Pitt "Gaztea"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau semeari buruzkoa da;beste esanahietarako, ikus «William Pitt (argipena)».
Pitt "Gaztea"
OlderPittThe Younger crop.jpg
Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1804-05-10 - 1806-01-23
Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth Itzuli - William Wyndham Grenville, 1st Baron Grenville Itzuli
Chancellor of the Exchequer Itzuli

1804-05-10 - 1806-01-23
Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth Itzuli - Henry Petty-Fitzmaurice, 3rd Marquess of Lansdowne Itzuli
Erresuma Batuko Lehen Ministroa

1801-01-01 - 1801-03-14
← baliorik ez - Henry Addington, 1st Viscount Sidmouth Itzuli
Britainia Handiko parlamentari


Erresuma Batuko parlamentuko kidea

Bizitza
Jaiotza Kent1759ko maiatzaren  28a
Herrialdea  Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Londres1806ko urtarrilaren  23a (46 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Familia
Aita Pitt "Zaharra"
Ama Hester Pitt, Countess of Chatham
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Pembroke College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Londres
Kidetza 1st United Kingdom Parliament Itzuli
2nd United Kingdom Parliament Itzuli
15th United Kingdom Parliament Itzuli
16th Parliament of Great Britain Itzuli
17th Parliament of Great Britain Itzuli
18th Parliament of Great Britain Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa anglikanismoa
Alderdi politikoa Tory
William Pitt the Younger Signature.svg

William Pitt Gaztea (Hayes, Kent, 1759ko maiatzaren 28a - Londres, 1806ko urtarrilaren 23a) politikari ingelesa izan zen, Pitt Zaharraren semea. Cambridgeko Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen 1780an. Urtebete geroago, legebiltzarkide hautatu zuten, eta, hurrengo urtean, Ekonomiako ministro (Chancellor of the Exchequer) izendatu zuten. 1783an, gobernua osa zezala agindu zion Jurgi III.a erregeak. Aldez aurretik zaharkitua zegoen legebiltzarra berritzeko asmoak agertu zituen, progresistagoa izan zedin.

Ekonomiako ministro zela, Ingalaterraren eta Estatu Batuen arteko kolonietako gerren ondorioz, Ingalaterrak pilatutako zorrari aurre egin behar izan zion. Zerga berriak asmatu zituen, kontrabandoari aurre egin zion, aduanetako administrazioa arindu zuen, eta krisia gainditzeko bestelako ekonomia-neurriak hartu zituen. Frantziako Iraultzak, Ingalaterrarentzat mehatxu militarra izateaz gainera, Irlandako Iraultza Katolikoa bultzatu zuen.

1801ean erregeak Pittek nahi zituen erreformak indarrean jartzea saihestu zuelarik, azken horrek uko egin zion gobernuan jarraitzeari. 1804an itzuli zen aginpidera, harik eta 1806an Pittek bultzatutako Austria, Errusia, Suedia eta Britainia Handiaren arteko koalizioak Ulmeko eta Austerlitzeko guduak Frantziaren aurka galdu zituen arte. Handik aste gutxira hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitt "Gaztea" Aldatu lotura Wikidatan