Edukira joan

Poitou-Charentes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poitou-Charentes


Geografia
HiriburuaPoitiers
46°34′52″N 0°20′7″E
Azalera25.810
MugakideakLoirerria, Erdialdea-Loira Harana, Limousin eta Akitania
Administrazioa
Demografia
Biztanleria1.789.779
Dentsitatea69,35 bizt/km²
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
poitou-charentes.fr

Poitou-Charentes Frantziako mendebaldeko eskualdea zen, Ozeano Atlantikoaren kostaldean dagoena. Charente (16), Itsas Charente (17), Deux-Sèvres (79) eta Vienne (86) departamenduek osatzen dute. Hiri nagusiena Poitiers da. 2016 urtetik Akitania Berria eskualdeko zati da.

Bertako biztanle asko Paris aldera lanera joan diren arren, XX. mendean zehar demografikoki hazi egin da etengabean. Laboreak, koñak ekoizpena eta esnekiak dira ekonomia jarduera nagusiak. Industriagune nagusia Poitiers ingurua da.[1]

Eskualde mugakideak hauek ditu: Ipar-mendebaldean Loirerria, ipar-ekialdean Centre, ekialdean Limousin eta hego-ekialdean Akitania.

Departamenduei dagokienez, ipar-mendebaldean Vendée, iparraldean Maine eta Loira eta Indre eta Loira, ekialdean Indre, Vienne Garaia eta Dordoina eta hegoaldean Gironda ditu.

Bizkaiko golkoa du mendebalean, Armorikako mendiak ipar-mendebalean eta Massif Centrala hego-ekialdean.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Poitiers (Vienne): 127.845 biztanle (2007)
  2. Arroxela (Itsas Charente): 127.025 biz.
  3. Angulema (Charente): 107.821 biz.
  4. Niort (Deux-Sèvres): 71.046 biz.
  5. Châtellerault (Vienne): 40.725 biz.
  6. Rochefort (Itsas Charente): 38.886 biz.
  7. Royan (Itsas Charente): 34.915 biz.
  8. Saintes (Itsas Charente): 29.740 biz.
  9. Cognac (Charente): 26.446 biz.
  10. Bressuire (Deux-Sèvres): 18.615 biz.

Kostaldean, erakargarriak izaten dira Ré uhartea, Olérongoa eta Île-d'Aix. Halaber, balnearioak daude Royan, Fouras eta Châtelaillon-Plagen. Baina udalerri guztien artean, bisitatuena La Rochelle dugu, kultura ondarea eta bestelako zerbitzuak direla-eta.

Barnealdean, hainbat monumentu eta interesgune daude (gazteluak, eliza erromanikoak, museoak eta abar), baita geografikoki nabarmenak direnak (Charenteko harana, Marais poitevin, Angoumoiseko kobazuloak etab.). Poitiers, Rochefort, Saintes, Cognac edo Angoulême aipagarriak dira ondare historikoagatik eta azpiegiturengatik, eta bertan antolatzen dira hainbat kultura ekitaldi eta jaialdi, esate baterako Angulemako Komiki Azoka famatua edo Futuroscope parkea.

Eskualdeak 2 unibertsitate ditu Poitiers eta Arroxelan, uniberstitate lau gune deszentralizatu (Angulema, Niort, Royan eta Châtellerault), merkataritza 2 goi-eskola, ingeniaritza 7 eskola eta ikerkuntza eta teknologia hainbat gune.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]