cs: "O Alfonso Alonso lo acepta o se tendrá que ir"» ELMUNDO 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Génova impone a Alfonso Alonso la lista con Ciudadanos y dinamita al PP vasco» El Confidencial 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ Press, Europa. (2020-02-23). «El PP vasco niega que la decisión de prescindir de Alonso como candidato a Lehendakari haya sido "de mutuo acuerdo"» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gorospe, Pedro. (2020-02-24). «Conmoción en el PP vasco tras la decisión de apartar a su presidente» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia; Gorospe, Pedro. (2020-02-24). «Alfonso Alonso deja la política tras ser apartado por Casado: “Así es imposible seguir”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) .
- ↑ (Gaztelaniaz) FLORES, ANA BELÉN GARCÍA. (2020-07-13). «Elecciones vascas 2020|La coalición PP+Cs fracasa pero Ciudadanos entra en la Cámara» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cs firma otro fracaso en Galicia pero irrumpe en Euskadi con dos diputados gracias al PP» El Confidencial 2020-07-12 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
---|---|---|
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: |