Robert Cecil-Gascoyne (Salisburyko III. markesa)
Robert Cecil-Gascoyne, Salisburyko III. markesa (Hatfield, Hertfordshire, 1830eko otsailaren 3a - ibidem, 1903ko abuztuaren 22a) britainiar politikaria izan zen. Hiru aldiz izan zen Erresuma Batuko lehen ministroa 1885etik 1886ra, 1886tik 1892ra eta 1895etk 1902ra.
1854an Komunen Ganberako kide hautatu zuten lehen aldiz. Indiarako Estatu Idazkaria izan zen Lord Derbyren gobernu kontserbadorean 1866-67an. 1878an Kanpo Arazoetako Estatu Idazkari izendatu zuten eta paper garrantzitsua izan zuen Berlingo Biltzarran. 1881ean Benjamin Disraeli hil ondoren, Alderdi Kontserbadoreko buru bihurtu zen.
Lehen ministroa izan zen lehen aldiz 1885eko ekainetik 1886ko urtarrilera arte. Lurralde handiak lortu zituen Afrikan Erresuma Batuarentzat Afrikaren banaketan.
1886ko uztailean itzuli zen kargura, Liberal Unionisten laguntzarekin. Ez zuen aliantzetan parte hartu "Isolamendu bikaineko politika" baten bidez.
Hirugarren agintaldia 1895 eta 1902 artean izan zuen. Gertaera aipagarriena Boerren Gerra izan zen, 1899 eta 1902 artean. Alemaniarekin ere liskarrak izan ziren itsas kontuengatik, Estatu Batuekin Guyanan Venezuela babesteagatik eta Frantziarekin Fachodan. Txinara ere bidali zituen tropak Boxerren matxinada zapaltzeko.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1830eko jaiotzak
- Heriotza urte ezezaguna
- Hertfordshire konderriko jendea
- Eton Collegen ikasitakoak
- Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko politikariak
- Erresuma Batuko anglikanoak
- Erresuma Batuko lehen ministroak
- Royal Societyko kideak
- Galtzariaren zaldunak
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Erresuma Batuko Kanpo Aferen Estatu Idazkariak
- Erresuma Batuko Estatu Idazkariak
- Viktoriar Errege-Ordenako Gurutze Handiko Zaldunak