Charles Watson-Wentworth (Rockinghamgo II. markesa)
Charles Watson-Wentworth, Rockinghamgo II. markesa (Wentworth, Yorkshire, 1730eko maiatzaren 13a - Wimbledon, 1782ko uztailaren 1a) britainiar politikaria izan zen. Britainia Handiko lehen ministroa izan zen 1765etik 1766ra eta 1782ko martxotik uztailera.
Gaztetan Jakobiten matxinadaren aurka borrokatu zen eta Erregegai gaztea jazarri zuen. Whig alderdiko buru izan zen.
1765eko uztailean lehen ministro izendatu zuten, eta bere lehen gobernua Ipar Amerikako kolonietako arazoek kaltetu zuten. Urtebete geroago dimisioa eman zuen, gobernuan izandako barne desadostasunen ondorioz. Hurrengo hamasei urteetan oposizioaren buru izan zen. Aldi berean, Lorden Ganberako buru ere izan zen.
1782ko martxoan berriro zuzendu zuen gobernua. Ameriketako Estatu Batuen independentzia aitortzea bultzatu zuen, baina hamalau hilabete geroago hil zen gripe epidemia batean.